Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du Hondarribiko aireportuaren pista luzatzearekin ez legokeela ados, azpiegituraren inguruan babestutako guneak baleude. Horren harira, Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioaren txostenaren zain daudela jakinara...
Larunbat goizean 18 eta 23 urteko bi gazte atxilotu zituen Ertzaintzak herrian, gasolindegi bateko hornigailu bat manipulatzen eta erabiltzen saiatzeagatik. Indarra erabilita lapurtzen saiatzea egozten diete biei.
Hondarribia Txirrindulari Elkarteak antolatuta Kimu eta Haur Mailako txirrindularitza proba egin zuten larunbatean, Hondarribiko mendebaldeko saihesbidean. Kirolariek Jostaldi parean izan zuten irteera zein helmuga; txirrindulariek Gornutzeko biribilguneraino igo behar zuten eta handik Txiplaokoraino jaitsi. Kimu Mailakoek hiru itzuli eman zizkioten zirkuitu horri, eta Haur Mailakoek, berriz, zortzi. Eguraldi ona baliatuta ikusle asko izan ziren errepideen bazterretan.
Ertzaintzak 40 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo, goizeko lauak aldera, Errenteria-Oreretan. Herrizaingo Sailaren arabera, pertsona baten deia jaso zuten, Morrongilleta kalean izaten ari zen lapurreta baten berri ematen. Patruila bat bertaratu zen, eta ustezko lapurra atzeman zuten kale txiki batetik ateratzen. Gaineratu duenez, bi poltsa zeramatzan objektuz beteta: betaurrekoak, erremintak, ardo botilak, giltzak… Ertzainen arabera, furgoneta horretatik ostu zituen objektu horiek. Inguruan zegoen auto batek ere leihatila bat hautsita zeukala jakinarazi dute. Emakumea indarkeria erabilita lapurtzea leporatuta atxilotu dute, eta epailearen esku utzi dute.
Gironako taldea garaitzeko puntu bakarrera gelditu ziren etxeko neskak larunbatean, Katalunian jokatu zuten partidan. Hirugarren sailkatuaren etxean jokatu zuen Hondarribia-Irunek, eta berez irabazteko zaila zen partida poltsikoratzeko pausu batera gel...
Altzibarko Olalde eremuko babes ofizialeko 90 etxebizitzak hilaren 16an, ostirala, zozkatuko dituzte. Udaletxeko areto nagusian izango da zozketa, 17:00etan, eta nahi duen guztiak bertara joan ahal izango du, publikoa izango baita. Guztira, 472 eskatzaile oiartzuarrek parte hartuko dute zozketan. Behin-behineko zerrenda publikatu ondoren, 23 erreklamazio jaso ditu udalak. Pasa den asteazkeneko udalbatzarrean behin betiko zerrenda onartu zuten zinegotziek. Dagoeneko, eskatzaileek zozketan izango dituzten zenbakiak ere banatu dituzte –hori ere udalbatzarrean egin zuten—. Eskatzaileek, eurei dagozkien zenbakiak jakiteko, www.oiartzun.org helbideko Iragarki Taulan begiratu dezakete. Horrez gain, dagoeneko hasi dira eskatzaileei gutunak bidaltzen, bakoitzaren zenbakiarekin. Babes ofizialeko 90 etxebizitza horietako lau mugikortasun arazoak dituztenentzako izango dira eta beste lau, gaixotasun psikikoak dituzten oiartzuarrentzat. Etxebideren sistemarekin Zozketa Etxebidek erabiltzen duen mekanismoarekin egingo dutela jakinarazi zuten pasa den udalbatzarrean. Horrela, eskuz zenbaki bat aterako dute zozketan, eta ondoren, kadentzia markatuko duen zenbakia aterako dute. Adibide bat jartzearren: 234 zenbakia ateratzen dute lehenengo. Eta bigarren zenbakia 80 da. 234 zenbakiari zuzenean tokatuko zaio, eta hortik aurrera 80naka batzen joango dira, eta horiei egokituko zaie etxebizitza. Eskatzaileei 631 zenbaki banatu zaizkie, eta 631raino iritsita, hasieratik jarraituko dute etxeak esleitzen, 80 zenbakia batuz behin eta berriro. Behin etxebizitza eskuratuko duten 90 zenbakiak atera ondoren, bakoitzari etxebizitza esleitzeko [...]
Atzerritik etorritako nahiz bertako adingabeak gizartean integratzeko boluntario bila ari da Izeba proiektua, eta etzi, Errenteria-Oreretan egingo dute Oarsoaldea eta Bidasoko aurkezpena. 19:00etan jarri dute ordua, Reina aretoan. Arantzazuko Baketik zentroak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Izeba proiektua “egoera zaurgarrian dauden adingabekoentzako osaba-izebak” bilatzen ari da 2009tik. Gipuzkoa osoan zehar pauso hori emateko prest daudenekin boluntarioen sare bat osatzea da asmoa. Horren bidez, gazteak gizartean integratu nahi dituzte “erreferentziak, maitasuna, babesa eta gertuko harreman soziala zabaltzeko” aukera emanez. Erreferentziazko familia Harremanak nola bideratuko dituzten ere aurreratu du Baketik-ek. Gazteak bizi diren harrera zentrotik aparte, adingabeei erreferentziazko familia bat ematea bilatzen dute, “iloba bati eskaintzen zaion hurbileko tratua emateko prest”. Horretarako, ekintza zehatz batzuk markatu dituzte: astean behin etxera bazkaltzera edo txango batera gonbidatzea; aldiro telefonoz deitzea; arazo pertsonalak edo ikasketekin lotura dutenak konpontzen laguntzea; hizkuntza ikasten laguntzea; erosketak egiten laguntzea; adin bereko gazteeekin kirol, kultur eta aisia ekintzen bidez harremanetan jartzea… Gizartean adingabe horienganako “begirada humanizatuagoa” lantzea ere sustatu nahi du Baketik-ek egitasmo horren bidez. 30 familia batu dira Baketik-ek jakinarazi duenez, 30 familia eta adingabek bat egin dute proiektuarekin 2009tik. “Balantzea hain positiboa da, esperientzia bertako adingabeengana ere zabalduko dela”, azaldu du. Horrenbestez, helburua datozen urteotan beste 30 familia [...]
Gizon bat atxilotu zuen Udaltzaingoak pasa den ostiralean, ustez hiru autotan lapurtu eta atxilotzera joandako udaltzainei jotzeagatik. Pasa den ostiraleko 06:00ak aldera izan ziren gertakariak. Bizilagun batek Udaltzaingoari deitu zion, Parke kalean pertsona bat auto baten barruan lapurreta egiten ari zela salatzeko. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, hainbat patruila bertaratu ziren orduan, eta kaltetutako autoaren bila zenbiltzala, lagun bat ikusi zuten auto baten azpian uzkurtuta. Gizon hori, auto azpitik atera eta ihes egiten saiatu zela gaineratu dute udaltzainek, eta harrapatzerakoan agenteak jotzen hasi zela. Atxilotutakoa Udaltzaingora eraman zuten, eta hala nola, zulagailu bat, berokiak eta bestelako arropak atzeman dizkiotela jakinarazi du Udaltzaingoak: “Horietatik asko estreinatu gabe zeuden, eta etiketak zituzten oraindik”. Atxilotua epailearen esku utzi du Udaltzaingoak, jabetzaren kontrako delituak eta agintearen agenteen kontrako erasoa egotzita. Adineko pertsonei lapurretak Bestalde, banketxe inguruetan gertatzen diren lapurretak saihesteko kanpaina berria abian jarri duela jakinarazi du Udaltzaingoak. Hilabete hasieran izaten dira lapurretak, eta erretiro pentsioa jasotzera joaten diren adineko pertsonak izaten dira biktimak gehienetan. Udaltzaingotik bakarrik ez joateko, diru kopuru handiak ez ateratzeko, eta diru zorroa agerian ez eramateko aholkatu diete adinekoei. Bestalde, azken asteburuetan Erdialdeko komertzio eta tabernetan hainbat lapurreta izan direla jakinarazi du Udaltzaingoak: “Lapurreta horiek, gauez gertatu dira, batez ere, jendeak jarrera [...]
ELA sindikatuko Oarso Bidasoko afiliatuek batzar orokorra egin zuten joan den ostiralean Errenteria Hiria Kulturgunean. Batzarra amaituta, manifestazioa egin zuten herriko kaleetan barrena, Ez da krisia, lapurreta baizik. Erreformari ez! lelopean. Azke...
Herritar talde batek proposatuta, Lezo Zero Zabor taldea osatzeko bilera egingo dute bihar arratsaldean. Hitzordua 19:00etan izango da, Oroitzene euskaltegian. Pasa den asteazkenean Gipuzkoa Zero Zabor taldeko bi kidek hitzaldia eman zuten Gezala Audit...
Gaur eta bihar odola emateko aukera izango da Reina aretoan eta Beraungo anbulatorioan, hurrenez hurren, 18:30etik 20:30era arte. Odol emaile direnei zein herritarrei oro har egin die odola ematera joateko deia Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak. 18 et...