
Gaur, 16:00etatik 20:00etara, berdintasun arloko teknikari Neus Albertosek tailerra emango du Emeki elkartearen egoitzan. Tailerra elkarteko bazkide, ikasle edo edozein emakumeri zuzenduta dago, eta bertan parte hartzeko baldintza bakarra, antolatzaile...

Soroeta auzoa berritzeko lanak direla eta trafikoan aldaketak iragarri ditu udalak. Hala, ezin izango da Soroeta kalean ezkerrera egin, Ama Guadalupekoako etxebizitzetara sartzeko nahiz Iturriberriko biribilgunera joateko. Soroeta kalean aurrera egin b...

Matxitxakoko lurmuturreko gudaren 75. urteurrena bete zen atzo, eta San Pedroko Mater ontzian guda hartan Euzkadiko Gudontzidian borrokatu zutenak izan zituzten gogoan, omenaldi xumean. Haien borroka gogora ekarri ondoren, lore eskaintza egin eta Eusko Gudariak abestu zuten han bildutakoek. Itsas Gelak antolatu du omenaldia, Matxitxako elkartea eta Untzi Museoaren laguntzaz.

Datorren igandean, hilak 10, Iruñerriko itzuliko (Gr-220) bigarren ibilbidea egingo dute Jaizkibel Mendizale Taldeko kideek, Ardanatz eta Labiano artean. Hamabost kilometroko bidea egingo dute, eta guztira 700 metroko desnibela izango du. Ardanatzen hasiko dute ibilbidea, hiriburutik ekialdera dagoen herrian. Gorantz hasiko dira, zazpigarren kilometroan Irulegiko gaina (893 metro) zapaldu arte. Izen bereko gazteluaren aztarrenak daude bertan. Hortik Taxoare mendizerratik jarraituko dute, Lubiano herriraino. Informazio gehiago nahi duenak elkarteko telefono zenbakira dei dezake (943 51 47 00), asteazken eta ostiraletan, 19:30etik aurrera. Webgunean ere irteera bakoitzaren informazio jartzeko ohitura dute Jaizkibelekoak.

Datorren ostegunean, hilaren 9an, Erromatar Arkeologia Gipuzkoan liburua aurkeztuko dute Oiasso Erromatar Museoan, Minervaren Foroa programaren barruan. Ekitaldian Mertxe Urteaga eta Javier Arce egileek idazlana aurkezteaz gain, liburuaren ekarpenen berri emango dute. Garazi Lopez Etxezarreta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria ere bertan izango da.

Almitza elkarteak antolatuta, herri kirol jaialdia izan zen larunbatean Madalensoron. 300 pertsona inguru bildu ziren eta giro polita izan zen. Lehenengo, Segagintza Europan dokumentala eman zuten. Ondoren, Mikel Goñi pilotariak Mikel Martinez eta Iñ...

Atzotik, Internet eta E-Administrazioa ikastaroa ematen ari dira, 18:00etatik 20:00etara (astelehenetik ostiralera). Gaur eta bihar Metaposta I eta II ikastaroak emango dituzte, 16:00etatik 18:00etara. Eta ostiralean, Euskat, ordu berean. Doan dira KZg...

Udal gobernu taldeak gaiaren gaineko bozeramaileen batzordea deitu ez duelako kexu da EAJ EAJk ez du gustuko izan gobernu taldearen erantzuna. Atez atekoari buruz azalpenak eskatzeko bozeramaileen batzordea deitzea eskatu zioten jeltzaleek udal gobern...

Seniorretan Oriok irabazi du; Kadeteetan Hibaika izan da indartsuena kadeteetan eta gazteetan Illunbe. Txukun aritu ziren herenegun Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarren jardunaldiko antolatzaileak. Errenteria-Oreretan jokatu zen estropada, Hibaikak antolatuta, eta lan txukuna osatu zuten taldeko arraunlariek. Euripean lehaitu arren, ikusle ugari bildu zen Oiartzun ibaiaren bi aldeetara, aterkien babespean arraunlariak animatzera. Zaleen txaloak bultzatuta, lehen postu bat, bi bigarren postu eta hirugarren postu bat lortu zituen Hibaikak. Garaipena mutilek lortu zuten, Kadeteen Mailan, eta bigarren postuak, berriz, Haur Mailako eta Gazteen eta Senior mailetako neskek. Hirugarren postua, azkenik, mutil seniorrek lortu zuten. Oriok irabazi zuen estropada Seniorren Mailan, eta San Juango A batela izan zen bigarrena. Arrosen atzetik iritsi ziren Hibaikakoak, Oriotik 24 sugundora. Trintxerpeko mutilak nagusi Gazteen Mailan Illunbek irabazi zuen batel estropada. Ia sei segundoko aldea atera zioten Getariari. Hirugarren Orio izan zen eta San Pedro A ontzia laugarren postuan iritsi zen Ondartxora. Kadeteetan, hirugarren izen zen Illunbe, eta laugarren San Juan. Haurretan, azkenik, Gateriako neskak eta Tolosaldeako mutilek irabazi zituzten estropadak. Aulki mugikorra Orion Larunbatean, berriz, Gipuzkoako aulki Mugikorreko Ligaren hirugarren jardunaldia jokatu zuten Orion, eta han, Ama Gudalupekoak izan ziren jaun eta jabe. Hondarribiko Arraun Elkarteak lortu zituen garaipen gehien, guztira 12. Santiagoarrak-ek zazpi garaipen lortu [...]

Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur lasaietako pista taldeak lehen postua lortu zuen igandean Bidasoan egin zen Euskadiko Fondo Txapelketan. Euskadiko Piraguismo Federazioak antolatutako txapelketa zen, etxeko talde Santiagotarrak-en zuzendaritza teknikoarekin. Faboritoa Donostia Kayak taldea zen arren, etxekoak nagusitu ziren, Donostia Kayak eta Zumaiako Itxas-Gain taldeen aurretik. Irundarrek 30 ontzirekin parte hartu zuten Euskadiko Txapelketan. Guztira 120 kirolari eta hamar talde izan ziren, horietako hiru EAEtik kanpokoak —parte hartu dezakete, baina ez sailkapenari begira—. Jende asko hurbildu zen proba ikustera, eta ondo pasatu zuten gainera, lasterketa asko azken metroetan erabaki bait ziren. Antolatzaileak beldur ziren eguraldiak proba hondatu zezakeelako, baina azkenean eutsi zion, eta sari banaketaren orduan hasi zen zaparrada. Gizonak Urreak Mikel Sanchez, Helduen Mailako C1ean Jon Moreno, Kadete Mailako K1ean Zilarrak Esteban Arakama, Helduen Mailako K1ean Aner Olazabal, 23 urtez azpiko K1ean Pedro Martinez, Beteranoen Mailako K1ean Javier Herrera, Helduen Mailako C1ean Igor Galarza, Gazte Mailako K1ean Iñigo del Pozo, Kadete Mailako C1ean Brontzeak Iñigo Garcia, Helduen Mailako C1ean Jon Luengo, Kadete Mailako C1ean Emakumeak Urrea Olatz Zabala, 23 urtez azpiko K1ean Zilarra Garazi Gomez, 23 urtez azpiko K1ean