Lezoko Udaleko webgunean (www.lezo.net) Ingurumena ataleko orrialdeak berritu dituzte. Horrela, Eskola Agenda 21 sailean egindako lan berriak sartu dituzte. Ikasturte honetako gaia Biodibertsitatea da. Polentzarrene kaleko aire neurgailuan iaz hartutak...
Bekoerrota kiroldegiko saunaren irekiera atzeratu egingo dela jakinarazi du Lezoko Udalak. Azken asteetan gune hori eraberritzen ari dira. Lan horiek egiten ari zirela, baina, arazo bat aurkitu zuten: lurra altxatzerakoan gaur egun indarrean dagoen araudira egokitzen ez den egoera aurkitu dute. Hortaz, ur instalazioetako arautegira moldatuko dute sauna. Udalak esan duenez, hilabete honen bukaerarako espero zuten sauna eremua irekitzea. Hala ere, berandutu egingo da obra horiengatik, eta noiz zabalduko duten aldez aurretik jakinaraziko du. Altzaten erabilgarri Udaleko Kirol Zerbitzuak gogorarazi du Altzateko igerilekuko termagunea erabili daitekeela. Barkamena eskatu diete saunaren erabiltzaile guztiei eragozpenengatik.
Pasaia-Lezo Lizeoak Lezon orain dela ia bi hilabete ireki zuten egoitzako jolastokia herritarrek erabil dezaketela gogorarazi dute, udalarekin sinatutako akordioaren arabera. Horrela, eskola orduak ez direnean erabil daiteke. Astelehenetik ostiralera 1...
Allerru pilota taldeko gazteek ez zituzten emaitza onak eskuratu pasa den asteburuan. Bi bikotek galdu egin zituzten jokatutako partidak. Kadete Mailan, Errenteria-Oreretako EPLE taldekoek erraz menperatu zituzten Hernandez eta Zubeldia lezoarrak. 22-1...
15 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta, ekimen berritzailea abiatuko dute asteartean Hendaian. Izan ere, Irudi kutxa, Hitz kutxa ekimena martxan jarri du gazteek haien iritzia eman dezaten. Hala, “Euskal Herrian daramazun bizitza, zure etorki...
Errenteria Musikaleko ikasleek klake emanaldia antolatu dute hamaikagarrenez. Errenteria Hiria Kulturgunean izango da ekitaldia bihar arratsaldean; 19:30ean hasiko da. Hamar koreografiatako egitaraua prestatu dute. Ondoko koadroan azaltzen da zehatz me...
Irun Iruten euskara elkarteak hainbat tailer eta ekimen antolatu ditu hil honetan zehar. Hala, horien artean lehena hilaren 10ean eta 17an izango da, eta Arraina sukaldatzen izenburupean Aitzol Zugasti sukaldariak arraina prestatzeko hainbat modu landu...
Futbola Erregional Ohorezko Maila Tolosa-Pasaia (larunbata, 16:30ean, Tolosako Berazubi zelaian) Trintxerpe-Oiartzun (larunbata, 16:00, Don Boscon) Erregional Preferente Maila Ostadar-Sanpedrotarra (larunbata, 17:45ean, Lasarte-Oriako Michelin ze...
Alberto Contador auziko Javier Zabaleta harakinari zein Gipuzkoako Harakin Elkarteari babesa adierazi dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, Jon Peli Uriguen Landa Garapenerako diputatuaren parte hartzearekin (irudian). 2010eko Frantziako Tourrean Contadorrek klenbuterolarekin positibo eman izana, Zabaletak Behobian duen dendako haragi-xerra baten ondorio zela argudiatu zuen. Harakina deklaratzera deitu eta errugabe jo zuen epaileak. Babesa eskertu du agerraldian.
Milaneko Scala antzokitik zuzenean Maria Estuardo opera ikusteko aukera izango da gaur, 20:30ean, Niessen zinemetan. Antonio Foglianik zuzenduko du, eta Mariella Devia, Anna Caterina Antonacci, Paola Gardina eta Francesco Melik interpretatuko dute. Ope...
Abadia eremuan euskaraz mintza ekimena antolatu dute astelehenean, Euskararen Hilabetearen baitan. Ahozko praktiken (ahotsa, arnasa, gorputza…) lantzea, euskal idazleen testuen inguruan eginen dute Larretxean. Ekimena, pertsona orori irekia eta...
Ostegunero bezala, haurrentzako ipuina kontatuko dute, gaur, 18:00etatik 18:45era, haur liburutegian (Xenpelar Etxean): El pequeño fantasma cuenta cuentos y entusiasta. Sarreragatik ez da ezer ordaindu behar.
Martxoaren 8aren harira, Gaxuxa Lezoko emakume taldeak bakarrizketa antolatu du bihar arratsalderako. Hala, Paniko Esceniko antzerki taldearen Busco novio formal… que marido ya tengo antzezlana ikusteko aukera izango da bihar. Gezala Auditoriumean izango da antzezlana, 19:00etatik aurrera. Emakume taldeak jakinarazi duenez, doakoa izango da ikuskizuna ikustea, baina aurretik gonbidapena jaso beharko da Gezalara sartzeko. Honako toki hauetan eskuratu daitezke sarrera horiek: Goxo gozotegian (Zubitxo kalean); Taloka gozotegian (Kaialden) eta Dorronsoro gozotegian (Donibane kalean). Egoera komikoak Busco novio formal… que marido ya tengo antzezlan bezala sortu zuten, hiru aktorerekin (horietako bat Isabel Azpirotz). Gezalako saioa, baina, bakarrizketa izango da. Horrela, protagonistak bere ezkontza nola gertatu zen kontatuko du, usteltzen nola joan zen denboraren poderioz, eta banaketara eraman zituen arrazoiak azalduko ditu. Gainera, bilaketa berriaren arrazoiak ere azalduko ditu, eta bikotekide formal berri horren formatua ere azalduko du bakarrizketa egingo duenak. Gai dramatikoa den arren, umore puntua emango dio bakarrizketariak, eta hainbat egoera modu komikoan kontatuko ditu, hiru ordu laurdenez.
Arrantzaleak ardatz hartuta, Hendaiako ikastolak Kulki elkartearekin elkarlanean, txikienentzako herri kirolak eginen dituzte igandean, Gaztelu Zahar pilotalekuan edota Daniel Ugarten eguraldi txarra ariko balitz. Jolasak Euskararen Hilabatearen baitan...
Almitza Sega Elkarteak jakinarazi duenez, larunbateko herri kirol jaialdia ez da izango 19:00etan, 20:00etan baizik. Lehenengo, Segagintza Europan dokumentala emango dute, Almitzaren lanaren gainekoa, ordu erdi ingurukoa. Ondoren jokatuko dute bertso-p...
Irungo Udalak Eguzkitza eskolaren eraikin berriaren kudeaketa jaso duela jakinarazi du. Horrela, laster izango den ikastetxearen irekierarekin bat eginez, Jose Antonio Santano alkateak eremu horretarako azpiegitura berrien proiektua onartu du. Hala, azpiegitura horiek segurtasun arrazoiengatik ezarriko direla adierazi dute Irungo Udaletik, «ikastetxearen aldetik egindako eskariari erantzuteko» xedearekin. Ikastetxeko autobusarentzat zuzendutako aparkalekua egokituko da, eta era horretan ibilgailuek sarbide egoki bat ere izango dutela adierazi dute. Halaber, ikastetxeko oinezkoen sarbidea ere atonduko dute. Aaurreikuspenen arabera, 38.985,77 euroko aurrekontua beharko da lanak aurrera ateratzeko.
Irungo Hiritar Foroak Qué nos dicen los glaciares (Glaziarrek zer esaten digute) ikus-entzuneko lana emango du hilaren 9an, Amaia KZn (19:00). Historian zehar glaziarrek pairatutako eboluzioari erreparatuta, berotegi efektuaren eta klima aldaketaren g...
Nicolas Gerendiain Irungo elkarte errepublikarrak Republicados antzezlana antolatu du iganderako, Amaia KZn, 19:00etatik aurrera. Teatro Interior konpainiak emango du 27ko Belaunaldia-ren gaineko antzezlana. Sarrerak, 5 euroan.
Urte ohiko batzarra egingo dute, igandean, Beraun Bera elkartean. Bi deialdi egin ditu zuzendaritzak: 10:45ean lehena, eta 11:000etan bigarrena.