2012/2

Urdaburukoak Lergatik Carrascalera joango dira

Urdaburuk erronka berrien lehendabiziko etapa antolatu du hilaren 18rako. Ibilbideak lau etapa ditu eta Lerga gainetik Carrascaleraino joango dira, Valdorbako bailarak, Perdon mendikatea, Salinas de Oro, Goñiko goi bailara eta Andia mendikatea zehartu...

admin

Touringen lidertza Beti Onaren esku dago

Bihar Touringen arerio zuzenaren kontra jokatuko du Beti Onak: Ostadarren kontra. Lehia, 16:00etan hasiko da Beraungo futbol zelaian. Touringek, berriz, Astigarragako Mundarrori irabazi beharko dio lidertza eskuratzeko, igandean, 10:00etan, Astigarraga...

admin

Arabiar mundura gomita luzatu du Zambrak

Ekialdeko arabiar mundua ardatz hartuta, Bidaia-liburuxka izeneko jardunaldia antolatu du Zambra elkarteak, otsailaren 19an Mendi Zolan kulturgunean (14:00). Antolatzaileek jakinarazi duenez, “ekialdeko arabiar eta ijitoen jatorrizko dantzak ezag...

admin

Aretxabaletaren kontra jokatuko dute mutilek

Ohorezko Erregional Mailako OKE Oiartzun Kirol Elkarteko mutilek Aretxabaletaren kontra jokatuko dute asteburuan. Bihar dute partida, 16:15etik aurrera, Karla Lekuona zelaian. Neskek, bestalde, atsedenaldia dute asteburu honetan. Hurrengoan jarraituko ...

admin

Brah Brah kolektiboa eratu dute Hendaian

Musika talde gazteak bultzatzeko helburuarekin, Txomin Uriza hendaiarrak Brah Brah kolektiboa sortzea erabaki du. Hendaiako musika taldeek parte hartzen dute ekimen berri honetan, eta hasieran lau talderen artean hasi ziren arren, pixkanaka zabaltzen a...

admin

Zarzuela nagusi izango da Luis Mariano Lirika Elkartearen eskutik

Viva la zarzuela ekitaldiak Luis Mariano Lirika Elkartearen 2012. urteko denboraldiari hasiera emango dio, etzi, Amaia Kultur Zentroan (19:00). Carmen Serrano sopranoa, Manuel de Diego tenorea eta Guillermo Orozco baritonoa ariko dira oholtzan, Antonio...

admin

Sutea piztu da Arbesko Errotan

Sutea izan zen Irungo Arbesko Errotan, atzo gaueko 23:30ak aldera. 30 lagun euren etxeetatik atera behar izan zituzten eta ondorioz, horietako batzuk hotelean igaro behar izan dute gaua. Zauriturik izan ez den arren, lagun bat Bidasoako erietxera eram...

admin

Euskal Herriko Mus Txapelketako Pasaiako kanporaketak, asteburu honetan

Bihar, larunbatean, Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak egingo dituzte, Antxon, San Pedron eta Trintxerpen. San Pedroko kanporaketa Antxeta elkartean egingo dute, Trintxerpekoa Trintxer elkartean eta Antxokoa, Basari elkartean. Basarin herri b...

admin

Udal beilatokiaren aurreproiektua prestatuko dute aurten

Hondarribiko Udaleko Hirigintza sailak 1,3 milioi euroko aurrekontua du aurten. Zati bat, Domingotxonea Udal hilerriko jardin gunean egingo duten Udal beilatokiaren aurreproiektua idazteko izango da. Hala azaldu zuen herenegun Aitor Kerejetak, Hondarri...

admin

Jaitsiera postuetatik atera da Hondarribia-Irun

Hondarribia-Irun emakumeen saskibaloi taldeak oso garaipen garrantzitsua lortu zuen herenegun arratsean Hondartza kiroldegian: Nafarroako Obenasa taldea 73-55 emaitzarekin gainditu zuen Euskal Herriko taldeen arteko derbian. Azken laurdenean lortu zuten errenta bidasoarrek. Horrenbestez, sailkapen nagusian jaitsiera postuetan egotetik, bi koska gora egin dute Pepelu Mujikak entrenatzen dituen jokalariak, eta bost garaipen eta 23 puntu dituzte Emakumeen Ligako sailkapen nagusian. Obenasaz gain, Celta taldea ere atzean utzi dute. Nafarrek eta galiziarrek lau garaipen eta 22 puntu dituzte. Gainera, gainean duen taldearekin —Caja Rural Vinos de Toro— puntuetan berdinduta daude berdeak. Beraz, herenegungo garaipena oso garrantzitsua izan zen jaitsiera saihesteko bidean. Aldea, azken laurdenean Hondarribia-Irunek lortu zuen hemezortzi puntuko aldea, ordea, engainagarria da. Izan ere, partida osoan zehar emaitza orekatua izan zen. Horren erakusle da bi taldeak atsedenaldira 31-31 emaitzarekin joan zirela. Hirugarren laurdenaren hasieran bederatzi puntuko aldea lortzera iritsi ziren berdeak, baina laurden hori bukatzerako, Obenasak neurketa orekatzea lortu zuen, eta azken laurdena bi puntuko aldearekin hasi zuten etxekoek.Laugarren zatiaren bukaeran, ordea, 19-4ko partziala lortu zuten Mujikak entrenatzen duen taldeak, eta horrenbestez, uste baino lasaiago iritsi ziren partidaren bukaerara. Etxekoen artean puntu gehien sartu zituen jokalaria Igerabide izan zen, 16 punturekin. Quinterok, Garciak eta Keshlerrek hamabina puntu sartu zituzten.

admin

Fernando San Martin Euskadiko Eskola Kontseiluan ariko da

Fernando San Martin Irungo Udaleko Euskara, Hezkuntza, Gazteria eta Balioen delegatuak Eudeleko ordezkari gisa ariko da Euskadiko Eskola Kontseiluan. Erakundea, hezkuntza arloko organo gorena da Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE), eta horren funtzio nagu...

admin

‘Bikote bat’ diskoa aurkeztuko du Jabier Muguruzak, bihar

Jabier Muguruza musikariak Bikote bat disko berria aurkeztuko du bihar, Lakaxita gaztetxean, 20:00etan. Muguruzak, 2011n grabatu zuen diskoa, El Vendrelleko Auditorioan (Tarragona, Herri Katalanak) eta Katarain Estudioetan (Azkarate, Nafarroa), zein G...

admin

Organikoa etxean kudeatzen dutenek hobaria jasoko dute

Konposta egiten dutenen hobari bera jasoko dute abereekin edo beste prozesuekin tratatzen dutenek Atez ateko bilketa martxan jarri zenetik, zerbitzua hobetzeko eta doitzeko etengabeko lanean ari dela gogorarazi du udalak. Honela, 2012ko tasa eta zergen...

admin

Zazpi urrezko lortu dituzte musika eskolako ikasleek

Pasa den asteburuko Andoaingo Piano Jaialdian lan bikaina egin zuten Errenteria Musikaleko ikasleek. Guztira, 887 piano jotzaile aurkeztu ziren, eta musika eskolak hamahiru ikasle eraman zituen: zazpi ikaslek urrezko domina lortu zuten, eta horietako batek, Irati Uriak, aipamen berezia ere jaso zuen. Beste sei ikaslek, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuten. Errenteria Musikalek guztiak zoriondu ditu egindako lanarengatik. Gogorarazi du piano jaialdia zazpigarrenez egin zutela, eta Seiasle elkarteak eta Andoaingo Udalak antolatu zutela. Jaialdiak hiru maila zituen pianoa bakarka jotzeko, eta beste hiru pianoa lau eskutara jotzeko. 18 urtetik beherakoei zuzenduta zegoen. Sarituak Urrezko domina eta aipamen berezia. Irati Uria. Urrezko dominak. Iker Goñi, Asier Karrera, Iker Martin, Iñaki Otaegi, Ibon Otaegi eta Olaia Matxain. Zilarrezko dominak. Rocio Benjumea, Alba Iglesias, Ane Suso, Elene Beitia, Ane Matas eta Lorea Gomez.  

admin

Saskilagunak-ek atsedena du asteburu honetan

Hirugarren Mailako Saskilagunak taldeak ez du partidarik asteburu honetan, atsedena tokatzen zaio. Sailkapeneko azken aurreko postuan daude oiartzuarrak, eta partida bat gutxiagorekin, azkeneko postura eror daitezke asteburuan. Ez dirudi, dena den, azk...

admin

BM Corralesi bisita egingo dio Ereintzak bihar

Ereintza eskubaloi taldeak BM Corrales zazpigarren sailkatua izango du aurrez aurre, bihar, 17:00etan, Los Corrales de Buelnako kiroldegian (Kantabria, Espainia). Ereintza bigarren dago sailkapen nagusian, eta irabaziz gero eta liderrak galdu, postu ba...

admin

Pirata Garrapata abian

Garai batean umeak zapata berriekin bezala daude Patata Tropikala talde sanpedrotarreko kideak. Larunbatean estreinatu zuten antzezlana Aretxabaletan, Pirata Garrapataren istorioak, eta harrera ona izan zuen. Iker Etxarri kidearen arabera, haurrek “oso ondo” hartu zuten, “istorioa ondo jarraitu zuten, eta oso ondo pasatu zuten”. Hotza eta elurra zituzten hasiera batean arerio nagusiak, baina jendea animatu zela azaldu du. Antzezlan horretan magia, antzerkia eta txotxongiloak tartekatuko dituzte. Elementu horiekin guztiekin, kutsadurak naturan duen eraginaz hitz egingo dute sanpedrotarrek. Pirata Garrapata izango da istorio horren protagonista. Bidaia izugarriak egingo ditu mundu osoan zehar, eta hainbat abentura biziko ditu. “Indian, esaterako, txirula magikoa aurkitu zuen, Australian poltsa magikoa eta Errusian era guztietako edalontzietan sartzea lortu zuen. Baina inoiz bizi izan duen abenturarik izugarriena itsaspean bizitakoa izan da”. Era horretan aurkeztuko dute Pirata Garrapata. Itsasoan murgilduko dira, eta han lagun berriak ezagutuko dituzte: Plakton, Pulpi olagarroa eta beste asko. Bixigu Begigorrirekin ere egongo dira, eta itsasoan arazo izugarri bat dagoela kontutatuko die ikusleei. Posible izango al du Pirata Garrapatak arazo izugarri hori konpondu? Maiatzean Donibanen Pixkanaka Pirata Garrapataren istorioak antzezlana herrietan aurkezten joango dira. Hilaren 26an, adibidez, Azpeitiko liburutegian izango dira. Herrian ere aurkeztuko dute, baina maiatzera arte itxaron beharko dute pasaitarrek antzerki taldearen azken [...]

admin

Elkartasuna adierazteko, elgarretaratzea deitu dute

Ibon Goieaskoetxea euskal presoa Villefranche-surSaoneko (Rhone, Frantzia) espetxera lekualdatu dute aste honetan. Hala, Euskal presoen egoera salatzeko eta Euskal Herrira hurbiltzeko eskatzeko xedearekin, elgarretaratzea izanen da bihar, Pausuko birib...

admin

Back laukote bidasoarra bihar ariko da Amaian

Musikari beteranoek osatutako Back laukote bidasoarrak kontzertua emango du bihar, Amaia KZn (20:00). Taldeak beren abesti propioak eta 60, 70 eta 80. hamarkadetako hainbat bertsio eskainiko ditu. Sarrerak 3,30 euroan salgai dira.

admin
Gehiago