2012/2

Alokairu sozialaz udalak esandakoa gezurtatu du Gasteizek

Herenengungo prentsan agertu zen informazio bat gezurtatu du Eusko Jaurlaritzak, argitaratu eta hurrengo egunean. Horren arabera, Aitor Kerejeta alkateak esan zuen Jaurlaritzak ezingo zituela erosi, espero bezala, Muliaten alokairu sozialera bideratuko dituzten 25 etxebizitzen multzoa. «Informazioa okerra da, eta ez dauka inongo oinarririk», adierazi du Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak. Gaineratu duenez, etxe horiek erosteko sinatua du hitzarmena udalarekin, eta momentu honetan erosketa bideratzen ari dira: «Akordioa normaltasun osoz ari da betetzen». Etxebizitza horiek martxoa eta apirila aldera bukatuko dituztela jakinarazi du, eta saileko zerbitzu teknikoek ikuskatu ostean, esleituak aukeratzeko prozesua martxan jarriko dutela. «Etxebizitza Sailak mantendu egiten du Hondarribian alokairu sozialaren alde egindako apustua, eta ez da inoiz atzera bota etxebizitza horiek erosterakoan», adierazi dute. Lehenak alokairu sozialean Horrez gain, Etxebizitza Sailak gogorarazi du Hondarribian egingo diren lehen alokairu sozialeko etxebizitzak direla, eta Eusko Jaurlaritzak jarri dituela etxebizitzak finantzatzeko eta erosteko baliabideak eta aurrekontua. Muliaten babes ofizialeko etxebizitzekin batera ari dira eraikitzen alokairu sozialekoak.

admin

Abaraxka ordubete lehenago itxiko dute gaur

Gaur, Abaraxka ludoteka 16:30etik 18:30era egongo da irekita. Ohi baino ordubete lehenago itxiko dute, intxixu eta sorginen festa dela eta.

admin

Pasaiak Anaitasuna liderraren bisita izango du bihar Don Boscon

Joan den asteburuan izotzagatik jokatu gabe geratu eta gero, lehiara itzuliko da bihar Erregional Ohorezko Mailako Pasaia futbol taldea. Etxean jokatuko dute, Anaitasuna liderraren kontra. Publikoaren berotasuna baliatu nahi dute antxotarrek partida irabazteko, aurretik dituzten taldeek ihes egin ez dezaten. Ohorezko Mailako taldearen partidari segidan, Lehen Erregional Mailako Pasaiak jokatuko du, Añorgaren kontra. Partida hori ere Don Bosco zelaian izango da, 18:45etik aurrera. Klubeko gainontzeko taldeei dagokionez, aipatzekoa da eskualdeko bi derbi jokatuko dituztela, kadeteek Touring Bren aurka, eta Gazte Mailako A taldeak Allerruren kontra.   Pasaia klubeko taldeen partidak Erregional Ohorezko Maila. Pasaia-Anaitasuna, bihar, 16:30ean, Don Boscon. Lehen Erregional Maila. Pasaia-Añorga, bihar, 18:45ean Don Boscon. Gazteen Lehen Maila. Orioko-Pasaia, bihar, 16:30ean, Menzibeltzen (Orio). Kadeteen Lehen Maila. Pasaia-Touring B, bihar, 10:00etan, Don Boscon. Haurren A Maila. Pasaia-Allerru, bihar, 12:00etan, Don Boscon. Haurren B Maila. Sanse-Pasaia, bihar, 10:30ean, Felix Garin zelaian (Donostia).

admin

Trintxerpek Hondarribian jokatuko du eta Sanpedrotarrak Donostian, biek bihar

Erregional Ohorezko Mailako Trintxerpe futbol taldeak Hondarribiko Ondartza futbol zelaian jokatuko du bihar, 15:45etik aurrera, 21. jardunaldiari dagokion partidan. Bi taldeen artean puntu bakarreko aldea dago; irabazten duenak jaitsiera postuetatik u...

admin

Bularreko minbiziari buruzko hitzaldia, 13an

Bularreko eta ginekologiako minbizia duten emakumeen elkarteak, Katxalinek, hitzaldia antolatu du astelehenerako, 18:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Arrate Plazaolak emango du, Donostiako Onkologiko Institutuko doktoreak. Bularreko minbiziaren arra...

admin

Eskola Pilotak hiru frontoi hartuko ditu biha

Eskola Pilota ekimenerako erreserbatuta daude bihar arratsaldean Kontzejupeko, Elizaldeko eta Haurtzaroko pilotalekuak, 16:00etatik 18:00etara. Errotazioa amaituta, benjaminek larunbat arratsaldean topaketa bat egiten dute. Pilotaleku horiek ezin izang...

admin

Kale ekintza Ihoteen barruan egingo dute etzi

Asteburu honetako kale ekintza Ihoteekin lotuta egongo da. Hala, Ihoteen egitarauaren barnean sartu dute. Etzi izango da, 17:00etan, Doneztebe plazan. Haurrentzako jolasak egingo dituzte. Zakuz jantzita joateko deia egin dute.

admin

Gaur, Errenteria Garatuzi buruzko ezohiko batzarra

Udaltzabatzak ezohiko udalbatzarra izango du gaur, 08:30ean, eta puntu bakarra izango dute eztabaidatzeko: Errenteria Garatuz sozietateari 1,2 milioi euroko bermea onartzea.

admin

Presoen aldeko kantu afaria egingo dute hilaren 18an

Hilaren 18an, Inauterietako larunbatgorrian, urteroko presoen aldeko kantu afaria egingo dute. Tiñelu elkartean izango da, Iñaki Labaka lezoarrarekin. Jadanik bertara joateko izena eman daiteke, Tiñelun bertan. Hamabost euroren truke eros daiteke afariko txartela. Afariaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, toki mugatuak daude presoen aldeko kantu afarirako: 50 pertsonarentzako lekua egongo da.   Hilaren 15a baino lehen Presoen kantu afaria 21:30ean hasiko da. Bertara joan nahi duenak, hilaren 15a baino lehen pasatu beharko du Tiñelu elkartetik. Izan ere, egun horretan kenduko dute zerrenda. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, momentu honetan oraindik ez dute afariko menua zehaztu. Inauterietako gauean kantuekin gozatu nahi duenak, beraz, badu zer egin. Aldarrikapena ere partekatuko dute hilaren 18ko afarian.

admin

Euskarazko zinema antolatu du Uda Lekuk

Uda Leku elkarteak ikastetxeei zuzendutako Zinemaldia aintzina euskarazko zinema ekitaldia antolatu du hamabosgarrenez Ipar Euskal Herriko hainbat lekutan. Hala, Hendaiako ikasleek Franklin eta Igelak eta zapoak filmak euskaraz ikusteko aukera izanen d...

admin

Areto futboleko hiru partidak, etxean

Areto futbolean aritzen diren herriko hiru taldeek etxean jokatuko dute asteburuko jardunaldiari dagokion partida (hamabosgarren jardunaldia da). Oiartzunek Bar Ignacio Hondarribiaren kontra jokatuko du bihar, 18:30ean. Power Rangersek, Gamonen kontrak...

admin

29 traineru, bihar, Hondarribian

Traineru denboraldia hasi aurreko bigarren proba egingo dute bihar, 16:00etatik aurrera, Hondarribian. Ziaboga bakarreko bidea egingo dute traineruek, beraz, itsaso zabalera aterako dira. Hondarribia Arraun Elkarteko kideek esan dute denera 29 traineruk parte hartuko dutela proban: hogei Senior Mailakoak, bost Beterano Mailakoak, hiru emakumeenak eta bat Gazte Mailakoa. Oarso Bidasoko traineruen kasuan, gizonen Senior Mailan Trintxerpe-Illunbek, Hondarribiak (hiru trainerurekin), San Juanek (bi trainerurekin) eta San Pedrok parte hartuko dute. Gazte Mailako traineru bakarra Hondarribikoa izango da, eta beteranoen bosten artean Endaika dago. Horiez gain, Gipuzkoako arraun elkarte guztietako ontziak izango dira Hondarribian, eta Bizkaiko, Kantabriako eta Kataluniako (REM Badalona) ordezkariak ere izango dira. Erlojupekoa izango da estropada, eta traineruak minuturo aterako dira. Gipuzkoako Batel Liga Traineruak denboraldia prestatzen ari diren bitartean, batelak bete-betean daude lehian. Asteburuan, Gipuzkoako Batel Ligako bi estropada izango dira. Bertan izango dira Oarsoaldeko laukoak. Bihar, ligaren barruko laugarren lehia egingo dute Zumaian. 16:30ean hasiko dira maila ezberdinetako batelak arraun egiten. Etzi, berriz, Pasaiara iritsiko da betelen lehia. 11:30etik aurrera, eta Trintxerpe-Illunbek antolatua, ligako bosgarren estropadada puntuagarria jokoan izango dute. Joan den asteburuan hirugarren estropada ziren egitekoak Orion. Eguraldiagatik bertan behera utzi zuten lehia, eta ez dute berreskuratuko.

admin

Judoko hiru txapelketa jokatuko dituzte asteburuan Bekoerrotan

Datozen bi hilabetetan Bekoerrota Euskal Herriko judoaren hiriburua izango da. Izan ere, hainbat txapelketa jokatuko dituzte bertan. Lehenengoa Kadete Mailako Euskadiko txapelketa izango da, bihar, 15:30etik aurrera. Etzi zonaldeko alebinen eta Gipuzko...

admin

Allerruk 2-4 irabazi du Andoainen bertan behera utzi zuten lehia

Herenegun arratsaldean jokatu zuen Erregional Preferenteko Allerruk pasa den larunbatean bertan behera gelditu zen partida. Herenegun ere hotz handia egin arren, zuri-berdeak ez ziren izoztu, eta 2-4 irabazi zioten Andoainen Euskalduna taldeari. Lortut...

admin

Trafikoa, plan orokorra eta azoka, Amuten bizi direnen kezkak

Hondarribiko gobernu taldea Amuteko bizilagunekin bildu zen herenegun arratsaldean. 40 lagun inguru izan ziren bertan. Batzarraren bukaeran auzokoek egindako galderak erantzun zituzten gobernu taldeko kideek: bertako auzo elkartekoek trafiko aldetik h...

admin

Emakume seniorrek bigarren fasea hasiko dute BKLren kontra

Lehenengo fasean eskas ibili ondoren, emakume seniorren taldeak Beasainen hasiko du bigarren fasea. BKLren kontra ariko da bihar, 16:30ean. Gizonen senior taldeak, berriz, hurrengo egunean jokatuko du partida, 11:45ean, Oriokoren kontra, Galtzarabordak...

admin

Karmengo Amakoak gaur aterako dira kaldereroz

Karmengo Ama Ikastetxeko kideak gaur jantziko dira kaldereroz. 5. eta 6. mailakoak eraikin zaharretik abiatuko dira hartzarekin batera zartaginak astinduz, eta 12:15ean, eraikin berriaren jolastokian emanaldia egingo dute ikastetxeko beste ikasleen eta...

admin

Errenteria Garatuzi buruzko mozioa aurrera aho batez

Mozio bakarra zeukaten gaur zinegotziek eztabaidatzeko ezohiko udalbatzarrean, 08:30ean: Errenteria Garatuzi 1,2 milioi euroko bermea onartzea. Lehenik eta behin, urgentziaz onartzea erabaki behar zuten, eta aho batez atera da aurrera. Ondoren, etorri ...

admin

Astebetean hemen izango da Trapujale, festarekin

Astebete eskas falta da Trapujale, eta ondorioz Inauteriak, Lezora irits daitezen. Ohi bezala, ostegunzurian etorriko da herrigunera Martizkone baserritik abiatuta (19:00etan aterako da bertatik). Tomas Garbizu Musika Eskolako bandak lagunduta jaitsiko da herriko Inauterietako pertsonaia nagusia. Aurten, gainera, Alde Zaharreko joaldunak ere joango dira segizioan. Herriko plaza nagusira iritsi eta zalapartari bide emango dion pregoia irakurriko dute, baita arranpuila egin ere.   Saria Martizkoneri Ostegunzurian bertan, hasiera ekitaldiaren ondoren, Martizkone baserriari Trapujale Saria emango diote, urte hauetan guztietan eskainitako laguntzagatik. Saria banatzen duten bosgarren aldia izango da. Aurretik Joseba Aurkenerenak, Mikel Osa zenaren senideek, musika eskolak, Orratx! antzerki taldeak eta Murixka dantza taldeak jaso zuten saria.   Ostiralorian ekitaldi ugari Azken urteetan bezala, ostiraloria da ekitaldi gehien bilduko duen eguna. Goizean haurren txanda izango da, eta arratsaldean helduena zein dantza taldeena. Inauterietako berritasun handiena hilaren 17an izango da. Izan ere, Euskal Dantzazaleek Akelarre Gaua egingo dute gauean. Iaz, larunbatgorrian egin zuten akelarrea. Akelarreaz gain, triki-bertso poteoa eta barrikotea egingo dute. Emanaldia prestatzeko entseguak egiten ari dira astelehen eta ostegunetan, Gezalan, 19:00etatik aurrera. Inauterien egitaraua bihar banatuko dute etxez etxe.   Egitaraua Hilak 16, Ostegunzuri 16:00. Trapujale Txikia. Lezo Herri Eskolak Trapujaleri harrera egingo dio. 19:00. Trapujaleren jaitsiera Martikozene baserritik, Alde [...]

admin
Gehiago