Pirata Garrapata abian
Garai batean umeak zapata berriekin bezala daude Patata Tropikala talde sanpedrotarreko kideak. Larunbatean estreinatu zuten antzezlana Aretxabaletan, Pirata Garrapataren istorioak, eta harrera ona izan zuen. Iker Etxarri kidearen arabera, haurrek “oso ondo” hartu zuten, “istorioa ondo jarraitu zuten, eta oso ondo pasatu zuten”. Hotza eta elurra zituzten hasiera batean arerio nagusiak, baina jendea animatu zela azaldu du. Antzezlan horretan magia, antzerkia eta txotxongiloak tartekatuko dituzte. Elementu horiekin guztiekin, kutsadurak naturan duen eraginaz hitz egingo dute sanpedrotarrek. Pirata Garrapata izango da istorio horren protagonista. Bidaia izugarriak egingo ditu mundu osoan zehar, eta hainbat abentura biziko ditu. “Indian, esaterako, txirula magikoa aurkitu zuen, Australian poltsa magikoa eta Errusian era guztietako edalontzietan sartzea lortu zuen. Baina inoiz bizi izan duen abenturarik izugarriena itsaspean bizitakoa izan da”. Era horretan aurkeztuko dute Pirata Garrapata. Itsasoan murgilduko dira, eta han lagun berriak ezagutuko dituzte: Plakton, Pulpi olagarroa eta beste asko. Bixigu Begigorrirekin ere egongo dira, eta itsasoan arazo izugarri bat dagoela kontutatuko die ikusleei. Posible izango al du Pirata Garrapatak arazo izugarri hori konpondu? Maiatzean Donibanen Pixkanaka Pirata Garrapataren istorioak antzezlana herrietan aurkezten joango dira. Hilaren 26an, adibidez, Azpeitiko liburutegian izango dira. Herrian ere aurkeztuko dute, baina maiatzera arte itxaron beharko dute pasaitarrek antzerki taldearen azken [...]
Garai batean umeak zapata berriekin bezala daude Patata Tropikala talde sanpedrotarreko kideak. Larunbatean estreinatu zuten antzezlana Aretxabaletan, Pirata Garrapataren istorioak, eta harrera ona izan zuen. Iker Etxarri kidearen arabera, haurrek “oso ondo” hartu zuten, “istorioa ondo jarraitu zuten, eta oso ondo pasatu zuten”. Hotza eta elurra zituzten hasiera batean arerio nagusiak, baina jendea animatu zela azaldu du.
Antzezlan horretan magia, antzerkia eta txotxongiloak tartekatuko dituzte. Elementu horiekin guztiekin, kutsadurak naturan duen eraginaz hitz egingo dute sanpedrotarrek.
Pirata Garrapata izango da istorio horren protagonista. Bidaia izugarriak egingo ditu mundu osoan zehar, eta hainbat abentura biziko ditu. “Indian, esaterako, txirula magikoa aurkitu zuen, Australian poltsa magikoa eta Errusian era guztietako edalontzietan sartzea lortu zuen. Baina inoiz bizi izan duen abenturarik izugarriena itsaspean bizitakoa izan da”. Era horretan aurkeztuko dute Pirata Garrapata.
Itsasoan murgilduko dira, eta han lagun berriak ezagutuko dituzte: Plakton, Pulpi olagarroa eta beste asko. Bixigu Begigorrirekin ere egongo dira, eta itsasoan arazo izugarri bat dagoela kontutatuko die ikusleei. Posible izango al du Pirata Garrapatak arazo izugarri hori konpondu?
Maiatzean Donibanen
Pixkanaka Pirata Garrapataren istorioak antzezlana herrietan aurkezten joango dira. Hilaren 26an, adibidez, Azpeitiko liburutegian izango dira. Herrian ere aurkeztuko dute, baina maiatzera arte itxaron beharko dute pasaitarrek antzerki taldearen azken lana ezagutzeko: maiatzaren 18an emango dute (ostirala), Bixi-Bixi elkarteak antolatzen duen …eta ostiralean jai izeneko ekimenaren barruan.

