2012/1

Biharko karteladarako deia egin du Egin Dezagun Bidean-ek

«Asko gara, atera ditzagun presoak espetxeetatik!». Horixe Oiartzungo Egin Dezagun Bidea taldearen deia. Horrekin lotuta, bihar hilabeteko azkeneko ostirala izaki, karteladan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Kartelada 20:00etan izango da, Doneztebe plazan. Horrez gain, aurrerantzean antolatuko dituzten mobilizazioetan ere parte hartzeko deia egin dute: «Espetxeak hustuko ditugu kaleak beteaz!». Herritarrak zoriondu, eta eskerrak eman ditu taldeak, bestalde: «Urtarrilaren 7an Bilbon izan zen manifestazio historikoa ikusirik, lehenik eta behin euskal herritar eta oiartzuar orori eskerrak eman behar dizkiegu». Egin Dezagun Bidea taldearen iritziz, argi utzi zuten herritarrek zein den euren nahia: «Beste behin ere Espainiako eta Frantziako estatuei argi erakutsi genien Euskal Herriaren gehiengo sozialak ez diela bizkarra emango gure lagun eta senideen egoerari, eta azken presoa etxean ikusi arte lan egitera goazela!». Nahi eta indar horren adibidetzat dute Oiartzundik sei autobus atera izana. Baina lanean jarraitu behar dela ere argi dute: «Denok dakigu mobilizazio kolosal puntualei estauek ez dietela beldurrik. Horretarako presioa egiten jarraitu beharra dago, kaleak gureganatu behar ditugu. Tantaz osaturiko itsasoa sortu eta olatu hauek Madrileko eta Pariseko bulegoetara indartsu iristen joan behar dute,behin eta berriz». Horretarako denen ahalegina beharrezkoa dela gogorarazi du herriko Egin Dezagun Bidean taldeak. «Une politikoaren jakitun, denon ahalegina ezinbestekoa dugu, bakoitzak ahal [...]

admin

Independentistak sareak hitzaldia antolatu du 3rako

‘Menpekotasun iraganetik independentziara’ Floren Aizek emango du udaletxean Herriko Independentsitak Sareak hitzaldia antolatu du otsailaren 3rako: Menpekotasun iraganetik independentziara. 19:30ean izango da, udaletxeko areto nagusian. Antolatzai...

admin

Camelot eta Waku jolas parkeek euskararen aldeko urratsa egin dute

Irungo Waku Park eta Camelot haur parkeetako arduradunek euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu dute udaleko Euskara Sailarekin, 2010eko abenduan abiatutako Euskara Biziberritzeko Irungo Plan Nagusiaren barruan. Asteartean egin zuten ekimena, udaletxeko bilkura aretoan; bertan ziren Euskara arlotik Fernando San Martin ordezkaria eta Iban Eguzkitza zuzendaria, eta bi enpresetako arduradunak, Cameloteko Helena Garcia eta Miren Negrillo Waku parkekoa. San Martinen arabera, proiektua Waku Park eta Camelot enpresei aurkeztu zitzaien “euskararen familiaren bidezko transmisioaren eta aisiaren esparruaren eraginpean dauden establezimenduak izateagatik”. Hiriko haurren %64ak euskara ezagutzen duela azaldu zuen, eta zerbitzu horiek euskaraz eskatzen dituzten familiak “gero eta gehiago” direla nabarmendu zuen. Asteartean sinatutako hitzarmenarekin, euskararen erabileran aurrerapausuak emateko konpromisoa hartu dute bai Camelotek, baita Waku Parkek ere. Hala, publizitate euskarrietan, sustapen ekintzetan eta megafonia bidezko komunikazioetan euskararen presentzia areagotuko dute bi enpresek. Waku Parkek, esaterako, errotulazioan euskararen presentzia nabarmentzeko premia du; Camelotek, bere aldetik, webgunea euskaratu nahi du epe motzera. Udaleko Euskara Sailak, bere partetik, hainbat hizkuntza zerbitzu doan eskainiko dizkie bi jolas parkeei, hala nola, itzulpen eta zuzenketa zerbitzuak.

admin

Kiwien arteko bidaia ikusgai izango da gaur

Zure abenturaren bila programaren barruan, Kiwizibidaia aurkeztuko dute Rosa Lizasok eta Mikel Bringasek, gaur, Amaia KZn (19:30). Bikotea, seme-alabarekin batera, Zeelanda Berrira joan zen irla txirrindaz bisitatzeko helburuarekin. Ikus-entzunekoaren ...

admin

Hiru denda berri izango dira K-Biziak-en barruan

Irungo Udalak jakinarazi duenez, hiru negozio berri irekiko dituzte K-Biziak ekimenaren barruan. Hala, proiektu horrek bultzatuko dituen hiru denda berriak honakoak dira: Miren Gomez dantza estudioa; Arreglitos, arropa konponketa eta euskal jantzigintza; eta, Kids&Us haurrentzako ingeles akademia.

admin

Inauterietako kartel irabazlea aukeratu dute

2012. urteko Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazlea zein den jakinarazi dute. Raquel Hernandez Boneden Sonrisa de Carnaval (Inauterietako Irribarrea) kartelak irabazi du, 441 bozekin. Egileak 550 euro eskuratuko ditu.

admin

Mendebaldeko Sahararako produktuen bilketa, bihar eta etzi

Mendebaldeko Sahara laguntzeko helburuarekin, Sahararen aldeko VIII. Euskal Karabana: Piztu itxaropena izeneko kanpainaren barruan emakumeentzako higiene produktuak eta elikagaiak bilduko ditu Txingudi Sahararekin Tadamum taldeak, Irungo Udalarekin elk...

admin

%5eko deskontua egingo dute Hondarribia txartelarekin

Higer merkatarien elkarteak eskaintza berria aurkeztu du, otsailaren 29ra arte. Hala, bertako ostalaritza guneetan eta dendetan Hondarribia txartelarekin egindako erosketa guztietan %5eko deskontua egingo dute. Gainera, berez beherapena duten prezioei aparteko deskontua egingo dietela zehaztu dute. Bertan erosi Fernando de la Fuentek, Higerreko presidenteak, ekimenaren helburua «hondarribiarrei bertan erosteko erakargarritasuna eskaintzea» dela azaldu du. 40 establezimendu baino gehiagotan eros daiteke Hondarribia txartelarekin. Hilabete bat pasatu da abian jarri zutela.

admin

Haurrentzako zinema emanaldia, Itsas Etxean

Haurrentzako zinema emanaldia izango da etzi Itsas Etxeko auditorioan: Malutatxo. Emanaldia arratsaldeko seietan izango da, euskaraz, eta sarrerak saioa hasi baino ordubete lehenago eros daitezke Matxin Artzu kaleko bigarren zenbakian, bi euroan.

admin

Dokumentala emango dute, igandean, Amuten

El viaje del emperador pinguinoen emigrazioaren gaineko dokumentala emango dute igandean, 17:00etan, Amuteko auzo elkartean. Sarrera doan izango da eta nahiz eta dokumentala izan, kritika oso onak izan ditu lanak. 2005ean dokumental onenaren saria jaso...

admin

Esneki ekologikoen makina jarri dute Xabier Olaskoaga plazan

Esneki ekologikoaen makina jarri dute.

admin

Zazpi mozio aztertuko dituzte urteko lehenengo udalbatzarrean

Hogei puntu izango ditu gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, egingo duten udalbatzarrak. Horietatik zazpi mozioak izango dira, ordezkaritza duten hiru udal taldeek zein herritarrek aurkeztutakoak. Zinegotzi berria izango du Lezoko Udalbatzak. Bilduko Miren Tarragonak hartuko du Lucia Aranburuk utzitako tokia. Pasa den azaroko ohiko plenoan utzi zuen kargua. Bestalde, Kultura zinegotzi delegatuak dedikazio esklusiboa izan dezan erabakiko dute. Horrez gain, udalak Udalbiltzan izango duen ordezkaria hautatuko dute. Bestalde, iazko eta aurtengo lanpostuen zerrendak izango dituzte hizpide. Iazkoari egindako aldaketaren berrezartze errekurtsoari erantzuna emango diote lehendabizi, eta aurtengoa aldatuko dute.   Portuko ingurumen txostena Azken aste hauetan bolo-bolo dabiltzan bi gai ere aztertuko dituzte arratsaldean. Horrela, Pasaiako Portuko ingurumen txostenari alegazioak aurkezteko diktamena jorratuko dute zazpigarren puntuan. Kutxako asanblean ordezkari bat izatea ere proposatuko dute. Hala, beste udalerri batzuekin elkartuko dira ordezkari hori izate aldera, proposamenak aurrera egiten badu. Udalari dagozkion beste bi gai ere jorratuko dituzte. Lezoko Etxeko Laguntza Zerbitzuaren udal araudiari aldaketak egitea onartzeko diktamina aztertuko dute zortzigarren puntuan. Bestalde, iazko eta aurtengo aurrekontuen aldaketen gainean hitz egingo dute.   Zazpi mozio Azkenik, zazpi mozio aztertuko dituzte. Tibeten aldekoa eta Gipuzkoako azpiegitura lan handiak gelditzearen aldeko mozio bana aurkeztu dituzte herritarrek. Talde politikoek, berriz, lau aurkeztu dituzte: Bilduk ere azpiegiturak [...]

admin

Aldizkarien atala berritu dute udalaren webgunean

Duela gutxi udalaren webguneko udal aldizkarien atala berritu dute. “Une honetatik aurrera Bilduma udal artxibo eta liburutegiaren aldizkariaren edizio guztiak kontsulta daitezke, eta baita Oarso aldizkariaren 35 eta 46 bitarteko zenbakiak (2011k...

admin

Ezertaz ez dela oroitzen deklaratu du Rodriguezen senarrak

Edward Enrique San Clemente, Yasmin Zamira Rodriguezen senarrak adierazitakoaren arabera, hilketaren gauean gertatutakoaz ez omen da oroitzen, hainbat “whiski jelarekin” hartu baitzituen erailketa ustez aurrera eraman aurretik. Rodriguezen ...

admin

HONDAE Hondarribiko ondarearen aldeko elkartea aurkeztuko dute

Gaur arratsaldeko zapietatik aurrera HONDAE Hondarribiko ondarearen aldeko elkartea aurkeztuko dute Zuloaga Etxean. Hala, elkarte berriarekin, Hondarribiko kultura defendatu, aberastu eta babesteaz gain, sustatzea eta zabaltzea dute helburu. Gaur, lehe...

admin

Urretabizkaiaren lanak ikusgai, Modottin

Modotti erakusketa tailerrak argazkilari profesional zein argazkizaleei aukera berriak ematen jarraitzen du, eta hala, Maitena Urretabizkaia Pampliega gazte oiartzuarraren lanak atzotik otsailaren 11 arte ikusgai izango dira Kale Nagusiko erakusketa ar...

admin

Cees Bootoom-en Lluvia roja landuko dute etzi

Zazpigarren urtez Hondarribiko liburutegiak literatura tailerrak antolatu ditu. Horrela, hiru tailer antolatu dituzte, literaturazaleek esperientziak trukatzeko. Etzi, Larunbata bat, liburu bat tailerra egingo dute, 11:30etik aurrera, Zuloaga Etxean. C...

admin

Gizon bat atxilotu dute, ustez bikotekidea eta amaginarreba jotzeagatik

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 39 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, ustez bikotekidea eta amaginarreba jipoitzeagatik. Iturri berak adierazi duenez, emakume baten deia jaso zuten, bere senarra erasotzen ari zitzaiola salatuz. Ertzainak Lezoko etxebi...

admin

‘El caso Leavenworth’ liburua landuko dute irakurketa klubean

Anna Katherine Green idazlearen El caso Leavenworth (Leavenworth kasua) liburua aztertuko dute asteartean, hilaren 31ean, irakurketa klubean Ikust Alaian.

admin
Gehiago