%5eko deskontua egingo dute Hondarribia txartelarekin
Higer merkatarien elkarteak eskaintza berria aurkeztu du, otsailaren 29ra arte. Hala, bertako ostalaritza guneetan eta dendetan Hondarribia txartelarekin egindako erosketa guztietan %5eko deskontua egingo dute. Gainera, berez beherapena duten prezioei aparteko deskontua egingo dietela zehaztu dute. Bertan erosi Fernando de la Fuentek, Higerreko presidenteak, ekimenaren helburua «hondarribiarrei bertan erosteko erakargarritasuna eskaintzea» dela azaldu du. 40 establezimendu baino gehiagotan eros daiteke Hondarribia txartelarekin. Hilabete bat pasatu da abian jarri zutela.
Higer merkatarien elkarteak eskaintza berria aurkeztu du, otsailaren 29ra arte. Hala, bertako ostalaritza guneetan eta dendetan Hondarribia txartelarekin egindako erosketa guztietan %5eko deskontua egingo dute. Gainera, berez beherapena duten prezioei aparteko deskontua egingo dietela zehaztu dute.
Bertan erosi
Fernando de la Fuentek, Higerreko presidenteak, ekimenaren helburua «hondarribiarrei bertan erosteko erakargarritasuna eskaintzea» dela azaldu du. 40 establezimendu baino gehiagotan eros daiteke Hondarribia txartelarekin. Hilabete bat pasatu da abian jarri zutela.


