Mendebaldeko Sahararako produktuen bilketa, bihar eta etzi
Mendebaldeko Sahara laguntzeko helburuarekin, Sahararen aldeko VIII. Euskal Karabana: Piztu itxaropena izeneko kanpainaren barruan emakumeentzako higiene produktuak eta elikagaiak bilduko ditu Txingudi Sahararekin Tadamum taldeak, Irungo Udalarekin elk...
Mendebaldeko Sahara laguntzeko helburuarekin, Sahararen aldeko VIII. Euskal Karabana: Piztu itxaropena izeneko kanpainaren barruan emakumeentzako higiene produktuak eta elikagaiak bilduko ditu Txingudi Sahararekin Tadamum taldeak, Irungo Udalarekin elkarlanean, bihar eta etzi.
Elikagaien artean, besteak beste, ondoko produktuak bidaltzeko deia luzatu dute: azukrea, arroza, pasta, egoskariak, atuna eta sardinak oliotan. Era berean, emakumeentzat oinarrizkoak eta ezinbestekoak diren konpresak emateko ere eskatu dute.
Ikastetxeetan zein kaleetan
Udaletik jakinarazi dutenez, ikastetxeetako ohiko bilketa garatzen ari dira egunotan, baita euskaltegian ere. Bihar eta etzi, berriz, supermerkatuetan eta Kateako DYAn eman ahal izango dira Tindufeko kanpamentu sahararrerako produktuak.

