2012/1

‘Lines’ filmarentzat Zine eta Bideo Gaztea saria

Daniel Chamorro gaztelarraren Lines filmak irabazi du XVI. Irungo Zine eta Bideo Gaztea lehiaketako lehen saria. Bidasoko film onenaren saria David Rodriguez irundarrarentzat izan zen, Triste salto feliz lanarengatik. Euskal zuzendari onena Alauda Ruiz...

admin

Euskal abesti eta dantzak igandean Zabaltza plazan

Meakako Adixkideak elkarteak deituta, euskal dantzen eta abestien zaleak igandean elkartuko dira Zabaltza plazan, Irunen Kantu eta Dantza ekimeneko saio berri batean. 11:30etik 13:00etara ariko dira kantuan eta dantzan.

admin

2011n ere gora egin du bisitarien kopuruak HMTn

Herri Musikaren Txokoak bisita gehiago izaten ditu urtero; bisitari gehienak taldeetan joaten dira HMT Herri Musikaren Txokoak bisita gehiago izan zituen 2011n, 2010ean baino. Beraz, bisitari kopuruak gora jarraitzen du urtetik urtera. Hala ere, 2011ko...

admin

Haurren bigarren marrazki lehiaketa egingo dute etzi

Aljarafe Kultur Elkarteak antolatuta haurren bigarren marrazki lehiaketa egingo dute etzi elkartearen egoitzan (Urdaburu, 2-4). Marrazkien gaia librea izango da eta arratsaldeko seietan hasiko da. Irabazleak lehiaketa egunean bertan aukeratuko dituzte ...

admin

Mutxikoak dantzan izango dira etzidamu

Beti Prest Dantza Taldeak antolatuta, etzidamu muxikoak dantzan ariko dira Herriko Enparantzan. Eguerdiko hamabietan hasiko da mutxikoen dantza erakustaldia, eta antolatzaileek beraiekin batera  dantza egitera animatu dituzte herritar guztiak.

admin

Saskilagunak galtzaile, Gabonetako saskibaloi txapelketan

Gabonetako saskibaloi txapelketa antolatu zuen Oiarsok joan den astean, eta bera izan zen talde guztien artean onena: Oiartzungo Saskilagunak-en kontra irabazi zuen finala, 75-69. Partida osoan zehar izan ziren nagusi Oiarsokoak. Lau taldek parte hartu...

admin

Errenteriako herriak jasoko ditu Euskadiko aurresku eta doinu zahar txapelketako sariak

Tradizioari eutsiz, V. Doinu Zahar eta XXXI. Euskadiko Aurresku txapelketen irabazleek, Nagore Indakoetxea eta Aitor Arrietak, hurrenez hurren, eurek irabazitako sariak Errenteriako herriari emango dizkiete gaur arratsaldean, 17:30etik aurrera. Indakoe...

admin

Ia 11.000 bisitari izan ditu Ficobako gabonetako parkeak

Ficoba erakustazokak urtero antolatutako Pin Pan Pun Eguberrietako Haur Parkeak (EHP) 10.740  bisitari jaso ondoren ateak itxi ditu. Abenduaren 19an ikasleentzako bakarrik ireki zuten arren, abenduaren 21etik urtarrilaren 4a arte pertsona orok parte hartu ahal izan du eskainitako jardueretan. Hala, konten agertu da Elena Casuso EHPko zuzendaria: “Oso pozik gaude bai gure EHPk berriz bildu duen lagun kopuruarengatik, bai edizio horretarako antolatu ditugun jarduera guztiek izan duten harrerarengatik”. Era guztietako jarduerak Antolatzaileek adierazi dutenez, bisitariek gehien baloratu dutena erakustazokak eskainitako instalazioen zabaltasuna izan da. “Horri esker erosotasunez gozatu ahal izan da Ficobako hiru pabiloiak bete dituzten jarduera ludiko eta hezigarrien eskaintza zabalaz”. Horiek horrela, 3 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzako  aisialdirako jarduerak eskaini ditu parkeak, entretenimendua eta ariketa didaktikoak uztartuz. Elkartasuna, ingurumena, berdintasuna eta osasuna ardatz hartuta, hiru pabilioietan zehar banatutako jolasak aurrera eraman ahal izan dituzte Irungo zein inguruetako txikienek.

admin

Santano: “Urte latza izan da”

Hiriak krisiari eusten jakin izan diola goraipatu du alkateak 2011ko balantzea egiterako orduan Urtarrileko lehen astea amaitu berri den urteko balantzea egiteko aproposa izaten da. Norberak bere atzera begirada egiten duen bezala, hori bera egin zuen Jose Antonio Santano Irungo alkateak, kanpaikaden aurretik kazetariekin eginiko bileran. Irunentzako 2011 urte gogorra izan da alkatearen ustez, baina hiriak krisiari eusten jakin izan diola nabarmendu zuen. ETA erakundeak armak uztea izan da, beretzat, urteko albiste onena. ETAren erabakia joan den urteko albisterik garrantzitsuena izan zela argudiatzeko azalpenak eman zituen alkateak: “Pertsona askorentzako sekulako lasaigarria izateaz gain, gizarte bezala asko irabazi dugu, egoera jasanezina zelako”. Etorkizunari begira, elkarbizitza eta zauriak sendatzea erronka nagusiak direla nabarmendu zuen alkateak: “Denekin kontatu behar da, inor baztertu gabe”. 2012 “bakea sendotzeko” urte garrantzitsua izatea espero du. Irun erre zutela 75 urte bete ziren iaz, eta 1936ko gerran atxilotu eta fusilatu zituzten Evaristo Larrañaga eta Florencio Iratxeta bi zinegotzi irundarrei, omenaldia egin zitzaiela gogoratu zuen ere. “Demokraziaren alde lan egin zuten bi pertsonen oroimena berreskuratzeko ekitaldia” izan zela adierazi, eta bide berean urrats gehiago eman behar direla gaineratu zuen Santanok. Krisi latza, hiri indartsua Krisi ekonomikoa dela eta, 2011 “urte latza” izan dela nabarmendu du Santanok, eta ez zuen [...]

admin

100 urte bete ditu Margarita Vazquezek

Bost seme, hamalau biloba eta beste hamalau birbiloba ditu abenduaren 28an 100 urte bete zituen Margarita Vazquez hondarribiarrak. Hala, egun berezia izan zen iragan asteazkenekoa Vazquezek bizitu zuena. Etxean eta familia giroan ospatu zituen 100 urteak, eta Margaritaren sasoi ona miretsi zuten. Gainera, Juan Mari Altuna, Lupe Olaskoaga eta Katrin Martinez udaleko zinegotziak ere hurbildu ziren omenduaren etxera, eta lore sorta bat eman zioten.

admin

Ertzaintzak gezurtatu du San Martzial kalean zauriturik egon denik

San Martzial kalean istiluak izan dira gaur eguerdian eta ertzainek agertu behar izan dute gizon baten bila, bere solairuaren gainean bizi direnak mehatxatu dituelakoan. Euskal Telebistak aurreratu du hildako bat egon daitekeela, baina Ertzaintzak hori gezurtatu du. Herrizaingo Saileko prentsa zerbitzutik esan dutenez, ertzainek San Martzial kaleko etxebizitza batetik dei bat jaso dute eguerdiko ordubatak aldera, bertakoen azpian bizi den gizonak mehatxatu dituelakoan. Ertzainen patruila bat bertaratu da, kalea itxi eta gizonaren bila hasi dira, baina ez dute aurkitu. Ezer gertatu ez dela ikusita, kalea berriro ireki dute. Itxuraz, mehatxuak egin omen dituen gizonak hainbatetan kexatu omen da, goiko bizilagunek goizaldean egiten ari ziren zaratarengatik. Goiko solairuan jende asko bizi dela eta goizeko zazpiretan zaratarengatik kexu agertu dela esan dute Ertzaintzatik.  

admin

Sahararen aldeko janari bilketa, hilaren 13 eta 14an

Aurten herritarren laguntza inoiz baino beharrezkoagoa dela nabarmendu du El Watan elkarteak Herriko El Watan elkarteak Sahararen aldeko janari bilketa antolatu du aurten ere. Saharar errefuxiatuentzat zuzendutako janaria bilketa da aurtengoa ere, bain...

admin

EITBko Finlandia saiokoak ‘Mater’ ontzian izan dira

Hona Itsas Gelako elkartekoen Mater ontzian grabatu duten bideoa

admin

«Plataforma logistikoa eraikitzeko izapideek aurrera jarraitzen dute, kanpo kaiarekin batera»

Oiartzun Arriskuan lan taldeak alegazioak aurkeztuko ditu berriro; Udalak gauza bera egiteko eskatu du Pasaiako Kanpo Kaiaren Ingurumen Jasangarritasunaren Txostenak Lezo-Oiartzunen makroplataforma logistiko bat eraikitzeko proposamena jasotzen du, kaiaren azpiegitura osagarri gisa. Txosten hori 45 egunez jarri zuten jendaurrean pasa den abenduaren 4an. Lur eremua, 180 hektarea dituena, bat dator Donostialdea-Behe Bidasoako Lurralde Plan Partzialak (LZP edo PTP) aurreikusitakoarekin. Plataforma logistiko horren aurka, duela urtebete, ia 8.000 alegazio-idazki aurkeztu zituzten oiartzuarrek eta 40 entitate inguruk, udal talde politiko guztiek barne. Baina plataforma logistikoaren zein kanpo kaiaren izapideek aurrera jarraitzen dutela salatu du Oiartzun Arriskuan taldeak. Pasaiako Portuko Agintaritzaren IV. Eranskina. Pasaiako Portuan gune logistikoa ezartzeko azterketaren analisia dokumentuan (www.puertopasajes.net) jasotzen denez, azpiegitura hori, hasieran, Jaizkibelgo tuneletarako eta portuko lanetarako materialak biltzeko izango litzateke. Eta gero, portuko salgaiak uzteko eta jarduera logistikoetarako, geltoki intermodala barne. Oiartzungo aldean egin nahi dutena zehaztu du taldeak: «Funtzio Anitzeko Eremu Logistiko bat egin nahi dute, gutxi gorabehera 20 hektareakoa, eta Zerbitzuen Eremu bat lehen fase batean» (gainerako eremua Arizabalo eta Mendin arte zabaltzen da). Horretarako, zelaigune handi bat egin beharko litzateke Trapada mendian eta ingurunean, eta ondorioz, mendi hori desagertuko litzateke». Ondorioak Dokumentuak berak dio jarduketa horrek «ia erabateko eragina izango lukeela Oiartzungo Arau Subsidiarioetan, [...]

admin

Gaur arratsaldean etorriko dira Errege Magoak

Badatoz Errege Magoak. Gaur arratsaldean etorriko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar herria bisitatzera, eta eurekin batera opari zakukada erraldoia ekarriko dute. Bigarren aukera izango dute bihar, beraz, Olentzeroren oparirik jaso ez zutenek edo bigar...

admin

“Kontatu oiartzuarrokin”

Oiartzuarrek urtarrilaren 7ko Bilboko manifestazioari egindako atxikimendua:

admin

19 lanpostuetan izena emateko epea, gaur arte

Hondarribiko Udalak hemeretzi kontratazio egingo ditu lau eta sei hilabeteko iraupeneko lanpostuak betetzeko. Hautagaiak diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak edo langabezia prestazioa jasotzen ez duten langabeak dira. Ekimena Lanbideren la...

admin

Inauteriak prestatzeko bilera, Amute-Kostan

Amute-Kostako auzo elkarteak bilera antolatu du datorren iganderako, goizeko hamaiketan, elkartearen egoitzan. Bertan, otsailaren 19an Hondarribian egingo duten desfilearen gainean hitz egingo dute. Garatuko duten gaia aukeratuko dute, eta horren arabe...

admin

Bigarrenez Mariasun Landa Sariak antolatu ditu Berdintasun Kontseiluak

Herriko emakumeek egindako lana ezagutarazteko asmoz, Berdintasun Kontseiluak Mariasun Landa Sariak antolatu ditu bigarrenez. Zehazki, gizarteko hainbat arlotan emakumeek Errenteria-Oreretari egindako ekarpenaren berri ematea du helburu, eta horri buru...

admin

Ferradas: “PSE-EEk bere burua baztertu du kudeaketatik”

PSE-EEk udal kudeaketatik bere burua baztertu duela eta jarrera horren atzean «iparrik eta helburu politikorik» ez duen taldea dagoela esan du Errenteriako Ezkerrako (EE) zinegotzi Jose Manuel Ferradasek. Gobernu taldeko kidea haratago joan da: “Gobernu taldeak eskua luzatu badio ere, Merinok eta bere taldeak behin eta berriz mespretxatu du”. Udal hauteskundeetatik sei hilabete pasatu direnean, PSE-EEk  “garai berrietara egokitzeko denbora nahikoa” izan ez duela uste du Ferradasek. Horren harira, gogorarazi du 2012ko aurrekontuak onartzeko EAJ eta PPrekin gobernu taldeak lortutako akordioa, alderdi sozialistarekin egitea “ezinezkoa” izan zela, eta azken horrek bi aukera dituela nabarmendu du: “Errenteria berriaren definizioan parte hartu, edo bere burua baztertu. Merinoren eskutik, badirudi bigarrenaren alde egin dutela”. Bestalde,  bere jarrera justifikatzeko, alderdi sozialista “egia ez diren” baieztapenak egiten ari dela salatu du Errenteriako Ezkerrako zinegotziak. Hala, udal aurrekontuetan, babestutako gizarte lana sortzeko 61.000 euroko diru zatia jaso dela zehaztu du Ferradasek: “Aurreko urteetan 60.000 euroko diru zatia jasotzen zuen  aurrekontuak eta Oarsoaldeari egiten zitzaion transferentzia zen. Hortik, azken bi urteetan zentimo bakarra ere ez zen exekutatu”. Bestalde, gastuaren murrizketa “erreala” dela esan du gobernu taldeko kideak: “Gastu politikoa  217.000 euro (%23,3) murriztu da, eta presidentzia gastua, berriz  %3,5″. Beraun-Kaputxinoetako igerilekuetaz ere aritu da, eta bere alderdiak [...]

admin
Gehiago