
Ume lapurtuen gaineko mozioa aztertuko du udalbatzak gaur

Gaur arratsaldean egingo dute urtarrilari dagokion ohiko udlabatzarra Pasai Antxoko Kultur Etxeko ekitaldi aretoan. Besteak beste, Gipuzkoako azpiegitura obra handiei buruz alkateak eginiko proposamena aztertuko dute. Talde sozialistak bi proposamen au...

Asteburu biribila izan da Hondarribiko Arraun Elkartearentzat. Madrilen jokatu dituzten Espainiako Ergometro eta Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko txapelketetan bost domina etxera ekarri dituzte, urrezko bi eta brontzezko hiru. Larunbatean, Gazte Mailako Beñat Egiazuk ergometroko lehian brontzezko domina eskuratu zuen. Igandean, berriz, Distantzia Luzeko Alki Mugikorreko Espainiako Txapelketan, Hondarribiko lau ontzik domina irabazi zuten: urrezkoak Gazte Mailan gizonen zortzikoarentzat eta emakumeen Senior Mailako laukoarentzat; eta brontzezkoa, gizonen Senior Mailako zortzikoarentzat, eta nesken Gazte Mailako laukoarentzat. Traineruak ere, martxan Espainiako Txapelketaz gain, Kaikuren traineru jaitsiera egin zuten herenegun, aurtengo lehena. Hondarribiko lehenengo ontzia bosgarrena izan zen, Kaiku irabazletik hogeitamar segundora. Bigarren sailkatua Orio izan zen, eta Portugalete eta Santurtzi sartu ziren jarraian. Hondarribiko bigarren ontziak hogeitahirugarren postuan bukatu zuen. Hurrengo estropada igandean jokatuko dute Nerbioi ibaian berdeek, aulki mugikorreko Euskadiko Ligaren barruan. Hondarribian jokatuko duten hurrengo estropada, berriz, otsailaren 11n izango da. Hondarribiko XII. Traineru Jaitsieran parte hartuko dute arraun elkarteko traineruek.

Futbola Ohorezko Erregional Maila. Oiartzun-Real Union: 0-2. Emakumeen Bigarren Maila. Eibar-Oiartzun: 2-0. Areto futbola Gipuzkoako Lehen Maila. Tellatuberri-Oiartzun: 3-2. Bigarren Maila. Irudek-Power Rangers: 4-2. Hirugarren Maila. DPO Baobab-Gam...

Aurkari gogorra izan zuen aurrez aurre larunbatean Hondarribia-Irunek: Rivas Ecopolis. Hondartzan jokatu zuten partida 58-74 emaitza garbiarekin bukatu zen: ezinean ibili ziren etxekoak. Hala, berriz ere hamaikagarrenak dira sailkapen nagusian etxeko n...

Puntu bakarra gehitu zuen Hondarribiak Ohorezko Erregional Mailako hemeretzigarren jardunaldiko partidan. 2-2 berdindu zun Urolaren aurka, Hondartzan. Sailkapen nagusian hamalaugarrenak dira orain berdeak, hogei punturekin. Arrasaten jokatuko dute dato...

Saskibaloiaz ariko dira biharko Kirolez blai! saioan. Bi gonbidatu izango ditu Joxemi Lopez kirol esatariak: Igor Puente eta Lander Lasa. Puente Oiartzungo Saskilagunak elkarteko junior taldearen entrenatzailea da. Lasa, berriz, Lagun Aro Gipuzkoa Bask...

Kasino Zaharra adinekoen elkarteak hogeitahiru urte bete zituen herenegun. Hala, meza egin zuten Portuko elizan bazkideek, eta jarraian, elkarrekin bazkaldu zuten Ardora jatetxean. 2011n 80 urte bete zituzten ondoko bazkideak ere omendu zituzten: Manuel Garrote, Gabriel Lekuona, Jesus Mari Martinez, Juan Jesus de la Iglesia, Dolores Valverde, Mercedes Ancisar, Josefa Arizmendi, Antxoni Iza, Maria Pilar Usain eta Adela Baños. Gainera, iaz urrezko ezteiak bete zituzten bi senar-emazte ere omendu zituzten: Bixente Goikoetxea eta Amparo Uranga, eta Jesus Ancisar eta Maria Angeles Olazabal. Irudian, omendu guztiak ikus daitezke, oroigarriekin.

emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera adieraz dezaten puntu lilak banatuko ditu berditasunerako kontseiluak udalerriko komertzioetan.