Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketako lau domina, etxera
Asteburu biribila izan da Hondarribiko Arraun Elkartearentzat. Madrilen jokatu dituzten Espainiako Ergometro eta Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko txapelketetan bost domina etxera ekarri dituzte, urrezko bi eta brontzezko hiru. Larunbatean, Gazte Mailako Beñat Egiazuk ergometroko lehian brontzezko domina eskuratu zuen. Igandean, berriz, Distantzia Luzeko Alki Mugikorreko Espainiako Txapelketan, Hondarribiko lau ontzik domina irabazi zuten: urrezkoak Gazte Mailan gizonen zortzikoarentzat eta emakumeen Senior Mailako laukoarentzat; eta brontzezkoa, gizonen Senior Mailako zortzikoarentzat, eta nesken Gazte Mailako laukoarentzat. Traineruak ere, martxan Espainiako Txapelketaz gain, Kaikuren traineru jaitsiera egin zuten herenegun, aurtengo lehena. Hondarribiko lehenengo ontzia bosgarrena izan zen, Kaiku irabazletik hogeitamar segundora. Bigarren sailkatua Orio izan zen, eta Portugalete eta Santurtzi sartu ziren jarraian. Hondarribiko bigarren ontziak hogeitahirugarren postuan bukatu zuen. Hurrengo estropada igandean jokatuko dute Nerbioi ibaian berdeek, aulki mugikorreko Euskadiko Ligaren barruan. Hondarribian jokatuko duten hurrengo estropada, berriz, otsailaren 11n izango da. Hondarribiko XII. Traineru Jaitsieran parte hartuko dute arraun elkarteko traineruek.
Asteburu biribila izan da Hondarribiko Arraun Elkartearentzat. Madrilen jokatu dituzten Espainiako Ergometro eta Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko txapelketetan bost domina etxera ekarri dituzte, urrezko bi eta brontzezko hiru.
Larunbatean, Gazte Mailako Beñat Egiazuk ergometroko lehian brontzezko domina eskuratu zuen. Igandean, berriz, Distantzia Luzeko Alki Mugikorreko Espainiako Txapelketan, Hondarribiko lau ontzik domina irabazi zuten: urrezkoak Gazte Mailan gizonen zortzikoarentzat eta emakumeen Senior Mailako laukoarentzat; eta brontzezkoa, gizonen Senior Mailako zortzikoarentzat, eta nesken Gazte Mailako laukoarentzat.
Traineruak ere, martxan
Espainiako Txapelketaz gain, Kaikuren traineru jaitsiera egin zuten herenegun, aurtengo lehena. Hondarribiko lehenengo ontzia bosgarrena izan zen, Kaiku irabazletik hogeitamar segundora. Bigarren sailkatua Orio izan zen, eta Portugalete eta Santurtzi sartu ziren jarraian. Hondarribiko bigarren ontziak hogeitahirugarren postuan bukatu zuen.
Hurrengo estropada igandean jokatuko dute Nerbioi ibaian berdeek, aulki mugikorreko Euskadiko Ligaren barruan. Hondarribian jokatuko duten hurrengo estropada, berriz, otsailaren 11n izango da. Hondarribiko XII. Traineru Jaitsieran parte hartuko dute arraun elkarteko traineruek.


