Xabier Letek Irun maite zuelako

Urrats desbideratuak poema bildumarengatik 1981ean Xabier Letek irabazitako Irun Hiria Literatur Sariaren oroigarria aurrean zuela, 2010eko abenduan hil zen musikaria omentzeko kontzertuetako bat Irunen egingo delako pozik agertu zen Belen Sierra udaleko Kultura ordezkaria, “hiri honek Xabier Leteren bizitzarekin lotura izan baitu behin baino gehiagotan”. Ez dok Amairuren lehen saioa Irunen izan zela ere gogoratu zuen Sierrak—1966ko martxoaren 6an, Bellas Artes antzokian—. Etzi egingo dute Sortuko dira besteak goiburuko saioa, Amaia KZn, 19:00etatik aurrera. Sierraz gain, Joxean Goikoetxea soinu jotzailea, Jabier Muguruza eta Petti abeslariak eta Joxe Angel Arbelaitz kultur promotorea izan ziren Leteren omeneko kantaldiaren aurkezpenean. Parte hartu ahal izateagatik pozik agertu zen Jabier Muguruza Irungo idazle, abeslari, musikari eta Leteren laguna. Oiartzuarra gaixo zegoela elkarrizketa egin zion Muguruzak, hamar artistarekin izandako hartuemanak biltzen dituen Entrevistas con alma libururako. “Liburuko guztiengana joan nintzen ni, baina Xabierrek Irunera etorri nahi zuen, eta trenean etorri zen, nahiko gaixo zegoen arren”. Muguruzak aitortu zuen euskal hizkuntza eta kulturara “pasio handiz hurbiltzera bultzatu zuten pertsonetako bat” Lete izan zela, eta hori bera nabarmendu zuen Joxean Goikoetxeak ere: “Milaka euskal familirentzako Xabier Lete oso garrantzitsua izan zen, eta hori bada nahikoa arrazoi omenaldia egiteko”. Obra bat, bi bertsio Arbelaitz promotorearen arabera larunbatekoa aukera ona [...]

Sortuko dira besteak

Muguruza, Goikoetxea, Sierra eta Petti, aurkezpenean

Urrats desbideratuak poema bildumarengatik 1981ean Xabier Letek irabazitako Irun Hiria Literatur Sariaren oroigarria aurrean zuela, 2010eko abenduan hil zen musikaria omentzeko kontzertuetako bat Irunen egingo delako pozik agertu zen Belen Sierra udaleko Kultura ordezkaria, “hiri honek Xabier Leteren bizitzarekin lotura izan baitu behin baino gehiagotan”. Ez dok Amairuren lehen saioa Irunen izan zela ere gogoratu zuen Sierrak—1966ko martxoaren 6an, Bellas Artes antzokian—.

Etzi egingo dute Sortuko dira besteak goiburuko saioa, Amaia KZn, 19:00etatik aurrera. Sierraz gain, Joxean Goikoetxea soinu jotzailea, Jabier Muguruza eta Petti abeslariak eta Joxe Angel Arbelaitz kultur promotorea izan ziren Leteren omeneko kantaldiaren aurkezpenean. Parte hartu ahal izateagatik pozik agertu zen Jabier Muguruza Irungo idazle, abeslari, musikari eta Leteren laguna. Oiartzuarra gaixo zegoela elkarrizketa egin zion Muguruzak, hamar artistarekin izandako hartuemanak biltzen dituen Entrevistas con alma libururako. “Liburuko guztiengana joan nintzen ni, baina Xabierrek Irunera etorri nahi zuen, eta trenean etorri zen, nahiko gaixo zegoen arren”.

Muguruzak aitortu zuen euskal hizkuntza eta kulturara “pasio handiz hurbiltzera bultzatu zuten pertsonetako bat” Lete izan zela, eta hori bera nabarmendu zuen Joxean Goikoetxeak ere: “Milaka euskal familirentzako Xabier Lete oso garrantzitsua izan zen, eta hori bada nahikoa arrazoi omenaldia egiteko”.

Obra bat, bi bertsio
Arbelaitz promotorearen arabera larunbatekoa aukera ona izango da bi belaunaldiren arteko harremana indartzeko: “Kontzertura hurbilduko diren gazteenek ez zuten Lete ezagutzeko aukerarik izan eta, aldiz, Lete ezagutu zuten askorentzako aukera ona izango da Euskal Herrian egun dauden abeslari gazteak ezagutzeko”. Petti nafarra da gazte horietako bat; udan Hondarribiko kontzertuan aritu zen bera ere, baina Irungoa desberdina izango dela aurreratu zuen: “Abesti asko aldatu gabe, oro har emanaldiaren ildoa aldatu nahi izan dugu”. Abesti batzuk bertsio klasikoan kantatuko dituzte, eta beste batzuk modernoagoan, kantari gazteagoekin.

Sortuko dira besteak emanaldia iraupen luzekoa izango dela aurreratu dute, “hainbeste kantu antologiko” egin dituen artistaren obra laburtzea zaila gertatu zaielako. Horregatik, arratseko zazpietan hasiko da, Amaiako kontzertuen ohiko hasiera ordua baino ordubete lehenago.

Parte hartzaileak

  • Abeslariak: Eñaut Elorrieta, Alex Sardui, Mikel Urdangarin, Jabier Muguruza, Pier Paul Berzaitz, Arantxa Irazusta.
  • Musikariak: Karlos Gimenez, Joxan Goikoetxea, Xanet Arozena, Txema Garces, Luis Fernandez eta Miren Zeberio.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.