Bazen Behin, memoriaren berreskuratze kolektiboa bakearen kulturarako programaren hamargarren urteurrena ospatzen dute Irungo Udalak eta Hezizerb elkarteak. Hori dela eta, Fernando San Martin Hezkuntza eta Gazteria ordezkariak, eta Jon Etxeberria eta Iker Alustiza Hezizerb elkarteko ordezkariak programa horren atzerabegirako Bazen behin: 10 urte memoria egiten erakusketa inauguratu dute gaur goizean, Amaia KZn. Azken batean, Memoria Historikoa berreskuratzea izan da proiektu honen helburu nagusia, “ideologiak edozein direla ere, pertsona guztieko tolerantziazko eta errespetuzko jarrerak sustatze aldera”. Hala, Lugares para la memoria (Oroitzapenerako lekuak) izenburuko liburuarekin bat egiten du erakusketak. Liburua 2007an argitaratu zen, ordura arteko ikasleen laguntzarekin jasotako ehunka testigantzei esker. Hamarkada oso bat lanean Hamarkada honetan egindako lanen artean,daude besteak beste, Lehen Hezkuntzako ikasleek adinduen testigantza historikoak biltzen egindako lana, eta Batxilergoko ikasleek Gurseko (Frantzia) kontzentrazio eremuaren inguruan egindakoa. Topaketa horien emaitza zuzena izan da ikastetxeetako 1300 ikaslek egindako gogoeta. Hala, historiako liburuek kontatzen dutenari aurpegiak jarri dizkiote gaztetxoek. Horiek horrela, ahotik ahora helarazitako oroitzapen horiek izango dira erakusketaren ardatz nagusia. Erakusketaren hiru guneak Erakusketa hiru gunek osatzen dute: 10 urte gunea, produkzioen gunea, eta oroitzapen gunea. Lehen eremuan, hamar urte horietan testigantza eman duten pertsona nagusien eta parte hartu duten ikasleen argazkiak ikusi ahal izango dira. Bigarrenean, ikasleen produkzioak ikusi ahal izango dira [...]
Fiskaltzak 44 urteko espetxe zigorra eskatu du Edward Enrique San Clementerentzat, Yasmin Rodriguezen ustezko hiltzailearentzat. Emakumearen hilketaz gain, Pedro Urtizberea ere hiltzen saiatzea egotzi dio Fiskaltzak San Clementeri. Hala, Fiskaltzak 50 ...
Euskal Dantzazaleak astelehen eta ostegunetan ariko dira entseatzen, Gezala Auditoriumean, Inauterietan egingo duten Akelarre Gauea prestatzeko. Ordubetez izango dira dantzak prestatzen, 19:00etatik 20:00etara. Dei berezia egin diete Euskal Dantzazalee...
San Juan-Etxeandiako lanen azken faseari ekin diote dagoeneko, eta lanak bukatu arte, herritarrek bozkatutako argazki zaharrak jarriko ditu udalak udaletxearen inguruan. Izan ere, hainbat panel jarriko dituzte bertan, eta dagoeneko San Miguel auzoan eg...
Pas de Calaiseko Saint Laurent Blangy herriko (Frantzia) Nazioarteko XVII. Estropadan lehiatu zen Olatz Zabala, Santiagotarrak-eko arraunlaria, asteburuan. Euskadiko Selekzioarekin parte hartu zuen irundarrak estropadan, eta lehen proban zortzigarren p...
Gipuzkoan azpiegitura erraldoien (errausketa planta, AHT, Pasaiako kanpoko aia, Hondarribiko aireportuaren handitzea…) kontrako mozioa aurrera atera zen pasa den asteko plenoan, Bilduren aldeko botoekin (EAJ kontra eta H1 kontra). Hala, udalak oiartzuarrei herri mugimenduek otsailaren 4an Donostian antolatu duten manifestazioarekin bat egiteko deia luzatu die eta egitasmo hauek geldiarazi eta eztabaidatzeko eskatu du. Udalak oiartzuarrak informatzeko eta herrian eztabaida sustatzeko bere esku dagoena egingo duela adierazi du. Perez de San Romanek Bilduren iritzia jakinarazi zuen udalbatzarrean: «Eskualdean eragin handia izango dute azpiegitura horiek, krisi ekonomikora eraman gaituen politika baten garaikoak dira. Beste eredu bat posible da». EAJk bere iritzia emateko, testu bat irakurri zuen Aitor Santxez zinegotziak: «Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak azpiegituren aldeko apustua egin zuten herritarren bizi-kalitatea eta ekonomia hobetzeko. Denon interesekoak dira. Mundu mailako herri aurreratuenen pareko izan nahi badugu, ezin dugu ezetz esan. Zertarako eztabaidatu helburua gelditzea bada? Zero Zabor bezalako helburuak gezurra dira, mitoak». Plenoan mozioa tarteratu zuten herri eragileetako ordezkariak egon ziren. EAJri zuzendu zitzaizkion: «Ez esan gezurrik: alternatibak badaude. Bi moral daude: pertsonak aurretik jartzen dituena edo garapen inkontrolatua». Jeltzaleei gogora ekarri zieten Karrika zeharkatuko lukeen hirugarren saihesbidearen eta Lanbarrengo plataforma logistikoaren kontrako alegazioa eurek ere sinatu zutela. Azpiegitura erraldoien kontrako mozioan aipatu [...]
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Errenteriako ordezkaritzak jakinarazi duenez, odola emateko aukera izango da bihar Beraungo anbulatorioan. Saioa 18:30etik 20:30era egingo dute. Otsailaren 8an ere izango da aukera odola emateko, ordutegi berberean, I...
AGIFES Gipuzkoako famili eta eri psikikoen elkarteak antolatuta, Sólo dokumentalaren proiekzioa egingo dute etzi, otsailak 2, Trintxerpeko Alkateordetzako areto nagusian, 18:30ean. Ondoren solasaldia egingo dute. Vicente Rubio zuzendariak bere historia pertsonala kontatzen du Solo dokumentalean, eskizofrenian erori zenetik berreskurapen prozesuan aurrera egiten duen arte. Pasaiako Udalak lagundutako ekitaldia da, eta sarrera libre izango da.
Herri Eskolako Hezikuntza guraso elkarteak hitzaldia antolatu du bihar arratsalderako. Isabel Gonzalez Acha psikologoak hitzaldia emango du Kultura Aretoan, 18:00etatik aurrera. Nerabezaroko aldaketak eta eurekin nola komunikatzea izango du hizpide Gon...