Poesia topaketa hartuko du Kabigorri Ateneoak. Bertan, Tere Irastorzaren poesia eta Aitor Furundarenaren musika zabalduko da bertan.
Sukalde tailerra emango du Argoiakek, Mikel Cuevasen eskutik.
El sombrero de tres picos (Hiru puntako kapela) izeneko antzezlana hartuko du Amaia KZk, datorren otsailaren 4ean, larunbatarekin, Teatro Morfeo kopnainiaren eskutik. Antzezlanaren testuingurua XIX. mende hasieran Andaluzian (Espainia) kokatua dago. Sarrerak, Telekutxa, Servikutxa, irun.org eta kutxa.net-en salgai daude. Sarrerak: 13,20euro helduentzat eta 8,55euro gazte txartela dutenentzat edota 65 urte gorakoentzat
Atzo arratsean plenoa egin zuen Lezoko Udalbatzak. Zinegotzi berri bat du, gainera. Miren Tarragonak hartuko du Lucia Aranbururen tokia Bilduren udal taldean. Besteak beste, Pasaiako Portuaren ingurumen txostenari gobernu taldeak egindako alegazioak onartu zituzten, Bilduren eta EAJren aldeko botoarekin. EAJk bere aldeko botoa argudiatzerakoan zehaztu zuen kai berriaren alde zeudela, “baina borondate onarekin egindako 23 alegazio horiek aurretik dagoena hobetzeko direla, beraz alde bozkatuko dugu”. PSE-EEk, aldiz, kontrako botoa eman zuen, kanpo kaia ona delakoan eta badiaren birgaitzea eta kaia bertan mantentzea “bateraezinak” direlako. Iazko lanpostuen zerrendan aldaketak ere aztertu zituzten. Hala, Musika Eskolako langileek egindako berraztertzeak ez onartzea erabaki zuten Bildukoek. Beste alderdiek horren kontra bozkatu zuten. Mikel Antxon Arrizabalaga sozialistak musika eskolako langileei buruz galdetu zuen, eta Ainhoa Zabalo alkateak irailaren 2tik ari direla eskatutako bilerari itxoiten erantzun zion. Mikel Arruti zinegotziak Kultura arloan dedikazio esklusiboa eduki dezan alde bozkatu zuen Bilduk, eta besteek kontra. EAJko Kepa Garbizuk gogorarazi zuen “lehenengo aldia” dela Kultura zinegotziak dedikazio esklusiboa izango duela. Alkateak, baina, esan zion Hirigintza Saileko zinegotziak kobratzen ez zuela, “ez zuek agintean zeundetenean bezala”. PSE-EEko ordezkariaren esanetan, 13 zinegotzietatik hiruk dedikazioren bat izatea “gehiegizkoa” da. Arruti bera Udalbiltzan Lezoko Udaleko ordezkaria izatearen alde bozkatu zuten bere taldekideek. EAJko [...]
Pasa den abenduaren 4an Angel Robles errenteriarra hil zen, amiantoak eragindako gaitzak jota. Egoera horren aurrean, Errenteriako Udalak “urrats bat egitea” beharrezko ikusi du, eta udal talde guztiek gai horren gaineko mozio bat sinatu du...
Los peregrinos y las asociaciones de amigos de los caminos de Santiago (Erromesak eta Done Jakue bideetako lagunen elkarteak) hitzaldi kulturala antolatu du Argoiakek, asteazkenean. Demetrio Grijalbak emango du hitzaldia.
Datorren astean aurtengo Lilatoiari buruzko batzarrak egingo dituzte Pasaian. Besteak beste, izen emateari eta antolakuntzari buruzko azalpenak emango dituzte. Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak 14 urtetik gorako emakumeei dei egin die asteartean, asteazkenean eta ostegunean barrutietan egingo diren bileretara joateko. Aurtengo Lilatoia martxoaren 4an egingo dute, Donostian, eta bost kilometroko luzera izango du. Izen emate epea otsailaren 1ean irekiko dute. Informazio gehiago jaso nahi duenak Pasaiako Udaleko Berdintasun Arlora dei dezake, honako telefono zenbakira: 943 00 43 20. Pasaiako bilerak: San Pedro eta Trintxerpe: Hilaren 31n, 18:30ean, Alkateordetzan. Antxo: Otsailaren 1ean, 18:30ean, Kultur Etxean. Pasai Donibane: Otsailaren 2an, 18:30ean, udaletxe zaharreko udalbatza aretoan.
Etzidamu zabalduko dute 2012-2013 ikasturterako aurrematrikulazio epea, eta otsailaren 10ean amaitu. Horren berri eman eta udalerriko eskola publikoaren eskaintza azaldu zuten atzo Koldo Mitxelena, Cristobal Gamon, Beraun Berri herri eskoletako eta Lan...
Espainiako Estatuko Bigarren Mailan aritzen den Oiartzunek Eibar izango du aurrean asteburuan. 15. jardunaldia ez dirudi oiartzuarrentzat oso zaila izango denik, sailkapenari erreparatuz gero. Oiartzuarrak sailkapeneko bigarrenak dira, eta eibartarrak ...
Ikusmina zegoen atzo eguerdian Niessen merkataritza zentroaren atarian. Herritar andana bildu zen zerbaiten zain. Ilaratxoa eta guzti osatu zen. Azkenean heldu zen garaia: ireki zuten esneki ekologikoen makina. Dirua sartu eta zuzenean behi nahiz ardi esnea, esne gordina, jogurtak eta gatzagia har zitzaketen, guztiak ekologikoak. Hemendik aurrera, beraz, esne makinaren ondoan, esneki ekologikoena ere izango da. Harrera ona izan zuen makinak. Erabiltzaileak gustura agertu ziren. Ondoan, gainera, esneki ekologiko horiek dastatzeko postua jarri zuten. Ahora eraman, eta “ze goxoa” izan zen gehien errepikatu zuten esaldia. Behemendi nekazaritza elkartea eta esnekien ekoizleak, pozik zeuden. Gipuzkoan ireki duten bigarren makina da, Hernanikoaren ostean. Hango makina ere ekoizle berberek hornitzen dute; alegia, Altzo (Berakoetxe baserria), Hernani (Telleri Zahar baserria) eta Anoetako (Sarobe baserria) produktoreek. Astebete darama martxan, eta egunean bizpahiru aldiz bete behar izaten dutela jakinarazi dute. “Jendea oso gustura dago, eta ilusioa daukate produktu ekologikoak direlako eta ez dagoelako aukerarik halakoak erosteko”, adierazi zuen Ramon Legartza Telleri Zaharrekoak. Lehenengo eguneko arrakastak, ordea, ez du uste luzaroan iraungo duenik, “jaitsiko da pixka bat”. Hala ere, jendearen babesa ikusita eskaera mantenduko dutelakoan dago. Behemendi eta udalaren asmoa produktu horien salmenta zuzena bultzatu eta zabaltzea dela esan zuen Mikel Zendoia Behemendiko teknikariak. Jose Manuel Ferradas [...]
Ipuin bidaia merke eta alaia ipuin kontaketa hartuko du Ikust Alaia udal liburutegiak, datorren otsailaren 8an, Amaia Arriaranen eskutik.
Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. Lehen maila. Erroibide-Oiarso. Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Oiarso-Donosti Dolphins. Igandean, 11:45ean, Galtzarabordako kiroldegian. Futbola Erregional Preferentea ...
Jose Luis Galan Garciaren margo erakusketa hartuko du Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoak otsailaren 7tik 19ra bitartean. Ordutegiak: Astelehenetik larunbatera: 18:00etik 21:00era Igande eta jaiegunetan: 11:30etik 13:30era
Fundacion Cruzcampo-Ciudad de Calahorra pintura lehiaketaren inguruko erakusketa ikusgai izango da otsailaren 3tik, 26ra bitarte. Arte lanak, gastronomiaren ingurukoak dira. Ordutegiak: Asteartetik larunbatera: 18:00etik 21:00era Igande eta jaiegunetan...
Umeentzako Firiri fririndaka ipuin kontaketa izango da ostegunean Ikust Alaia liburutegian, Maider Galarzaren eskutik.
Irungo Mendizaleak Nafarroari itzulera emango dio bihar, larunbatarekin. Iratitik abiatu eta Maulerainoko bidea egingo dute mendizaleak, 27 km guztira.
Hirugarren Mailako Saskilagunak-ek bihar du asteburuko partida, Mondragonen kontra. 18:15etik aurrera lehiatuko dira bi taldeak, Elorsoro kiroldegian. Jaitsiera postuetatik ateratzeko borroka egin beharko dute bi taldeek. Biak dira sailkapeneko azkenak...
Musika klasikoa, errepikakorra eta tekno-minimala nahasten dituen emanaldia izanen da, heldu den ostegunean Varietes aretoan. Hala, bi unibertso desberdinetako musikariak elkartuko ditu kontzertuak: Guillaume Flamen eta Nicolas Quantin. Bi musikariak...
Irungo Udaletik jakinarazi dutenez, www.irun.org weguneak milioi bateko bisita kopurua gainditu zuen, 2011. urtean. 2000. urtean abiatu zenetik, lehen aldia muga pasatzen duela, eta zehazki, 1.017.107 bisita jaso zituen, aurreko ekitaldian baino %16,19...
Areto futboleko Gipuzkoako lehian 14. jardunaldia jokatuko dute asteburuan. Tellatuberri Zaldibiren kontra jokatuko du Lehen Mailako Oiartzunek. Etzi du partida, 11:00etan, Zaldibiko Resti pilotalekuan. Oiartzuarrek sailkapeneko lider jarraitzen dute, ...