Udala, EAJ eta PPren Kutxabanken akordioaren kontra azaldu da
Kutxabank sortzeko EAJk eta PPk egin duten akordioaren kontrako mozioa onartu zuen herenegun udalak. Bilduren mozioa aurrera atera zen bere botoekin. EAJk kontra bozkatu zuen eta Hamaikabat abstenitu egin zen. Alkateak azaldu zituen arrazoiak: «EAJ et...
Kutxabank sortzeko EAJk eta PPk egin duten akordioaren kontrako mozioa onartu zuen herenegun udalak. Bilduren mozioa aurrera atera zen bere botoekin. EAJk kontra bozkatu zuen eta Hamaikabat abstenitu egin zen. Alkateak azaldu zituen arrazoiak: «EAJ eta PPren akordioan ez dute errealitatea kontuan hartu; ez herritarrak, ez gehiengo politikoak, ez Kutxa bera». EAJko Mikel Idiazabal euren jarrera defendatu zuen: «Ez da hitzarmenik onena, baina bestela Kutxabank ez zen martxan jarriko».
Era berean, udalak Gipuzkoako beste zenbait herrirekin bat egingo du, Kutxan udal ordezkaria aukeratzeko orduan (EAJk eta H1k kontra bozkatu zuten).

