Pasaiako Udal Euskaltegiak XVIII. Kultur Astea antolatu du, etzitik aurrera

Pasaiako Udal Euskaltegiak XVIII. Kultur Astea antolatu du datorren asterako. Astelehenetik larunbatera era askotariko ekitaldiak egingo dituzte, euskaltegian bertan denak, bat ezik (Bertsolari filmaren emanaldia Trintxerpeko alkateordetzan izango da). Kultur Astea, baina, etzi hasiko da, igandearekin, Mintzalagunekoek antolatuta, mendi buelta egingo baitute, goizeko bederatzietan abiatuta. Astea bukatzeko jada tradizio bihurtu diren Santa Agedako korua egingo dute datorren asteko larunbatean, Amets Arzallus eta Sustrai Colinarekin. Udal Euskaltegiaren XVIII. Kultur Astea Etzi, hilak 29. Mendi buelta, 09:00etan hasita. Hilak 30, astelehena. Hitzaldia: Emozioen adimena, Karmele Gurrutxagaren eskutik, 10:00etan. Otsailak 1, asteazkena. Bertsolari filmaren proiekzioa, eta ondoren solasaldia, 10:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan. Otsailak 2, osteguna. Poesia errezitaldia, Joan Mari Irigoienen eskutik, 17:30ean. Otsailak 3, ostirala. Sagardotegi afaria, Gartziategin, 20:00etan. Otsailak 4, larunbata. Santa Agedako korua, Amets Arzallus eta Sustrai Colinarekin, Gudari plazatik abiatuta, 19:00etan.

Pasaiako Udal Euskaltegiak XVIII. Kultur Astea antolatu du datorren asterako. Astelehenetik larunbatera era askotariko ekitaldiak egingo dituzte, euskaltegian bertan denak, bat ezik (Bertsolari filmaren emanaldia Trintxerpeko alkateordetzan izango da). Kultur Astea, baina, etzi hasiko da, igandearekin, Mintzalagunekoek antolatuta, mendi buelta egingo baitute, goizeko bederatzietan abiatuta.

Amets Arzallus

Amets Arzallus

Astea bukatzeko jada tradizio bihurtu diren Santa Agedako korua egingo dute datorren asteko larunbatean, Amets Arzallus eta Sustrai Colinarekin.

Udal Euskaltegiaren XVIII. Kultur Astea

  • Etzi, hilak 29. Mendi buelta, 09:00etan hasita.
  • Hilak 30, astelehena. Hitzaldia: Emozioen adimena, Karmele Gurrutxagaren eskutik, 10:00etan.
  • Otsailak 1, asteazkena. Bertsolari filmaren proiekzioa, eta ondoren solasaldia, 10:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan.
  • Otsailak 2, osteguna. Poesia errezitaldia, Joan Mari Irigoienen eskutik, 17:30ean.
  • Otsailak 3, ostirala. Sagardotegi afaria, Gartziategin, 20:00etan.
  • Otsailak 4, larunbata. Santa Agedako korua, Amets Arzallus eta Sustrai Colinarekin, Gudari plazatik abiatuta, 19:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.