
Iragan asteburuko garaipena urrats garrantzitsua izan zen Hondarribia-Irunentzat, eta ilusioz beteta daude biharko partidari aurre egiteko. Rivas Ecopolis talde handia menderatu beharko dute bihar arratsaldeko zazpietatik aurrera Hondartza kiroldegian,...

Garaipena behar du Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak sailkapenean gora egiteko. Bihar arratsaldeko hirurak eta erdietan jokatuko dute Hondartzan Urolaren kontra. Hamabosgarrenak dira berdeak, hemeretzi punturekin, eta hamargarren ...

Karrika auzoko Artaso elkarteak bertso barrikotea antolatu du otsailaren 4ko 20:30erako. Bertan parte hartuko duten bertsolariak Julen Zelaieta eta Beñat Gaztelumendi dira. Aurtengo sagardoa bertso giroan dastatzeko aukera izango da, soilik 22 euroren...

Gaur gauean mus txapelketa antolatuko dute Hamarretxeta kaleko Kurlinka tabernan, 22:30ean hasita. Zortzi euro jarri behar ditu parte hartu nahi duen bikote bakoitzak. Txapelketa hasi aurretik eman behar da izena. Hamabi bikoterentzako lekua dago, gehi...

Judo sasoiari hasiera ezin hobea eman dio Hondarribiko Ama Guadalupekoa judo taldeak. Espainiako Taldekako Txapelketan izugarrizko erakustaldia egin zuten duela bi aste Katalunian, eta hamazazpi borrokaldietatik hamasei irabazi zituzten. Hala, neskak l...

Kutxabank sortzeko EAJk eta PPk egin duten akordioaren kontrako mozioa onartu zuen herenegun udalak. Bilduren mozioa aurrera atera zen bere botoekin. EAJk kontra bozkatu zuen eta Hamaikabat abstenitu egin zen. Alkateak azaldu zituen arrazoiak: «EAJ et...

Urrats desbideratuak poema bildumarengatik 1981ean Xabier Letek irabazitako Irun Hiria Literatur Sariaren oroigarria aurrean zuela, 2010eko abenduan hil zen musikaria omentzeko kontzertuetako bat Irunen egingo delako pozik agertu zen Belen Sierra udaleko Kultura ordezkaria, “hiri honek Xabier Leteren bizitzarekin lotura izan baitu behin baino gehiagotan”. Ez dok Amairuren lehen saioa Irunen izan zela ere gogoratu zuen Sierrak—1966ko martxoaren 6an, Bellas Artes antzokian—. Etzi egingo dute Sortuko dira besteak goiburuko saioa, Amaia KZn, 19:00etatik aurrera. Sierraz gain, Joxean Goikoetxea soinu jotzailea, Jabier Muguruza eta Petti abeslariak eta Joxe Angel Arbelaitz kultur promotorea izan ziren Leteren omeneko kantaldiaren aurkezpenean. Parte hartu ahal izateagatik pozik agertu zen Jabier Muguruza Irungo idazle, abeslari, musikari eta Leteren laguna. Oiartzuarra gaixo zegoela elkarrizketa egin zion Muguruzak, hamar artistarekin izandako hartuemanak biltzen dituen Entrevistas con alma libururako. “Liburuko guztiengana joan nintzen ni, baina Xabierrek Irunera etorri nahi zuen, eta trenean etorri zen, nahiko gaixo zegoen arren”. Muguruzak aitortu zuen euskal hizkuntza eta kulturara “pasio handiz hurbiltzera bultzatu zuten pertsonetako bat” Lete izan zela, eta hori bera nabarmendu zuen Joxean Goikoetxeak ere: “Milaka euskal familirentzako Xabier Lete oso garrantzitsua izan zen, eta hori bada nahikoa arrazoi omenaldia egiteko”. Obra bat, bi bertsio Arbelaitz promotorearen arabera larunbatekoa aukera ona [...]

Bihar kale ekintzan, zientzialari bihurtzeko aukera izango dute sei eta 12 urte arteko haurrek. Arraguako Aldeguna Elkartean izango da hitzordua eta esperimentu txiki eta errazak egingo dituzte, 16:30etik aurrera.