Herritarrei etxea bermatzeko politika diseinatu du Udalak

Herritar guztiei etxebizitza bermatzeko, «etxebizitza politika integrala» diseinatu du udalak: etexbizitza babestuak, etxe hutsak alokairuan merkaturatzea, alokairu soziala, etxebizitza handien zatiketa, kooperatibak bultzatzea… «Gobernu Talde honek oiartzuarrek arlo honetan dituzten zailtasunak konpontzeko eta asetzeko bere esku dagoena egiteko konpromisoa hartua du», jakinarazi zuen atzo egindako agerraldian Aiora Perez de San Roman alkateak. Martxoan zozketa Azken urteetako «erronka handienetakoa» izan da Altzibarko Olalde inguruko babes ofizialeko etxebizitzen promozioa. Urbanizazio lanak martxan daude, eta onartu dute zozketarako behin-behineko zerrenda —460 lagunek bete dituzte eskatutako baldintzak—. Oiartzungo Udalaren webguneko (www.oiartzun.org) Iragarki Taulan dago. Otsailaren bukaerara arte egin daitezke erreklamazioak. Otsaileko udalbatzarrean behin betiko zerrenda onartuko dute, eta martxoan egingo dute zozketa. Asier Legorburu zinegotziak azaldu zuenez, «ostiral arratsalde batez egingo da zozketa udaletxeko areto nagusian; publikoa izango da eta edonork joan ahal izango du». Etxebizitza tasatuak Olalden 42 etxebizitza tasatu ere egingo dituzte. Horietan izena emateko epea martxoan zabalduko dute Etxebizitza Bulegoan, hilabete batez. Oiartzuarrek izango dute lehentasuna etxebizitza horiek eskuratzeko ere. 9.000 euro eta 50.700 euro arteko diru sarrerak dituzten eta etxerik ez duten herritarrek eman ahal izango dute izena. Zozketa uda aurretik egitea espero du udalak. Etxebizitza hutsak alokatzeko, etxeak zatitzeko eta bestelako alternatibak martxan jartzeko pausoak ere eman nahi ditu [...]

Atzoko agerraldiko irudia: Irati Etxebeste zinegotzia, Aiora Perez de San Roman alkatea, Asier Legorburu zinegotzia, eta Enekoitz Markos Etxebizitza Bulegoko teknikaria.

Atzoko agerraldiko irudia: Irati Etxebeste zinegotzia, Aiora Perez de San Roman alkatea, Asier Legorburu zinegotzia, eta Enekoitz Markos Etxebizitza Bulegoko teknikaria.

Herritar guztiei etxebizitza bermatzeko, «etxebizitza politika integrala» diseinatu du udalak: etexbizitza babestuak, etxe hutsak alokairuan merkaturatzea, alokairu soziala, etxebizitza handien zatiketa, kooperatibak bultzatzea…

«Gobernu Talde honek oiartzuarrek arlo honetan dituzten zailtasunak konpontzeko eta asetzeko bere esku dagoena egiteko konpromisoa hartua du», jakinarazi zuen atzo egindako agerraldian Aiora Perez de San Roman alkateak.

Martxoan zozketa

Azken urteetako «erronka handienetakoa» izan da Altzibarko Olalde inguruko babes ofizialeko etxebizitzen promozioa.

Urbanizazio lanak martxan daude, eta onartu dute zozketarako behin-behineko zerrenda —460 lagunek bete dituzte eskatutako baldintzak—. Oiartzungo Udalaren webguneko (www.oiartzun.org) Iragarki Taulan dago.

Otsailaren bukaerara arte egin daitezke erreklamazioak. Otsaileko udalbatzarrean behin betiko zerrenda onartuko dute, eta martxoan egingo dute zozketa. Asier Legorburu zinegotziak azaldu zuenez, «ostiral arratsalde batez egingo da zozketa udaletxeko areto nagusian; publikoa izango da eta edonork joan ahal izango du».

Etxebizitza tasatuak

Olalden 42 etxebizitza tasatu ere egingo dituzte. Horietan izena emateko epea martxoan zabalduko dute Etxebizitza Bulegoan, hilabete batez.

Oiartzuarrek izango dute lehentasuna etxebizitza horiek eskuratzeko ere. 9.000 euro eta 50.700 euro arteko diru sarrerak dituzten eta etxerik ez duten herritarrek eman ahal izango dute izena. Zozketa uda aurretik egitea espero du udalak.

Etxebizitza hutsak alokatzeko, etxeak zatitzeko eta bestelako alternatibak martxan jartzeko pausoak ere eman nahi ditu udalak legegintzaldi honetan.

Hutsak eta alokairu soziala

Oiartzungo Udalarentzako, «politika soziala eta ezkertiarra aintzat hartuz, alokairu sozialak bultzatzea eta sustatzea intersgarrai eta lehentasunezkoa da».

Herriko eremu dotazional batzuetan alokairu sozialeko etxebizitzak garatzeko dauden aukerak aztertzen ari da, batetik.

Bestetik, etxebizitza hutsak alokairuan merkaturatzeko ere lanean ari direla iragarri zuten: «Oraingoz 130 inguru identifikatu ditugu. Etxe huts horiek alokairuan merkatarutzeko programa bat sortu nahi du udalak, Eusko Jaurlaritzaren Bizigune programaren antzekoa».

Etxebizitza handiak zatitzea

Irati Etxebeste zinegotziak gogorarazi zuenez, Oiartzunen etxebizitza eta baserri handi ugari daude, eta horiek ere «aukera eskaintzen duten, zatituz, etxebizitza kopurua gehitzeko eta herrian dagoen problematikari beste irtenbide bat emateko». Hori posible izateko ordenantza bat lantzen ari da udala.

Beste alternatibak

Ildo horiez gain, beste hainbat alternatiba aztertzen ari direla iragarri zuten atzoko agerraldian: «Lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantzarekin jarraitzea, edota herritarren ekimenez sortutako egitasmoak —kooperatibak— bultzatu eta laguntzea, ahal den neurrian».

Legegintzaldian zehar alternatibak aztertzen eta bultzatzen jarraitzeko konpromisoa hartu du bere gain udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.