Asteartean egingo dute urtarrileko ohiko udalbatzarra, Antxon

Heldu den asteartean urtarrilari dagokion ohiko osoko bilkura egingo dute Pasai Antxoko Kultur Etxean. Besteak beste, Gipuzkoako azpiegitura obra handiei buruz alkateak eginiko proposamena aztertuko dute. Talde sozialistak, bestela, bi proposamen aurke...

Heldu den asteartean urtarrilari dagokion ohiko osoko bilkura egingo dute Pasai Antxoko Kultur Etxean. Besteak beste, Gipuzkoako azpiegitura obra handiei buruz alkateak eginiko proposamena aztertuko dute. Talde sozialistak, bestela, bi proposamen aurkeztuko ditu, zabor bilketari buruzkoa, bat, eta ume lapurtuen ingurukoa, bestea.

Gai zerrenda:

  1. Xedapen ofizialak eta alkate eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea.
  2. Alkatearen gestioak eta Gobernu Organoen kontrola.
  3. Talde sozialistak zabor bilketari buruz egindako proposamena.
  4. Alkateraen proposamena, Gipuzkoako azpegitura obra handiei buruzkoa (bere egiten du hainbat erakundek aurkeztutako proposamena).
  5. Talde sozialistaren proposamena, ustez haur jaioberriez bidegabe jabetzeari buruzkoa.
  6. Pasaiako Ezkerra taldearen proposamena, Garoñako zentral nuklearrari buruzkoa.
  7. Bildu Pasaiaren proposamena, sektore publikoaren erreformari buruzkoa.
  8. Pasaiako Udal Araudi Organikoaren aldaketa (12. artikulua).
  9. Kontu ikuskaritzako enpresa bat kontratatzeko prozeduran eskaintza ekonomiko onuragarriena zein den erabakitzea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.