Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

“Leku guztietan murrizketak egiten ari dira makroazpiegituretan izan ezik”

Lurra, zorua bailitzan liburua aurkeztuko du gaur, 19:30ean, Xenpelar Etxean, Iñaki Petxarromanek (Lasarte-Oria, 1973). Garapen ereduak azken urteetan izan dituen ondorioei buruz ariko da, eta eskualdean utzi dituenak ere kontuan izango ditu. Oarsoaldea “nahiko eskualde zigortua” izan dela adierazi du. Lurra zorua bailitzan liburua aurkeztera zatoz Errenteria-Oreretara. Labur-labur azaldu zeri buruz doan. Garapen ereduak azkeneko urte eta hamarkadetan Euskal Herrian eragin dituen ondorioei buruz: azpiegiegituretan, gizarte ereduan eta lurrari egindako kalteetan. Horren harira, tesia ematen dut. Alegia, gauden bidetik oso oker goazela eta atzera egiteko momentua dela. Oarsoaldean Pasaiako kanpo kaia eta abiadura handiko trena izango lirateke adibide horiek? Oarsoaldea nahiko eskualde zigortua da, lehendik ere Pasaiako portuaren jarduera oso kaltegarria izan delako ingurumenaren ikuspegitik. Horren adibide dira  Iberdrolako ikatzezko zentral termikoa eta portuak inolako zigorrik eta kontrolik gabe isuri dituen gai kutsagarri guztiak. Horrez gain, mehatxu berriak agertu zaizkio: superportua eta abiadura handiko trena. Eskualde horretan azpiegituren hazkundea ere ikaragarria izan da, bai industrialdeen ikuspegitik, bai merkataritza zentroen ikuspegitik… Horrekin lotuko nuke datozen urte eta hamarkadetarako planteatzen ari diren lurralde sektore plana. Ingurumenarekiko kontzientzia geroz eta gehiago ari da zabaltzen, baina era berean, halako proiektuak sustatzen jarraitzen dute. Ez al da kontraesan bat? Egia da sistemaren oinarri direnek hartu [...]

admin
Bidasoa
2012/01/25

Iñaki Petxarroman 'Lurra, zorua bailitzan' liburuaren aurkezpeneanLurra, zorua bailitzan liburua aurkeztuko du gaur, 19:30ean, Xenpelar Etxean, Iñaki Petxarromanek (Lasarte-Oria, 1973). Garapen ereduak azken urteetan izan dituen ondorioei buruz ariko da, eta eskualdean utzi dituenak ere kontuan izango ditu. Oarsoaldea “nahiko eskualde zigortua” izan dela adierazi du.

Lurra zorua bailitzan liburua aurkeztera zatoz Errenteria-Oreretara. Labur-labur azaldu zeri buruz doan.
Garapen ereduak azkeneko urte eta hamarkadetan Euskal Herrian eragin dituen ondorioei buruz: azpiegiegituretan, gizarte ereduan eta lurrari egindako kalteetan. Horren harira, tesia ematen dut. Alegia, gauden bidetik oso oker goazela eta atzera egiteko momentua dela.

Oarsoaldean Pasaiako kanpo kaia eta abiadura handiko trena izango lirateke adibide horiek?
Oarsoaldea nahiko eskualde zigortua da, lehendik ere Pasaiako portuaren jarduera oso kaltegarria izan delako ingurumenaren ikuspegitik. Horren adibide dira  Iberdrolako ikatzezko zentral termikoa eta portuak inolako zigorrik eta kontrolik gabe isuri dituen gai kutsagarri guztiak. Horrez gain, mehatxu berriak agertu zaizkio: superportua eta abiadura handiko trena. Eskualde horretan azpiegituren hazkundea ere ikaragarria izan da, bai industrialdeen ikuspegitik, bai merkataritza zentroen ikuspegitik… Horrekin lotuko nuke datozen urte eta hamarkadetarako planteatzen ari diren lurralde sektore plana.

Ingurumenarekiko kontzientzia geroz eta gehiago ari da zabaltzen, baina era berean, halako proiektuak sustatzen jarraitzen dute. Ez al da kontraesan bat?
Egia da sistemaren oinarri direnek hartu dutela ikur bezala berdearen kareta edo mozorro hori, eta egiten ari direnaren kontrakoa da. Adibidez, Pasaian bertan garai batean kanpo kaiari ekoportu deitu zioten, errauste plantari energia balioztatzeko planta… Azken finean, sistemak ere kontrolatu behar ditu erabiltzen dituen leloak eta hitzak, eta justu kontrakoa egiten ari den garai batean gertatzen da hori.

Krisi garaian finantzazioa lortzea ez da erraza izaten. Gauza berbera gertatzen al da proiektu horiekin?
Gauza kurioso bat gertatzen da. Sistemaren bozeramaileetatik iristen ari zaigun mezua da ezin zaiola eutsi orain arteko ongizate sistema horri. Osasun publikoa ere kolokan dagoen mezuak iristen zaizkigu; hezkuntzan dauden murrizketak; pobreziari eta gizarte bazterketari aurre egiteko gizarte laguntzetan egiten ari diren murrizketak… Leku guztietan murrizketak egiten ari dira makroazpiegituretan izan ezik. Adibidez, aurtengo Jaurlaritzaren aurrekontuetan abiadura handiko trenari ematen zaion dirua iaz baino %27 gehiago da. Aldiz, hezkuntzan, osasunean eta kulturan, dezenteko murrizketa izan da. Gizarteari iritsi arazi behar zaio mezua. Alegia, dirua badago, eta dirua nola erabili da gakoa.

Proiektu horien kontra herria mugitzen ari da, baina nahikoa izango al da horiek gelditzeko?
Ez dakit nahikoa izango den, baina herri mugimendurik ez badago oraindik errazago egingo dute. Aldaketa handien garaiak dira, krisia eragiten ari da, eta paradigma berriak sortzen ari dira. Horren aurrean, herritarrek zeresan handia dute. Aukera berriak sortzen direnean baliatu egin behar dira, eta herritarrek gaitasuna eduki behar dute planteamenduak mahai gainean jartzeko; orain artekoekin badakigu nora goazen. Beste mundu batera joan behar dugu, eta baliabideak mugatuak direnez, ezin ditugu agortu, horiek bukatzean ez dagoelako besterik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.