Mendebaldeko Sahara laguntzeko helburuarekin, Sahararen aldeko VIII. Euskal Karabana: Piztu itxaropena kanpainaren baitan emakumeentzako higiene produktuak eta elikagaiak bilduko ditu Txingudi Sahararekin Tadamum taldeak, Irungo Udalarekin elkarlanean, ostiralean eta larunbatean. Elikagaien artean, besteak beste, ondoko produktuak bidaltzeko deia luzatu dute: azukrea, arroza, pasta, egoskariak, atuna eta sardinak oliotan. Era berean, emakumeentzat oinarrizkoak eta ezinbestekoak diren konpresak emateko ere eskatu dute. Ikastetxeetan zein kaleetan Irungo Udaletik jakinarazi dutenez, ikastetxeetako ohiko bilketa garatzen ari dira egunotan, baita euskaltegian ere. Ostiralean eta larunbatean aldiz, Irungo supermerkatuetan eta Kateako DYAn eman ahal izango dira Algeriako Tindoufeko kanpamentu sahararrerako produktuak. Euskal karabana otsailean abiatuko da Saharara. Horiek horrela, era pertsonalean lagundu nahi dutenentzako, edota bilketarako txandekin lagundu nahi izanez gero, ondoko telefono zenbakian harremanetan jar daitezke Tadamumekin, 666501350 edota tadamun@hotmail.es helbide elektronikoan.
Edward Enrique San Clemente, Yasmin Zamira Rodriguezen senarrak adierazitakoaren arabera, hilketaren gauean gertatutakoaz ez omen da oroitzen, hainbat “whiskey gelarekin” hartu baitzituen erailketa ustez aurrera eraman aurretik. Rodriguezen...
Mario Benedeti poeta argentinarra aztergai izango dute astelehenean, hilaren 30ean, udal liburutegian. Jesus Rodriguezek zuzenduko du ekitaldia.
Herio Heroi antzezlana izango da igandean, Lakaxita gaztetxean. Etorkizuneko uneren batean hildakoek usteltzeari utzi diote eta senideek gorpuak haien kargupean hartu behar dituztela lantzen du antzezlanak. Hala, Zprist eta Geinst anaia umezurtzek ezustean beren aitaren gorpua hartu beharko dute. “Etortzear diren garai zaharren orainari buruzko komedia absurdoa” dela baieztatu dute antolatzaileek. Ainhoa Alberdi, Amaia Corral eta Oier Guillan ariko dira oholtza gainean.
Allerru-Jaizkibel areto futbol taldeak zortzi partida daramatza galdu gabe. Izan ere, pasa den asteburuan lehiaketara itzuli ziren, ia hilabeteren ondoren, eta 1-4 irabazi zuen Villabonan, Egintza taldearen kontra. Sailkapeneko seigarren postura igo dira, eta asteburu honetan bederatzigarren bolada hobetu nahi dute, etxean, puntu gehiago duen Concepto Createchen kontra. Emakumezkoen Ligako Igoera Fasean, Allerruk 2-1 irabazi zion Hernaniri. Bigarren jardunaldian lortu dituzte faseko lehenengo puntuak. Puntu gehiago pilatzeko aukera izango dute asteburu honetan, Beasainen kontra, etxean berriro ere. Saskibaloi taldeak, berriz, galdu egin zuen Tolosan, Take Orbelaren kontra: 63-55. Ezin izan zuten aurreko asteko garaipena errepikatu. Gol asko futboleko mutilei Burua altxa ezinda dabiltza mutilen futbol taldeak. Erregional Preferenteko Allerruk lau gol jaso zituen Ostadarren zelaian (4-1). Bigarren taldeari, berriz, Zarautzen sei sartu zizkioten (6-2).
Gaur, Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan zaldi lasterkei buruz ariko dira. Ioritz Mendizabal izango da Joxemi Lopez esatariaren gonbidatua, jockey oiartzuarra. Lau bider munduko jockey onenen saria irabazi du eta lau urrezko fusta irabazitakoa da. ...
Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala, euriaren beldur izan arren, Hendaiako danborrada zerurantz begira atera zen larunbatean. Bixintxo Besten barruan bosgarren urtez segidan antolatutako jarduerak, 700 danbor elkartu zituen herriko kaleetan. H...
Ertzaintzak jakinarazi duenez, 39 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, ustez bikotekidea eta amaginarreba jipoitzeagatik. Iturri berak adierazi duenez, emakume baten deia jaso zuten, bere senarra erasotzen ari zitzaiola salatuz. Ertzainak Lezoko etxebi...
Anna Katherine Green idazlearen El caso Leavenworth (Leavenworth kasua) liburua aztertuko dute asteartean, hilaren 31ean, irakurketa klubean Ikust Alaian.
Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua entzungai izango da igandean, 12:00etan.
Oiartzungo Ibargain Musika Eskolako 24 piano ikaslek kontzertua emango dute bihar arratsean. 19:30ean izango da emanaldia, udaletxeko areto nagusian. Gazteak dira bihar taula gainera igoko diren piano jotzaile guztiak, Ibargaingo kideek zehaztu dutenez...
Lurra, zorua bailitzan liburua aurkeztuko du gaur, 19:30ean, Xenpelar Etxean, Iñaki Petxarromanek (Lasarte-Oria, 1973). Garapen ereduak azken urteetan izan dituen ondorioei buruz ariko da, eta eskualdean utzi dituenak ere kontuan izango ditu. Oarsoaldea “nahiko eskualde zigortua” izan dela adierazi du. Lurra zorua bailitzan liburua aurkeztera zatoz Errenteria-Oreretara. Labur-labur azaldu zeri buruz doan. Garapen ereduak azkeneko urte eta hamarkadetan Euskal Herrian eragin dituen ondorioei buruz: azpiegiegituretan, gizarte ereduan eta lurrari egindako kalteetan. Horren harira, tesia ematen dut. Alegia, gauden bidetik oso oker goazela eta atzera egiteko momentua dela. Oarsoaldean Pasaiako kanpo kaia eta abiadura handiko trena izango lirateke adibide horiek? Oarsoaldea nahiko eskualde zigortua da, lehendik ere Pasaiako portuaren jarduera oso kaltegarria izan delako ingurumenaren ikuspegitik. Horren adibide dira Iberdrolako ikatzezko zentral termikoa eta portuak inolako zigorrik eta kontrolik gabe isuri dituen gai kutsagarri guztiak. Horrez gain, mehatxu berriak agertu zaizkio: superportua eta abiadura handiko trena. Eskualde horretan azpiegituren hazkundea ere ikaragarria izan da, bai industrialdeen ikuspegitik, bai merkataritza zentroen ikuspegitik… Horrekin lotuko nuke datozen urte eta hamarkadetarako planteatzen ari diren lurralde sektore plana. Ingurumenarekiko kontzientzia geroz eta gehiago ari da zabaltzen, baina era berean, halako proiektuak sustatzen jarraitzen dute. Ez al da kontraesan bat? Egia da sistemaren oinarri direnek hartu [...]
Realeko nesken taldeko bi jokalarirekin eta Garbiñe Etxeberria entrenatzailearekin, 18:00etan da hitzordua Gazte Foruak Realeko nesken taldeko bi jokalarirekin eta Garbiñe Etxeberria entrenatzailearekin solasaldia antolatu du biharko. 18:00etan bilduko dira futbolariekin Elorsoro kiroldegian. Etxeberria Realeko entrenatzailea da gaur egun, baina OKE Oiartzun Kirol Elkartean urte asko pasatu zituen aurretik. Gipuzkoako emakumeen futbolaren historia kontatutako du (OKE, Añorga edota Reala) eta jokalariek, berriz, euren esperientzia pertsonalak partekatuko dituzte. Entzuleen galderak ere erantzungo dituzte hirurek. Gazte Foruko saioak, berez, DBHko ikasleentzako antolatzen ditu Gazte Foruak, baina oraingo honetan, interesa duen guztiak solasaldian parte hartzeko aukera izango du.
Orain astebete, Errenteria-Oreretako langabeei zuzendutako kartelez beteta azaldu ziren kale eta atariak. 12:00etan Herriko Enparantzan egingo zuten asanblean parte hartzera deitzen zieten bertan, eta hala egin zuten atzo hamarnaka langabek. Adin askotarikoak, emakume zein gizon bildu ziren plazan, eta denek, ideia berbera nabarmendu zuten behin eta berriro, “mobilizatzeko beharra” langabeek bizi duten egoera salatzeko. Oreretako Langabetuen Asanblea sortzea zen atzoko ekimenaren helburua. Azken hori bete dela uste dute Rafa Lorente eta Marcos Murillo Errenteria-Oreretako langabeek. Eraikuntzako langileak ziren biak, lanik gabe gelditu ziren arte, eta Errenteria-Oreretako zein eskualdeko langabeen asanbleak martxan jartzeko lanean hasi ziren joan den urteko ekainean. Atzokoa egun “garrantzitsua” izan zela zehaztu zuen Lorentek, “jendeak erantzun duelako, eta kalera ateratzeko eta gauzak egiteko gogoarekin dagoela erakutsi duelako”. Kalera irteteko beharra Kalera ateratzeari “ezinbesteko” iritzi zion Lorentek: “Presioa egin behar dugu, kalera irten eta borrokatu. Denok dakigu borrokatzea dela gauzak lortzeko bidea. Etxean geldituta, ez dugu ezer lortuko”. Horren harira, Murillok zein Lorentek atzoko asanblean bildutako hamarnaka langabeei, zein Errenteria-Oreretan dauden beste guztiei dei egin zieten elkartu eta lanean hasteko. Horretarako, Iztieta auzoko Oiartzun kalean duten lokalera joatea baino ez dute, “asanblean parte hartu, ideiak eman eta bizi dugun egoera salatzeko lanean hasi nahi dutenek”, zehaztu zuten bi [...]
Hiru gai nagusi izango dira urtarrileko ohiko udalbatzarrean: ekonomia, ingurumena eta etxebizitza. Gaur izango da plenoa, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Ekonomiari dagozkion gai hauek jorratuko dituzte zinegotziek, besteak beste: Kutx...
Urteko egunik bereziena izango da igandekoa Hondarribiko Kasino Zaharrarentzat. Adinekoen etxeak hogeitahiru urte beteko ditu eta azken urte hauetan Kasino Zaharraren parte izan direnak omenduko dituzte. Urteurrena ospatzeko jai eguna eguerdian hasiko dute, eta meza egingo dute Portuko elizan. Meza bukatuta, bazkaria egingo dute Ardora jatetxean. Bazkalostean, eta urtero bezala, Kasino Zaharreko kideentzako momenturik garrantzitsuena iritsiko da. Iaz 80 urte bete zituzten bazkideek, eta urrezko ezteiak bete dituzten bikoteek omenaldia jasoko dute. Hala, ospakizunean parte hartu nahi dutenek, gaur dute izena emateko azken eguna, 10:30etik 12:00etara, Kasino Zaharrean.
Girizia Mendi Elkarteak irteera antolatu du iganderako. Mendizaleak Oiartzundik Aramaiora joango dira. Eta eguerdian sagardotegian bazkalduko dute. 07:30ean aterako dira ikastolako aparkalekutik, eta autobusez Kanpazarera joango dira. Handik abiatuko d...