Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Egoera salatzeko, kalera ateratzeko deia

Orain astebete, Errenteria-Oreretako langabeei zuzendutako kartelez beteta azaldu ziren kale eta atariak. 12:00etan Herriko Enparantzan egingo zuten asanblean parte hartzera deitzen zieten bertan, eta hala egin zuten atzo hamarnaka langabek. Adin askotarikoak, emakume zein gizon bildu ziren plazan, eta denek, ideia berbera  nabarmendu zuten behin eta berriro, “mobilizatzeko beharra” langabeek bizi duten egoera salatzeko. Oreretako Langabetuen Asanblea sortzea zen atzoko ekimenaren helburua. Azken hori bete dela uste dute Rafa Lorente eta Marcos Murillo Errenteria-Oreretako langabeek. Eraikuntzako langileak ziren biak, lanik gabe gelditu ziren arte, eta Errenteria-Oreretako zein eskualdeko langabeen asanbleak martxan jartzeko lanean hasi ziren joan den urteko ekainean. Atzokoa egun “garrantzitsua” izan zela zehaztu zuen Lorentek, “jendeak erantzun duelako, eta kalera ateratzeko eta gauzak egiteko gogoarekin dagoela erakutsi duelako”. Kalera irteteko beharra Kalera ateratzeari “ezinbesteko” iritzi zion Lorentek: “Presioa egin behar dugu, kalera irten eta borrokatu. Denok dakigu borrokatzea dela gauzak lortzeko bidea. Etxean geldituta, ez dugu ezer lortuko”. Horren harira, Murillok zein Lorentek atzoko asanblean bildutako hamarnaka langabeei, zein Errenteria-Oreretan dauden beste guztiei dei egin zieten elkartu eta lanean hasteko. Horretarako, Iztieta auzoko Oiartzun kalean duten lokalera joatea baino ez dute, “asanblean parte hartu, ideiak eman eta bizi dugun egoera salatzeko lanean hasi nahi dutenek”, zehaztu zuten bi [...]

admin
Bidasoa
2012/01/25

Oreretako Langabeen AsanbleaOrain astebete, Errenteria-Oreretako langabeei zuzendutako kartelez beteta azaldu ziren kale eta atariak. 12:00etan Herriko Enparantzan egingo zuten asanblean parte hartzera deitzen zieten bertan, eta hala egin zuten atzo hamarnaka langabek. Adin askotarikoak, emakume zein gizon bildu ziren plazan, eta denek, ideia berbera  nabarmendu zuten behin eta berriro, “mobilizatzeko beharra” langabeek bizi duten egoera salatzeko.

Oreretako Langabetuen Asanblea sortzea zen atzoko ekimenaren helburua. Azken hori bete dela uste dute Rafa Lorente eta Marcos Murillo Errenteria-Oreretako langabeek. Eraikuntzako langileak ziren biak, lanik gabe gelditu ziren arte, eta Errenteria-Oreretako zein eskualdeko langabeen asanbleak martxan jartzeko lanean hasi ziren joan den urteko ekainean. Atzokoa egun “garrantzitsua” izan zela zehaztu zuen Lorentek, “jendeak erantzun duelako, eta kalera ateratzeko eta gauzak egiteko gogoarekin dagoela erakutsi duelako”.

Kalera irteteko beharra
Kalera ateratzeari “ezinbesteko” iritzi zion Lorentek: “Presioa egin behar dugu, kalera irten eta borrokatu. Denok dakigu borrokatzea dela gauzak lortzeko bidea. Etxean geldituta, ez dugu ezer lortuko”.

Horren harira, Murillok zein Lorentek atzoko asanblean bildutako hamarnaka langabeei, zein Errenteria-Oreretan dauden beste guztiei dei egin zieten elkartu eta lanean hasteko. Horretarako, Iztieta auzoko Oiartzun kalean duten lokalera joatea baino ez dute, “asanblean parte hartu, ideiak eman eta bizi dugun egoera salatzeko lanean hasi nahi dutenek”, zehaztu zuten bi langabeek. Lokala astearte eta ostegunetan izaten da zabalik, 11:00etatik 12:00etara. Eskualdeko beste udalerrietan langabeen asanbladak aktibatzea dute helburu orain. “Eguna zehaztu gabe badugu ere, datorren astean Pasaiara joango gara eta Oreretan egindako gauza berbera egingo dugu. Bertan, langabeak asanbleara bildu, eta taldea sortzen saiatuko gara”, jakinarazi zuen Lorentek.

Langabezia datuak
Errenteria-Oreretako langabezia datuen berri eman zuen atzoko asanblean Lorentek. Guztira, 2.745 langabe daude udalerrian eta horietatik 1.390 emakumeak dira, eta 1.355 gizonak. “Guztira, herritarren %13,9 gaude langabezian”, esan zuen Lorentek. Sektoreka, berriz, nekazaritzan hamabost langabe daude, industrian, 472; eraikuntzan, 372; zerbitzuetan1.746, eta inoiz lanik egin ez dutenak 150 dira.

Egoera salatzeko, hainbat plataforma eta taldek deituta Bilbon, otsailaren 4an, manifestazioa egingo dutela jakinarazi zuen Murillok: “Autobusak antolatu dituzte eta doakoak izango dira langabeentzat”. Joan nahi dutenek, izena eman beharko dute hilaren 31 baino lehen langabeen asanblearen egoitzan, Iztietan.

Halaber, Beraungo familia bat  etxetik kaleratuko dutela-eta elkartasuna adieraztera deitu zuten: “Lehen lerroan izango gara halako kasuak salatzen ere”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.