
Eskola Pilota ekimenerako erreserbatuta daude bihar arratsaldean Kontzejupeko, Elizaldeko eta Haurtzaroko pilotalekuak, 16:00etatik 18:00etara. Errotazioa amaituta, benjaminek larunbat arratsaldean topaketa bat egiten dute. Pilotaleku horiek ezin izang...


Esku pilotako hiru partida izango dira bihar Madalensoron, 17:00etan: bi Euskal Herriko Txapelketakoak, eta bat Udaberri Txapelketakoa. Etzi, 11:00etan, Berria Txapelketako hiru partida jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek. Bestalde, Joko Garbiko Ezker...

Mari Carmen Marquez errenteriarrak eta bere gurasoek ez dituzte momentu onak bizi. Kutxa Marquezen gurasoek Beraunen duten etxearen jabe egin da enkante batean, eta gurasoak kalean geratzekoak dira. Egoera hori salatzeko Gipuzkoako Stop Desahuciosek, Beraungo Erlontzi emakume elkarteak, Oarso laguntzarako taldeak eta Beraungo bizilagunen elkarteak protestara deitu dituzte etzi herritarrak. Duela hilabete joan ziren Kutxak Donostian duen egoitza nagusira Marquezen familiari irtenbide bat emateko proposamen bat aurkeztera. Gaur-gaurkoz, ordea, ez dute erantzunik jaso. Xabier Garcia Stop Desahucioseko kideak gogorarazi duenez, Kutxa gurasoen etxearen jabe egin da tasazioaren %60aren truke. Kutxaren erantzunarekin, ordea, harrituta geratu ziren, Marquezek aurkitu zuelako etxebizitza erosteko interesatu bat: «Gainera, pertsona horrek Kutxak baino diru kopuru handiagoa ematen zion, eta bermatzen zion gurasoak etxean egotea alokairu baten truke. Kutxak ez du hori nahi izan». Orain, noiz kaleratuko zain daude. Oraindik ez daukate datarik. Garciaren esanetan, behin etxebizitzaren jabe egitetik kaleratzeko agindua eman arte, hilabete pasatu daiteke edo gehiago, «bankuaren asmoaren arabera». Bitartean, Marquez eta bere familia «geroz eta okerrago» daude. «Gauza asko agintzen dizkizute, baina gero ezerezean geratzen dira», adierazi du kaltetuak. Testuinguru horretan, «pauso bat gehiago» ematea erabaki dute, eta «herritarrek kaleratzeen kontra egingo duten lehen mobilizazioa» deitzea erabaki dute. Etzi, 12:00etan bilduko dira Beraungo Pablo [...]

“Joan den astelehenean, Espainiako Auzitegi Nazionalak Oarsoaldeko hamasei gazte auzipetuen gainean hartutako erabakia ezagutu genuen. Errenteria-Oreretako sei gazteri, sei eta sei urte eta erdi arteko zigorra ezarri die epaiketa izan eta sei hilabetera heldu den epaiak. Zigortutako gazte horietako bat, Iosu Arruabarrena da. Iosu, Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteko langilea da eta Mintzalaguna egitasmoaren arduraduna. Euskaltzalea, langile eta lankide fina, agerian utzi du Iosuk euskararekiko atxikimendua eta konpromisoa. Lau Haizetara elkartea bete-betean jo du epaiak, Iosu bertako langile den neurrian, elkartearen jarduera trabatu eta kaltetzen baitu. Lau Haizetara elkarteko kideok, lekuz kanpoko irizten diogu epaiari; izan ere, esperientziak herri honi erakutsi dionez, Auzitegi Nazionala ez da giza eskubideen berme, ezta hain gertu dauden hizkuntza eskubideena ere, epaiketa honetan bertan ikusi ahal izan den bezala. Ondorioz, aipatu aurrekariekin kezkagarria iruditzen zaigu epaia. Gure herrian normalizazio politikoa lortzeko euskal jendartearen gehiengoak beste bide bat jorratzeari ekin dion honetan, elkartasun eta babes osoa eskaini nahi diogu Iosuri eta bere senide eta lagunei, eta baita zigortu dituzten Errenteria-Oreretako beste bost gazteei ere. Horren harira, gaurtik hasita eta igandera arteko deialdietan, nahiz bestela ere, elkartasuna adieraztera deitu nahi ditugu gure herriko euskaltzale guztiak”. Josu Berra, Xixilio Maritxalar, Imanol Miner, Irati Escudero eta Ikerne Zarate, Lau Haizetara [...]

Pasaiako Trintxer Taldeak antolatuta, II. Hockey 7 Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute bihar Andonaegin. 11:30ean Realaren bi taldeen arteko lehia izango da, eta 12:30ean bi partida jokatuko dituzte, Trintxerrek eta Realak, eta IHCk eta Atl...

Donibane Eskubaloia taldea Tolosaren kontra ariko da etzi, 11:30etik aurrera, udal kiroldegian. Tolosarrak sailkapeneko goialdean daude, eta multzoko joko erasokorrenetakoa egiten dute.

Xabier Lete poeta, idazle eta abeslariaren omenezko kontzertua hartuko du Amaia KZk hilaren 28an. Kontzertua emango dutenen artean, Mikel Urdangarin, Alex Sardui, Jabier Muguruza, Piel Paul Berzaiz… izango dira. Helduentzako sarrerak 14,90 eurota...

Zure abenturaren bila programaren barruan Kiwizibidaia aurkeztuko dute Rosa Lizasok eta Mikel Bringasek, ostegunean Amaia KZn. Bikotea, seme-alabarekin batera, Zeelanda Berrira joan zen irla txirrindaz bisitatzeko helburuarekin. Ikusentzunekoaren bid...

Errenteriako Udalak eta Gazte Abertzaleen irakurketaren harira, PSE-EEk adierazi du herriko sei lagunak “kale borrokarekin lotura izateagatik” zigortu dituztela, “ez oharrean zehazten duten bezala ekintza politikoa aurrera eramateagatik”. PSE-EEren arabera, 2008an, hala nola, Errenteriako zinegotzi eta afiliatuen izenak ageri ziren dokumentazioa atzeman zieten, “informazio horren helburua ez zen atentatuak prestatzeko oinarria izatea besterik”. Horrez gain, “erregai garrafak eta sua eragiteko tresnak zein hainbat zinegotziren izenak diana baten barruan ageri ziren paskinak” ere atzeman zizkietela adierazi du. “Errenteria kale borrokak gehien zigortutako herrietako bat izan da, eta herritarren gehiengoak beti baztertu izan du indarkeria mota hori eta euren egileak”, gaineratu du PSE-EEk. Zigor horiekin ez dela pozten esan du talde sozialistak, eta lanean jarraituko duela “benetako normalizazioa errealitate sozial bat izan dadin, ez hitzak soilik”. Hala ere, esan du ez duela onartuko “ezker abertzaleak Errenterian azken hamarkadetan bizi izan den errealitate historikoa itxuragabetzea, eta ahalik eta gutxiago gazte horiek dauden egoerara eraman dituzten ekintza frogatuak”.

Bihar jokatuko du 10. jardunaldiko partida Helduen 3. Mailako Saskilagunak-ek. Eibarko Ipurua kiroldegian Katu Kale taldea izango du aurrean, 18:30etik aurrera. Gazteak, aldiz, igoera fasea jokatzen ari dira. Lehen taldeak Zast Zke izango du kontrario ...

Auzo elkarteekin izandako batzarren gaineko irakurketa egin ostean, udaleko eta auzo elkarteetako ordezkariek bilerak bi hilabetean behin egitea adostu dute. Horrez gain, udalak eguneroko mantenu lanen berri emango die elkarteei. Hala, hurrengo topaket...

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. Lehen maila. Bera Bera-Oiarso. Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Easo Amara-Oiarso. Futbola Erregional Preferentea Beti Ona-Lengokoak. Bihar, 17:30ean, Beraungo zelaian. ...

Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek etxetik kanpo jokatuko du asteburu honetan ere. Etzi du partida, 16:00etan Donostiako Berio zelaian, Berio taldearen kontra. Berio bigarrena da sailkapenean, eta Oiartzun laugarrena. Espainiako Estatuko Bigarren M...

Atzo Errenteria-Oreretan eta gaur Oiartzunen mobilizazioak egin dituzte ikastetxeetan pasa den astelehenean Espainiako Auzitegi Nagusiak sei gazte oreretarri sei urteko espetxe zigorra ezartzeko erabakia gaitzetsi eta haiei elkartasuna adierazteko. ...

Ikust Alaia liburutegiak Mátamela. Lo que callan los rincones (Hil nazazu. Bazterrek esaten ez dutena) helduentzako ipuin kontaketa hartuko du, ostegunean.

Juanito Gaintza fisikoki gure artetik joan zaigu, baina betiko iltzatuta geratuko da gure oroimen eta bihotzetan, bere izaera eskuzabal, langile eta jatorragatik. Baratza-koperatiba proiektu txikia daukagu eskuartean, txikia bezain ederra gure pentsame...

Juan Jose Etxebeguren Bergararen margo erakusketa ikusgai izango da urtarrilaren 24tik aurrera otsailaren 5era bitarte, Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoan. Ordutegiak: Astelehenetik larunbatera: 18:00etik 21:era Igande eta jaiegunetan: 11:30etik 13:...

Allerru-Jaizkibel berriz ere itzuliko da lehiaketara. Areto futboleko Gipuzkoako Ligako 12.jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan. Villabonan jokatuko dute, Egintzaren kontra. Partida 18:00etan hasiko, kiroldegian. Biharko arerioek garaipen bakarra...

Pasai San Pedro erdia Portuko Lanen Batzordearena da. Portuko Batzordea arraindegi berrirako lanetan murgilduta dago, eta herri ederra utziko digutela diote. Batzordeak dei egin digu, pazientzia eduki dezagun eta zaratak, trafiko eragozpenak eta usain txarrak jasan ditzagun, arraindegi berria egin dezaten. Portuko Lanen Batzordeak esan digu oso interesatuta dagoela portuaren garapenean, eta herritarren interesak aintzat hartuko dituela. Hau guztia horrela izanik, portuko zaindariekin topo egin dugu. Azalduko dizuet: lanak direla-eta Pasaiako Udalak eta Portuko Agintaritzak aparkalekuak murriztu dituzte, berrantolatuz, eta ibilgailuen jabeen artean aparkatzeko txartelak banatuz. Berrantolaketa horren barruan, auzotarrek inolako arazorik gabe erabili izan ditugun portuko aparkalekuak sartu dituzte. Berrantolaketarako norabideak aldatu eta aparkatzeko erak moldatu dituzte, lehen lerroan zena, orain baterian jarriz. Portuko eremuan trafikoa erditik jarri dute eta aparkaleku bat baterian eta beste bat lerroan jarri dute, ahalik eta aparkaleku gehien baliatzeko zirkulazioan eragin gabe (biak baterian jarriz gero leku gehiago izango lirateke, baina trafikoa zailagoa). Aldaketa maremagnum honetan, baterian aparkatzeko jarri duten lekuan lerroan aparkatu nuen nik, marrak margotu eta ordu gutxira. Kaleko beste aldea oraindik egokitu gabe zegoen eta leku horretako kotxe asko oraindik baterian aparkatuta zeuden; erditik ondo pasatzea eragozten zuten. Gauza da 95 zenbakidun portuko poliziak zera esan zuela, egun horretan nire ibilgailua, [...]