Soinuenea Fundazioa sortu dute HMT kudeatzeko
Udalak parte hartuko du, museoa sustatzen jarraitzeko; nortasun sendoagoa izan dezan sortu dute fundazioa Soinuenea Fundazioa martxan jarri dute, Herri Musikaren Txokoa kudeatzeko. Museoaren izaera juridikoa aldatu dute, udalak nabarmendu duenez, «nor...
Udalak parte hartuko du, museoa sustatzen jarraitzeko; nortasun sendoagoa izan dezan sortu dute fundazioa
Soinuenea Fundazioa martxan jarri dute, Herri Musikaren Txokoa kudeatzeko. Museoaren izaera juridikoa aldatu dute, udalak nabarmendu duenez, «nortasun propioa eta babes juridiko eta administratibo sendoagoa izan dezan».
Udalak partaidetza eta ordezkaritza izango du fundazioan, 2002tik datorren elkarlanarekin jarraituz.
Aiora Perez de San Roman alkatea izango da fundazioko lehendakaria eta Asier Legorburu Kultura zinegotzia ere kidea da. Juan Mari Beltran Herri Musikaren Txokoko sortzaile eta zuzendaria Soinueneako lehendakariordea izango da. Musika Zaleak Elkartea eta Eusko Ikaskuntzako Folklore Saila ere fundazioko kide izango dira(Julio Abascalek eta Xabier Dueñasek ordezkatuko dituzte).
1995. urtetik elkarlanean
Herri Musikaren Txokoa dokumentazio-zentroa 2002an ireki zuten, baina egitasmoa osatzeko elkarlanean 1995an hasi ziren Oiartzungo Udala eta Juan Mari Beltran.
Herri Musikaren Txokoak ateak ireki zituenetik, Euskal Herriko eta mundu mailako herri musikari egindako ekarpena kontuan hartzekoa izan da: 32.000 bisitari bertan; 152.000 bisita www.herrimusika.org webguneak; kontzertuak; jardunaldiak; Herri Musika Eskolaren sorrera; liburuak; diskoak…

