
Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasunerako Batzordeak, emakumeen sustapenaren aldeko elkarteekin elkarlanean, emakumeenganako indarkeria salatzeko elkarretaratzea deitu du larunbatean, 12:00etan Zabaltza plazan. Maite Cruzado Gizarte Ongizate ordezkariak elkarretaratzera joateko deia luzatu du: “Oso garrantzitsuak eta beharrezkoak dira, gure gizartean hain kalte eta sufrimendu handia sortzen duen arazoaren aurka jo eta amaitutzat eman nahi dugula erakutsarazteko”.

Alkatea auzoetan ekimenaren hurrenggo hitzordua urtarrilaren 26an izango da, Artiga-Azken Portuko Auzo Elkartearen egoitzan. Irungo Udaletik adierzi dutenez, auzokoekin bildu ondoren, bileran landutako gaien inguruko txosten bat bidaliko da. Modu hon...

Erretiratuen klubek hilero moduan irteera antolatu dute, eta urtarrileko irteera etzi izango da. Oraingoan, Donostiako Kristina Enea parkea bisitatzea erabaki dute. Hala, goizeko bederatzietan bilduko dira Iztietako autobus geltokian. Deialdia irekia d...

Eraiki Dantza Taldea Artzain eta Inudeen konpartsa prestatzen hasi da. Otsailaren 12an aterako dira, eguerdian, Irungo kaleak alaitzera. Hala, ikuskizuna prestatzeko batzarra egingo dutela jakinarazi dute dantza taldeko ordezkariek: hilaren 29an (igand...

Oiasso museoan Campaniako (Italia) arkeologiaren gaineko ikastaroa egingo dute otsailetik maiatzera, Aulas Kutxa egitasmoaren bitartez. Ikastaroa, 16 eta 99 urte bitarteko pertsona orori zuzenduta dago. Asteartetan izango dira eskolak, 18:00etik 19:...

Julen Mendoza alkateak jakinarazi duenez, bihar goizean, 08:00etan, tokiko gobernu batzarraren ohiko bilkura egingo dute. Bi puntu izango dituzte eztabaidatzeko. Lehenengoan, gobernu batzarrak 2011ko abenduaren 16an eginiko akta irakurri eta onetsiko d...

Lezok azken mende erdi honetan jasandako errepresioaren testigantzak biltzen dituen liburua idatzi du Jorge Tito Labordetak. Atzo arratsean egin zuten Lezo, 50 urtean errepresioa liburuaren aurkezpena, Gezalan. Egileak azaldu du egitasmoa duela bi urte hasi zela, “errepresioaren gaineko datuak biltzeko eta ahanzturan ez gelditzeko”. 50 urtetako balantzea egin zuen: 53 preso, bi deportatu, bi hildako… “Horiek dira guk bildutako datuak”, esan zuen Labordetak, “baina gehiago egon daitezke, ziur”. Herritarrei eskatu zien errepresioaren gaineko datu gehiago badituzte, esateko. Gertaera horiek berez sortu ez direla esan zuen Labordetak, “planifikatutako estrategiaren ondorioa izan da”. Hori islatu nahi izan duela esan du. Horrez gain, etorkizuneko belaunaldiei jakinarazi nahi die Lezon badagoela jendea “herria maitatzea oso garesti ordaindu dutenak”. Horrez gain, errepresioa pairatu dutenen senideak izan zituen gogoan, “beste batzuek beste alde batera begiratzen zutenean”. Gaur egun errepresioak jarraitzen duela gogorarazi zuen Labordetak: “Bi preso ditugu Lezon, Tiñelu bahitua dago, Alderdien Legeak zutik dirau…”. Gatazkaren dimentsio Labordetak baino lehen, Euskal Memoria Fundazioko kide Joxean Agirrek hartu zuen hitza. Gogorarazi zuen fundazioaren lehen hitzaldia Lezon izan zela, eta garai hartan errepresioaren biktimak izan zirenen kontaketa 350ekoa zela. “Orain, bi urteko lanaren ondoren, 476 zerrendatu ditugu”, esan zuen Agirrek. Atzoko ekitaldia Karlos Saldiseren hilketaren urteurrenaren harira [...]

Hilaren 20a, ostirala 14:00. Haurrentzako patata tortilla lehiaketa eta dantzaldia, Merkatu Zaharrean. 17:45. Pelloten Itzultzea desfilea abiatuko da Kaneta portutik. 18:30. Festei hasiera emango diete herriko etxeko balkoitik. 19:00 Danborradaren entsegu orokorra Herriarteko orkestrarekin eta banderen banaketa. Hilaren 21a, larunbata 11:00etatik 15:00etara, danborrada auzoetan. 17:15etatik 18:30era, danborrada hiri erdian. 19:00etatik 20:00etara, danborraden elkarretaratzeta herriko etxearen aintzinean. 21:00etan, Hendaiako danborradaren afaria Daniel Ugarte pilotalekuan (Prezioak: 16 euro helduek eta 10 euro 14 urtetik beherakoek; txartelak danborradan parte hartzen duten konpainietako arduradunek salduko dituzte). Hilaren 22a, igandea 10:00. Txistularien alardea hiri barnean. 10:00. Meza San Bixente elizan, Herriarteko orkestraren parte hartzearekin. 11:30. Hendaian eta Bidasoan Kantuz, Errepublika plazan (eguraldi txarra eginez gero, Merkatu Zaharrean). 12:00. 2011ko Hendaiako sagarnoaren aurkezpena, lehendabiziko txotxa. 15:30. Ondarraitz kirol zelaian Stade Hendayais taldea Boucau Stade taldearen kontra (Frantziako Bigarren Mailako txapelketako partida). 18:00. Kontzertua Hendaiako abesbatzaren eta musika taldeen eskutik, Euskaldunen Etxea taldearen parte hartzearekin (Hendaiako Eskolarteko Euskal Kantu Txapelketaren 3. saria irabazi zuen), San Bixente elizan (dohainik). Hilaren 25a, asteazkena 17:00. Mendi Zolan kulturgunean. Oroitza elkarteak antolatuta, 1936ko uda, Irun eta errefuxiatuak hendaiarren memorian jardunaldia. Irungo gatazkaren denboran Hendaiak milaka errefuxiatu lagundu zituen. Ber denboran diplomazialariak eta nazioarteko prentsako ordezkariak bertan elkartzen ziren. Bi hilabetez, herria mundu [...]

Ekialdebusek gaueko zerbitzua jarriko du gaur, Donostiara hurbildu eta etxera itzultzeko San Sebastian Eguneko bezperako gaua da gaur, eta hori dela eta, autobus zerbitzu bereziak jarriko ditu Ekialdebusek. Hala, Donostiara gerturatu eta gero etxera it...

Mari Carmen Marquez errenteriarrak eta bere gurasoek ez dituzte momentu onak bizi. Kutxa Marquezen gurasoek Beraunen duten etxearen jabe egin da enkante batean, eta gurasoak kalean geratzekoak dira. Egoera hori salatzeko Gipuzkoako Stop Desahuciosek, B...

Beste behin ere EAT Errenteria Atletismo Taldeko atletak bikain ibili dira. Oraingoan, beteranoak izan dira lan txukuna egin dutenak. Igandeko Beteranoen Gipuzkoako Kros Txapelketan zortzi domina erdietsi zituzten Eibarren: sei urrezko domina (guztiak ...

Ostiralero bezala, pintxo poteoa izango da Aker tabernan. Hala, bihar arratsaldean zehar hainbat jaki probatzeko aukera izango da kontsumizioaren truke. Oraingoan, sandwich begetalak, urdaiazpiko egosizko biribilkiak errusiar entsaladarekin, zainzuri a...

EPLE Errenteriako Pilota Lagunen Elkarteak azaldu duenez, pasa den asteburuan hasi zen eskolarteko txapelketako bigarren fasea. Bost aste iraungo ditu, eta Lezo eta Fanderiako pilotalekuetan jokatuko dituzte lehiak, 16:00etatik aurrera. EPLEko talde ba...

Erdialdeko Gau Txori elkarteko kideak bilerara deitu dituzte. Igandean elkartuko dira Bizente Elizegi kaleko elkartean bazkideak. Hala nola, 2011ko jarduera azalduko dute, kuota berriaren ezarpena erabakiko dute eta alta eta bajen berri emango dute. Le...

Irungo Udaleko hainbat ordezkari nazioarteko turismoaren azokan (FITUR) daude egunotan eta bertan aurkeztu du Miguel Angel Paez Irungo ekonomiaren sustapnerako arduradunak San Juan Hotela. Irungo Udaletik jakinarazi dutenez, Paezek hainbat elkarrizketa...

2012ari begira, ordutegian aldaketa batzuk egin dituzte Elorsoro kiroldegian. Astelehenetik ostiraletan, 07:00etatik 22:00etara egongo da irekita kiroldegia, eta 09:00etatik 21:00etara termak. Larunbatetan, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00e...

65 urtetik gorako bezeroek %4ko eta %8ko beza aurreztuko dute hainbat produktutan Carrefour merkatalguneak jakinarazi duenez, 65 urtetiko gorakoei ez die BEZ Balio Erantsiaren Gaineko Zerga kobratuko aurrerantzean. Honako produktuetan ez dute BEZa ordaindu beharko 65 urtetik gora dituzten bezeroek: haragitegikoetan, arraindegikoetan, frutategikoetan, okindegikoetan, urdaitegikoetan, gozotegikoetan, prestatutako plateretan, arrautzetan, berduran, barazkietan eta gaztetan. %4 eta %8ko BEZa dute, eta eguneroko produktuak dira. Carrefourren kalkuluen arabera, adineko pertsonek egiten dituzten janari erosketen %65 osatzen dute produktu horiek. Merkatalgunetik zehaztu dutenez, erosketak egiteko momentuan bertan egingo diete deskontua adineko pertsonei. Eta gainontzeko deskontuekin eta eskaintzekin bateragarria izango da: «Esaterako, Carrefour Pass Visa erabiltzen badute, horri dagokion deskontua edo eskaintza ere jasoko dute». 65+ planean sartzea erraza dela nabarmendu dute ekimenaren sustatzaileek: «Adineko pertsonek Club Carrefourren izena eman behar dute doan, eta 65+ txartela eskuratuko dute, adin hori edo gehiago dutela frogatzen dutenean. Txartel hori erosketa ordaintzerakoan erakutsi beharko dute, eta momentuan kenduko diete BEZa». Laguntzea helburu Carrefourreko arduradunek zehaztu dutenez, ekimenaren helburua kolektibo horren egoera ekonomikoa laguntzea da. Carrefourrek bere gain hartuko ditu ekimen horrek dakartzan gastuak. Martxoaren 31n, Carrefourrek ekimenaren nondik norakoak baloratuko ditu. Emaitzak aztertu ondoren, aldaketak egin edo ez erabakiko du. 135.000 gipuzkoar Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, 135.000 [...]