Herbeheretatik etorritako ikasle taldeari harrera egingo diete bihar goizean, Irungo Udaletxean. Ikasleak Pio Baroja institutuko ikasleekin trukea egingo dute, eta martxoan abiatuko dira irundarrak hara. Trukearen xedeetako bat, ingelesa pratikatzea da.
Errenteria-Oreretako denda mitikoen zerrenda bat egin behar izanez gero, ziur Txustiren Txokoa bertan agertuko litzatekeela. Izan ere, nork ez du noizbait ogia, gozokiren bat edo txorizo ogitartekoa erosi Erdiko kaleko dendan? 1991tik du martxan negozioa Tomas Rodriguezek, eta herritar askoren denda izan da hogei urte horietan. Ez da, ordea, momenturik onenak pasatzen ari, eta duela ia zazpi urte hasi zen gatazka baten ondorioz, kaleratu egin dezakete Rodriguez. 2005ean Lekuona lokalaren jabeak, eraikin osoa goitik behera bota behar zutela jakinarazi zion dendariari. Maizterra, ordea, ez zegoen ados nagusiak proposatutako neurri horrekin, eta horren truke kalte-ordainak eskatu zizkion. Negoziazioa aurrera joan zen pixkanaka, baina azkenean ez ziren alde biak ados jarri. Handik lau urtera, jabeak berriro hasi ziren eraikin berriaren gaiarekin. Lekuonak Zumardiko lokal bat proposatu zuen, baina Rodriguez ez zegoen ados, kontratuaren baldintzak aldatuko zirelako. Eraikuntza enpresa ere sartu zen erdian maizterren irteera negoziatzeko. Orduan ere ez ziren inongo akordioetara ailegatu, eta eraikina barruan zela botako zutela esan zien. Esan eta egin: 2011ko otsailean hasi ziren obrak. Lanak geldiarazteko salaketa jarri zuen Rodriguezek, baina epaileak onartu egin zuen obrak egitea, eta lanekin jarraitu zuten. Handik gutxira, epaitegitik eskutitz bat iritsi zitzaion Rodriguezi, lokaletik kaleratuko zutela jakinaraziz. Horretarako argudioa kontraturik ez izatea [...]
Imanol Pachecok (Oiartzun, 1979) bere loradendan egiten du lan, baina duela hiru urtetik argazkilaritza du zaletasun. Super Foto Digital aldizkariak antolatutako lehiaketan bigarren saria eskuratu berri du, eta azken horrek ekarri duenaz eta bere zaletasunaz hitz egin du Hitza-rekin Errenteria-Oreretan bizi den oiartzuarrak. Zer da Book Super Foto Digital lehiaketa? Super Foto Digital aldizkari espezializatuak antolatzen du lehiaketa hori. Aldizkaria Euskal Herrian eta Espainiako Estatu osoan banatzen dute, eta lehiaketan parte hartzeko baldintza bakarra hilabetean bi argazki baino gehiago ez bidaltzea da. Otsailean hasi eta azaroan amaitzen da lehiaketa, eta ia urte osokoa izanik, argazki ikaragarri pila jasotzen dituzte. Ematen dituzten sariak, berriz, interesgarriak dira oso: lehenengo hirurek, 3.000, 1.800 eta 1.200 euroko saria jasotzen dute, hurrenez hurren. Nik bigarrena jaso dut. Horrekin batera akzesitak ere badituzte. Zerk eraman zintuen bertan parte hartzera? Bertan parte hartzen nuen lehenengo aldia izan da, eta bi argazki bidali nituen lehiaketarako. Joan den urte hasieran bidaia egin nuen Senegalera gobernuz kanpoko erakunde batekin, eta bertan egindako argazkiak asko gustatu zitzaizkidan. Lehiaketa horretan parte hartzea, bidaiari nolabaiteko jarraipena emateko modua iruditu zitzaidan. Nolakoa da saritutako argazkia? Senegalen egindako txango batean Dindefelo ur-jauziaren azpian, bertako mutil pare batekin egin genuen topo. Oso atseginak ziren, eta naturaltasun [...]
Nekane Lasarte artistaren margolanak ikusteko aukera izango da datozen asteotan Gaztelu ostatuan. Otsailaren 15era arte egongo dira lanak zintzilikatuta, eta jangela irekita dagoenean ikus ahal izango dira. Lasarte musika munduan ezagunagoa den arren, ...
Oiarso saskibaloiko Senior Mailako mutilek garaipena lortu zuten; neskek, ordea, ezin izan zuten Internacionalen aurrean ezer egin. Mutilek 85-58 irabazi zioten Ordiziari, eta zazpigarren daude, 21 punturekin. Neskek, berriz, porrot latza jaso zuten et...
Espainiako Auzitegi Nazionalak herriko sei gazte espetxeratzen hartutako erabakiaren gainean, udal gobernu taldeak “kezka eta atsekabea” azaltzeaz gain, normalizazio politikoari ez diola laguntzen adierazi du: “Erabakia gazte hauek Se...
EPLEk zein Landarek galdu egin dituzte Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketako asteburuko euren partidak: EPLEk (Aitor Odriozola-Antton Aranburu) 16-22 galdu zuen Zazpi Iturriren kontra eskuz binaka, eta Landarek (Iñaki Elorza-Ruben Pichel), berriz,...
Azken hilabeteetan udalak batzarrak egin ditu herriko auzo elkarte guztiekin, eta atzo berriro bildu ziren udaleko eta auzo elkarteetako ordezkariak, bileren gaineko ondorioak ateratzeko. Udalak balantze positiboa egin du. Luisma Diez Hirigintza zinego...
Josu Gil (Eibar, 1979) EHNE sindikatuko kidea 19:30etik aurrera egongo da gaur Gezala Auditoriumean. Txoriak galduta egozenian dokumentala ikusi ondoren, hitza hartuko du Gilek. Filmak Zumarragako Oraa baserriko bizimodua azaltzen du. Arratsaldeko ekitaldia Gipuzkoa desberdin baten alde, jendarte eredua aldatu: azpiegitura lan handiak gelditu izenburuko jardunaldien barruan egingo dute. Gaur solasaldia egongo da Gezala Auditoriumean. Zer aditzeko aukera izango dute bertaratzen direnek? Hitzaldia baino gehiago, Txoriak galduta egozenian dokumentalarekin dago lotuago saioa. Baserri tradizional baten bizimodua azaltzen du, eta gaur egun ikusteko zailak diren hainbat lanbide ikusteko aukera egongo da. Pasarte batzuk hartuko ditut, eta jendeak zer pentsatzen duen adierazi dezake. Ez dut ohiko hitzaldi bat emango, nahiago dut jendearen iritzia jaso; euren kezkak eta galderak jaso. Film horretan familia batek zalantzak ditu, baserrira aurrerapen teknologikoak eraman ala ez, batzuk aldekoak dira, beste batzuk kontrakoak… Ea jendeak zer pentsatzen duen horri buruz. Eztabaida modukoa izatea da helburua, interaktiboa. Arratsaldeko ekitaldia ‘beste Gipuzkoa baten aldeko’ jardunaldien barrukoa da. Baserriak oinarrizkoak dira aldarrikatzen den beste Gipuzkoa horretan? Bai, argi daukagu baietz. Dinamika horretan azpiegitura handiak kritikatzen dira: Abiadura Handiko Trena edo Jaizkibelgo kanpo kaia… Azpiegitura horiek, eta ia denek, nekazaritzan dute eragina. Nekazal lur asko ari dira zementuz betetzen. Nekazaritzak [...]
Santiagotarrak Kirol Elkarteko ontzi luzeko arraunlariek Euskadiko txapelketan izango dira larunbatean, Bidasoa ibaian. Halaber, hileko azken asteburuan, urtarrilaren 28an eta 29an zehazki, Madrilen antolatutako Espainiako txapelketan ere lehiatuko direla baieztatu dute. Bidasoaren jaitsieran lehiatuko direnen artean, besteak beste, daude Hondarribia, Orio eta Ur Kirolak Gipuzkoatik, eta Santurtzi, Kaiku eta Getxo Bizkaiatik. Hala, Bidasoako jaitsieran 80 bat ontzi lehiatuko direla aurreikusi dute. Halaber, jaitsierak aulki mugikorreko euskal ligarako puntuak gehitzeko balioko du.
Alzukaitz eremuko berritartze lanei jarraituz, ostegunean edo ostiralean, Juan Wolmer biribilgunearen behin betiko diseinua osatuko dutela jakinarazi du Irungo Udalak, biribilguneari behin betiko borobil diseinua emanez. Hala, lanak garatu ahal izateko, egun horietan ibilgailuek ezingo dute Wolmer biribilgunerantz sartu eta trafikoak Alzukaitz kaletik desbideratuko dira.
Partida, espero bezala ez zen zaila izan. Sailkapeneko azken aurreko taldearen kontra —Atletico Revellin— lehiatu ziren Oiartzungo neskak, eta argi utzi zuten zergatik dauden sailkapeneko bigarren postuan. Bost gol sartu zituzten oiartzuarrek, eta ...
Etxetik kanpo. Liderraren zelaian. Eta Ohorezko Erregional Mailako Oiartzun taldeko mutilek garaipena eskuratu zuten. 0-1, Eñaut Fernandezek sartu zuen oiartzuarrei garaipena eman zien gola. Anaitasuna gutxienez berdinketa lortzen saiatu zen, baina oi...
Erakusketa berria jarri zuten ostiralean Petra Lekuona zaharren egoitzan. Pili Ansaren lanak dira, lore lehorrekin egindako koadroak. Ansa, Katalina Erauso Arte Klubeko kidea da. Erakusketa bisitatu nahi dutenek, otsailaren 13ra arte izango dute horret...
Touringen asteburuko garaipena garrantzitsua izan da, horri esker sailkapenaren bigarren tokian jarri baita. 2-0 irabazi zion larunbatean Kostkas Miren Bihotzari, eta hiru puntuei esker, liderrarekin berdinduta dago, 35 punturekin. Beti Onak bina berdi...
Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan Oiartzun Kirol Elkarteko goi mailako futbola aztertuko dute bihar. Lau gonbidatu izango ditu Joxemi Lopez kirol esatariak: Gari Argote, Aritz Bereziartua, Enekoitz Markos eta Mikel Salegi. Argote Ohorezko Erregion...
Larunbatean, Herri Musikaren Txokoan, Neguko Kontzertua egin zuten. Euskal Herritik Mixel Etxekopar zuberotarra aritu zen eta argazkian kantua laguntzeko kontrabaxua jotzen ageri da. Xirula eta ttunttuna, eta bestelako flautak ere jo zituen. Venezuelatik hirukotea igo zen taula gainera: Ynahru Silva abeslaria, Jesus Gonzalez Brito gitarra jotzen eta Mao Fermin Ruiz kuatroarekin. Kontzertuak sekulako arrakasta izan zuen, antolatzaileen arabera: «Musikariek oso maila ona emateaz gain, emanaldi bikainak eskaini zituzten. Aretoa erabat bete zen, aulkiak, eta bazter guztiak, eta adin guztietako entzuleak zeuden».
A taldea sailkapeneko liderra da bi partidetatik biak irabazita; bigarren taldea, hamargarrena da Igoera fasea jokatzen ari da Gazteen Mailako Partaidetza lehiaketako lehen taldea sailkapeneko liderra da. Gazteen A taldeak, asteburuan, erraz irabazi zion MCM taldeari: 72-36. Igoera faseko lehenengo partida, berriz, aurreko asteburuan jokatu zuen, eta 94-39 irabazi zion GX Easo taldeari. Igoera faseko bigarren garaipena du Oiartzungo taldeak. Jokatutako bi partidetatik biak irabazi ditu. Ondorioz, sailkapeneko liderra da, lau punturekin. B taldeak, berriz, partida bakarra jokatu du, eta galdu. 42-32 irabazi zion asteburuan Easo 95 Amara taldeak. Sailkapenari dagokionez, oiartzuarrak hamargarrenak dira, hamabitik. Bestalde, Kadete Mailako neskek 40-77 irabazi diote Gamon taldeari asteburuan. Taldeko hirugarrenak dira neskak. Jokatutako partidetatik bost irabazi dituzte eta hiru galdu. Helduen Mailako taldeak, berriz, galduz hasi du urte berria. Eibarko Rubal taldearen kontra 50-86 galdu zuen.