
PSE-EEk jakinarazi duenez, Ainhoa Intxaurrandieta San Marko Mankomunitateko presidenteak Hondakin Partzuergoari eskutitz bat igorri dio Errenteria-Oreretan atez ateko sistema ezartzea proposatuz. Horren haritik, PSE-EEk mozio bat aurkeztu du, batetik, hondakinak biltzeko sistemaren gaineko “eztabaida demokratikoa” eskatzeko, eta bestetik, gehiengoak erabakitakoa errespetatzeko konpromisoa hartzeko. Udal gobernuari ere zuzendu zaio, eta “urgentziaz” atez atekoaren gastuen gainean dituen datuen berri emateko eskatu dio, eta baita hondakin organikoaren berehalako helmugari eta garraioari buruzkoak ere. Atez atekoaren aurrean, bosgarren edukiontzia babestu du talde sozialistak. Atez atekoa “zikinagoa, ezerosoagoa eta garestiagoa” dela iritzi dio, eta bosgarren edukiontzia, berriz, birzikla daitezken hondakinak eta konposta daitezkeenak hobekien biltzen dituen sistema dela. Birziklatzearen alde egiten duela gogorarazi du PSE-EEk, “baina ez, atez atekoak bezala, behartzen gaituzten neurrien bidez”. Ildo horretatik, ez dela kasualitatea esan du “orain Bilduk ezagutu duen atez atekoa duela urte askotatik Europan baztertzen ari direla”. Horrenbestez, “hondakin zati bakoitza atariaren pareko esekigailuan zein egun eta zein ordutan jarri behar dugun esatearen kontra” dagoela adierazi du. Kritikatu duten atez atekoaren beste alderdi bat «mantenuaren gastua» da. Udaleko diru kutxak “hipotekatu” egingo dituela iritzi dio, eta zaborren tasa igoko duela: “Zergatik ez diete azaltzen errenteriarrei zenbat kostako zaien atez atekoa?”. Zaborra “beste herrietara” Atez ateko sistema erabiltzen duten [...]

Herriko bi futbol talde nagusiek partidak jokatuko dituzte asteburuan. Touringek etxean jokatuko du bihar. 16:30ean, Fanderiako zelaian ariko dira gorritxoak Kostkas Miren Bihotza taldearen kontra. Beti Onak etxetik kanpo jokatuko du, Irunen hain zuzen...

Urtarrila bukatu arte, Maitena Urretabizkaiaren argazkiekin osatutako erakusketa ikusi ahal izango dute Garmendi txokolategiko bezeroek. 2012an ere hilabetero erakusketa berria jartzeko asmoari eusten diote Garmendin.

Fanderiako Erdiko-Erreka auzo elkarteak batzarra egingo du etzi. Batzar horretan, besteak beste, urteko ekintzak aurkeztu, batzordekide berriak hautatu, eta aurreko urteko ekintzen balantzeaz ariko dira. Lehenengo deialdia 12:00etan egin dute eta bigar...

Txotxongilo taldeak Elurrezko panpina antzezlana emango du datorren larunbatean hilaren 21ean, Amaia KZn. Hala, antzerkiak hotzez dagoen elur panpin baten istorioa landuko du. Bertan, ume guztien laguntza izango du panpinaren arazoa konpontzen saiatzeko.

Minbiziarekin aurrez aurre hitzaldia izango da, urtarrilaren 18an Amaia KZn. Onkologikoko Bular Unitateko mediku eta koordinatzaile Jose Antonio Alberrok eta Maider Sierra psikologoak emango dute hitzaldia, eta horien helburua da, “minbiziarekin...

Herriko hiru saskibaloi taldeak asteburuan itzuliko dira lehiara, Gabonetako oporren ondoren. Hirugarren Mailako Saskilagunak-ek bihar jokatuko du bederatzigarren jardunaldiari dagokion partida, 18:15etik aurrera, Elorsoro kiroldegian. Ruibal Alquiler ...

Gabonetako oporretan izan diren kale ekintza saio bereziak bukatuta, larunbateroko kale ekintza saioekin hasiko da aste honetan bertan Ttak. Bihar, Gurutzeko Bizardia Elkartean izango dute hitzordua herriko 6-12 urteko haurrek, 16:30ean: Transformer sa...

Amar zirkoa eta zooa Irunen izango da datorren ostiraletik, hilaren 20tik 25era bitartean. Txikienak eta ez hain txikiak bertaratzeko eta pailazo zein animaliaz gozatzeko aukera ezinhobea izango dute, Ficobak hartuko duen ekitaldian. Hala, ondokoak di...

Ficobak zuraren sektoreko aditu, langile eta ikasleen topaketa hartuko du Etorkizunerako erronkak zuraren sektorean. Lanbide heziketarako paper aktiboa izenburupean, datorren urtarrilaren 19an. Eusko Jaurlaritzak, Lanbide Heziketerako Goi Kontseiluak e...

Bihar, 11:00etan, Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketako pala motzeko partida jokatuko dute Landareko Iñaki Elorzak eta Ruben Pichelek, Adurtza taldeko pilotarien kontra. 17:30ean, eskuz binakako Nagusien Mailako EPLEko Aitor Odriozola eta Antton...

Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 449 euri litro jaso zituen abenduan, 2010eko hilabete berean baino 229 litro gehiago.

Edaria hartzearekin batera jateko aukera izango da Aker tabernan gaur 19:00etatik 22:00etara. Hainbat pintxoren artean aukeratu ahal izango dute bezeroek: hanburger txikia, hot dog txikiak, patata tortilla eta itsaskiak.

Ikust-Alai liburutegiak 2012 denboraldiari heldu dio, eta ohikoak diren literatur mintegiak agendara ekarri ditu berriz ere. Hala, Carlos de Agustinen eskutik Camilo Jose Cela idazle galiziarraren La colmena (Abaraxka) landuko dute bertan.

Bigarren eskuko azoka egingo dute etzi Gamon Zumardian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, euria egingo balu, Xabier Olaskoaga plazan jarriko dituzte salmenta postuak. Guztira, hamabost saltzaile eta beste hainbeste postu jarriko dituzte, “egural...

Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak jakinarazi du udal aurrekontuen proposamena aurkezteko batzarrak datorren astean egingo dituela gobernu taldeak. Herritar guztiei agertzeko eskatu diete, proposamenaren berri izateko eta ekarpenak egiteko. Honakoa ...

Gabonetako atsedenaldi luzearen ostean kirol lehiaketara itzuliko da Donibane eskubaloi taldea asteburuan. Oñatin jokatuko dute igandean, Aloña Mendiren kontra, Lurraldeko Lehenengo Mailako hamaikagarren jardunaldiko partidan. Oñatiko Zubikoa kirol...

Hondarribiko Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu zuen ahobetez 2011 urteko azken Plenoan. Hala, gaur goizean Txomin Sagarzazuk, Euskarako zinegotziak, planaren helburuak azaldu ditu. “Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburu garrantzitsuena euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak eskaintzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea da: maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea”, esan du Sagarzazuk. Hamar esparru hartu dituzte kontutan: familia transmisioa, euskalduntze–prestakuntza, irakaskuntza, administrazioa, lan mundua, aisia, kirola, kulturgintza, komunikabideak eta teknologia berriak. Esparru horietan 18 helburu finkatu dituzte, eta estrategia batzuk landuz jorratuko dituzte, 114 ekintzen bidez. Epe luzerako egitasmoa da, asmo nagusien bilduma bat bost urteko ikuspegiarekin eta euskararen zeharkakotasuna oso kontutan hartzen duena. “Bereziki aipatu nahi nuke udal talde guztien adostasunarekin onartutako egitasmo bat dela, ahobetez onartu genuen eta. Asmo nagusien bilduma bat da, bost urteko ikuspegiarekin. Bi hitzetan esanda helburu hau betetzeko ondorengo urteotan Udalak euskararen alorrean egingo duena zehazten duen dokumentua edo erreferentzia-markoa”.