PSE-EEk atez atekoaren gaineko “eztabaida demokratikoa” eskatu du
PSE-EEk jakinarazi duenez, Ainhoa Intxaurrandieta San Marko Mankomunitateko presidenteak Hondakin Partzuergoari eskutitz bat igorri dio Errenteria-Oreretan atez ateko sistema ezartzea proposatuz. Horren haritik, PSE-EEk mozio bat aurkeztu du, batetik, hondakinak biltzeko sistemaren gaineko “eztabaida demokratikoa” eskatzeko, eta bestetik, gehiengoak erabakitakoa errespetatzeko konpromisoa hartzeko. Udal gobernuari ere zuzendu zaio, eta “urgentziaz” atez atekoaren gastuen gainean dituen datuen berri emateko eskatu dio, eta baita hondakin organikoaren berehalako helmugari eta garraioari buruzkoak ere. Atez atekoaren aurrean, bosgarren edukiontzia babestu du talde sozialistak. Atez atekoa “zikinagoa, ezerosoagoa eta garestiagoa” dela iritzi dio, eta bosgarren edukiontzia, berriz, birzikla daitezken hondakinak eta konposta daitezkeenak hobekien biltzen dituen sistema dela. Birziklatzearen alde egiten duela gogorarazi du PSE-EEk, “baina ez, atez atekoak bezala, behartzen gaituzten neurrien bidez”. Ildo horretatik, ez dela kasualitatea esan du “orain Bilduk ezagutu duen atez atekoa duela urte askotatik Europan baztertzen ari direla”. Horrenbestez, “hondakin zati bakoitza atariaren pareko esekigailuan zein egun eta zein ordutan jarri behar dugun esatearen kontra” dagoela adierazi du. Kritikatu duten atez atekoaren beste alderdi bat «mantenuaren gastua» da. Udaleko diru kutxak “hipotekatu” egingo dituela iritzi dio, eta zaborren tasa igoko duela: “Zergatik ez diete azaltzen errenteriarrei zenbat kostako zaien atez atekoa?”. Zaborra “beste herrietara” Atez ateko sistema erabiltzen duten [...]
PSE-EEk jakinarazi duenez, Ainhoa Intxaurrandieta San Marko Mankomunitateko presidenteak Hondakin Partzuergoari eskutitz bat igorri dio Errenteria-Oreretan atez ateko sistema ezartzea proposatuz. Horren haritik, PSE-EEk mozio bat aurkeztu du, batetik, hondakinak biltzeko sistemaren gaineko “eztabaida demokratikoa” eskatzeko, eta bestetik, gehiengoak erabakitakoa errespetatzeko konpromisoa hartzeko.
Udal gobernuari ere zuzendu zaio, eta “urgentziaz” atez atekoaren gastuen gainean dituen datuen berri emateko eskatu dio, eta baita hondakin organikoaren berehalako helmugari eta garraioari buruzkoak ere.
Atez atekoaren aurrean, bosgarren edukiontzia babestu du talde sozialistak. Atez atekoa “zikinagoa, ezerosoagoa eta garestiagoa” dela iritzi dio, eta bosgarren edukiontzia, berriz, birzikla daitezken hondakinak eta konposta daitezkeenak hobekien biltzen dituen sistema dela.
Birziklatzearen alde egiten duela gogorarazi du PSE-EEk, “baina ez, atez atekoak bezala, behartzen gaituzten neurrien bidez”. Ildo horretatik, ez dela kasualitatea esan du “orain Bilduk ezagutu duen atez atekoa duela urte askotatik Europan baztertzen ari direla”.
Horrenbestez, “hondakin zati bakoitza atariaren pareko esekigailuan zein egun eta zein ordutan jarri behar dugun esatearen kontra” dagoela adierazi du. Kritikatu duten atez atekoaren beste alderdi bat «mantenuaren gastua» da. Udaleko diru kutxak “hipotekatu” egingo dituela iritzi dio, eta zaborren tasa igoko duela: “Zergatik ez diete azaltzen errenteriarrei zenbat kostako zaien atez atekoa?”.
Zaborra “beste herrietara”
Atez ateko sistema erabiltzen duten herrietako zenbait bizilagun (Hernani, Antzuola, Usurbil eta Oiartzun) atez atekoaren kontra daudela esan du, eta hori zaborra inguruko herrietara edo legez kanpoko zabortegietara eramanez adierazten dutela: “Badakigu Oiartzungo atez atekoaren ondorioz, zaborra Errenteriara eramaten dutela. Oiartzungo bizilagun askok zabor turismoa egiten dute Errenterian”.
Talde sozialistak hortik ondorioztatu du atez atekoak ez dituela edukiontzien ohiko sistemaren birziklatze datuak hobetu.