Urumeako biraren azken etapa antolatu dute Urdaburu elkarteko kideek
Urdaburu Mendizale Elkartekoek hilabete honetan amaituko dute Urumeako bira. Hilaren 21ean egingo dute zortzigarrena eta azkena izango den etapa, Artikutzatik abiatuta. Kausoko lepoan hasiko dute, zehazki, zeharkaldia eta sei ordu beranduago Donostian ...
Urdaburu Mendizale Elkartekoek hilabete honetan amaituko dute Urumeako bira. Hilaren 21ean egingo dute zortzigarrena eta azkena izango den etapa, Artikutzatik abiatuta.
Kausoko lepoan hasiko dute, zehazki, zeharkaldia eta sei ordu beranduago Donostian bukatuko dute. Horretarako 07:30ean irtengo dira Zumardiko autobus geltokitik. Bidean, Zaria, Aldura eta Txoritokietako gailurretatik pasatuko dira Urumeako biraren azken etapan parte hartzen duten lagunak. Zeharkaldia amaituta, Donostiatik etxera itzultzeko bakoitzak bere gisara moldatu beharko duela jakinarazi dute.
Mendi irteeran parte hartu nahi dutenek, aurrez izena eman behar dute. Horretarako astearte eta ostegunetan 20:30etik 22:00etara Urdabururen egoitzara jo, edo egun eta ordutegi beretan 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu beharko dute.

