Argoiak emakumeen elkarteak zaharren inguruko hitzaldia antolatu du hilaren 18an. Bertan, agureentzako zerbitzuen eta laguntzen inguruko informazioa emango dute.
Genealogia topaketa izango da bihar, Meakako bizilagun elkartean. Informazioa lortzeko artxiboak nola kontsultatu eta zuhaitz genealogikoak nola osatu azalduko dute bertan.
Karlos Saldise Batallon Vasco Españolek (BVEk) Lezon hil zuela 32 urte beteko dira datorren astelehenean, hilaren 16an. Urtero bezala, Saldise oroituko dute. Horrela, lehenik eta behin, hitzaldia egingo dute asteazkenean, hilaren 18an. Lezo 50 urtean ...
Datorren asteartean, hilaren 17an, Txoriak egoazenian dokumentala eskainiko dute Gezalan. 19:30ean hasiko da. Josu Gil EHNEko kideak hitzaldia emango du. Hainbat gizarte mugimenduk antolatuta, “Gipuzkoa ezberdina” eta “beste gizarte ...
Monfrague elkarteak antolatuta, Extremadurako ogi mamien eguna egingo dute etzidamu Gamon Zumardian. Monfragueko presidente Angel Mateosek zehaztu duenez, “orain 21 urte sortu zen Monfrague, eta ordutik urtero-urtero egin izan dugun ekimena da ho...
Joko garbiko Gipuzkoako Ezker Hormako Txapelketa jokatzen hasiko dira asteburuan Asteburu honetan hasiko dira Gipuzkoako Ezker Hormako Txapelketa jokatzen, joko garbi modalitatean. Txosteko pilotariek hiru mailetan hartu dute parte. Zazpi talde izango ...
Ipuin kontalaria izango da gaur Xenpelar Etxean. Urte berrirako ipuinak kontatuko dituzte gaurko saioan, bost urtetik gorako haurrei zuzendutako egitasmoaren barruan. Arratsaldeko seietan hasiko da haurrentzako ipuin kontaketa, eta sarrera doakoa da. P...
Bi autobus alokatu dituzte eta betetzen dituztenean izen-emate zerrenda itxiko dutela jakinarazi dute Herria Gazte Izanak Erretiratuen Elkarteak Abadiñora (Bizkaia) lehenengo irteera antolatu du otsailaren 3rako. Egun horretan 08:30ean aterako dira ik...
Ohiko batzarra egingo du Beti Bizkor elkarteak hilaren 25ean, eta gai zerrendan, hala nola, 2011ko memoria eta 2012ko aurrekontuak jarri ditu. Horrez gain, 2011ko balantzea eta kontuen egoera aztertuko dituzte, eta zuzendaritza berrituko dute. Bilera E...
Amaia Arriaran ipuin kontalariak Ipuin zaparrada botako du asteazkenean.
Eider Zapirainek Bidai Aitzakiak ikusentzuneko lana emango du Erlaitz mendi elkartearen egoitzan.
Ikust-Alaia liburutegiak gaztelerazko idazketa tailerra antolatu du “Elementos básicos” (Oinarrizko elementuak) izenburupean.
Irungo Mendizaleak elkarteak Urdabaiko ezkerraldea zeharkatuz ibilaldia antolatu dute larunbatean urtarrilaren 14ean, Bermeo eta Gernika artean. Kostaldetik igaroko dira mendizaleak, eta 19,4km bidea 5 orduetan egitea aurreikusi dute. Bukatzerakoan, Bermeoko Kafe Antzokian bazkalduko dute. Irteeraren kostua 33€koa izango da bazkideentzat eta 36€koa, gainontzekoentzat. Informazio gehiagorako 943 631484 telefono zenbakira deitu.
Pilar Esquina (Malaga, 1945) margolari andaluziarrak bere artelanak erakusgai jarri ditu datorren hilaren 22ra arte Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoan. Azken bost urteetan margotutako koadroak nagusi dira erakusketan, eta horiek, bost taldetan banatu ditu artistak: paisaiak, emakumeak, zezen toreatzaileak, loreak eta uhinak. “Bost taldetan banatu ditut margolanak, horrela, zezen toreatzaile baten margolan handi bat dago erakusgai eta hori laguntzen duten beste lau koadro txiki…”, azaldu du Pilar Esquinak. Era berean, margolanak hobeto ulertze aldera, koloreen, formen eta argien gaineko hainbat testu ere daude erakusgai. Hala, mihise gainean margotutako berrogei olio inguru bildu ditu Esquinak erakusketa horretan. “Orain dela urte dezente hasi nintzen lanean, eta denbora horretan margotutako koadro gehienak dira erakusgai jarri ditudanak. Izan ere, erakusketa batean biltzen ditudan lehen aldia da”, adierazi du. Lan pertsonala “Margolan espontaneoak, bitalistak” direla aitortu du Irunen finkatutako margolariak, haren “ukitu propioarekin”. “Lehendabizi arkatzez marrazten dut, eta gero, pixkanaka, nire gustura margotu. Oso lan pertsonala dela uste dut”. Giza irudiak pixkanaka lantzen hasi zen Esquina, “garai honetan, errealitatearen imitazioaren bilaketa atzerago geratzen ari da”, eta konposizio askeagoak sortzen ari direla uste du. Hala, margolariak hainbat urteko etenaldia egin zuen arren, argi mota ezberdinei garrantzia ematen hasi zen, eta berriz ere lanari ekitea erabaki zuen. Txikitatik [...]
Kanpo kaia eta plataforma logistikoa salatzeko mendi martxa egingo dute hilaren 29an. Gurutze Santuaren plazatik irtengo da, 10:00etan.
Berdintasunerako 4/2005 legearen 26. artikuluan komunikabideek berdintasunarekiko zein neurri hartu behar dituzten zehazten da, eta horren haritik, atzo Garazi Lopez Etxezarreta Berdintasun zinegotziak eta Maite Blanco Berdintasun teknikariak komunikabideekin bilera izan zuten, hedabideetan berdintasuna bermatzeko zenbait proposamen bideratzeko. Legearen arabera, hedabideetan zaindu egin behar da berdintasuna. Esate baterako, hedabideek ezingo dute adierazi pertsonek, sexu batekoak zein bestekoak izan, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutenik, ezta objektu sexual soilak direnik ere. “Oro har, ezingo zaie zabalkundea eman emakumeen aurkako indarkeria justifikatu, horri garrantzia kendu edo horretara bultzatzen duten edukiei”, biltzen du legeak. Legean agertzen den beste puntuetako bat da komunikabideek ez dutela hizkera sexistarik erabili behar, eta emakumeen parte hartze aktiboa, bi sexuen presentzia orekatua eta irudi anitza bermatu behar dituztela. “Edertasun kanonetik eta sexu bakoitzak bizitzako arloetan betetzen dituen eginkizunei buruzko estereotipo sexistetatik kanpo”, zehazten du. Errenteriako Udalak 2008ko abenduan onartutako Berdintasun Planean (2008-2012) ere biltzen da alderdi hori. Horren arabera, hainbat ekintza egingo ditu udalak berdintasuna bultzatzeko. Hala nola, komunikabideekin akordioetara heltzea: “Berdintasuna lortzeko bidean paper erabakigarria dute hedabideek”. Proposamena Erabilera sexista baztertzera eta emakumearen presentzia bermatzera zuzenduta dago gehienbat udalaren proposamena. Zehazki, hizkuntza eta irudiaren erabilera sexistak alboratzea, eta irudien aukeraketan estereotipoak gainditzeko ahalegina egitea eskatu du. Emakume [...]
San Sebastian Egunaren harira, kontzertua emango du Udal Txistulari Taldeak etzidamu. Udaletxeko arkupeetan izango da emanaldia eguerdiko ordubatetatik aurrera, eta gonbidatuta daude herritar guztiak. Udal Txistulari Taldeko kideak ez dira bakarrik ari...
Estitxu Zabala Irutxuloko Hitza Ekilibristak musika taldeak 10 urte inguru daramatza jada musika sortzen. Gaur egun, sei kidek osatzen dute taldea: Sergio Garciak (baxua), Asier Osinaldek (ahotsa), Mikel Osinaldek (teklatua, tronpeta, gitarra eta harmonika), Iñigo Larrañagak (gitarra), Iñaki Manterolak (bateria) eta Haritz Lakak (gitarra). Lehenengo hirurak, hau da, Sergio, Asier eta Mikel donostiarrak dira, Amarakoak zehazki; Iñigo, berriz, Trintxerpekoa da, eta beste biak, Haritz eta Iñaki, Hondarribikoak. Musika lasaiagoarekin hasi ziren arren, egun bereziki rock doinuak jotzen dituzte. Beraien berri zehatzagoa izateko, Haritz Laka gitarristarekin hitz egin du Hitzak. «2000. urtean, taldekide batzuk Bilbon elkar ezagutu zuten, bertan ikasten ari zirela. Musika gogoko zuten eta elkarrekin etxe batean geratzen hasi ziren, abestiak jotzeko», azaldu du Lakak. Hala, hortik musika talde bat sortzearen ideia otu zitzaiela dio Lakak. Aurrerago, Egian lokal bat lortu zuten, eta horrek entseatzeko lekua ziurtatu zien, eta bide batez, gauza berriak probatzeko aukera. Seikoteak 2003an eman zuen bere lehen kontzertua, Bilborocken. Ordutik, hainbat kontzertu eman ditu, horietako asko Donostian: Guardetxean, Atabal tabernan, Leize Gorrian, MAD tabernan… «Beti izan dugu gure abestiak sortzeko gogoa, eta hori egin izan dugu. Beste talde batzuen abestien bertsioak ere egin izan ditugu, Hertzainak, Ruper Ordorika, Michael Jackson…, baina jotzen dugunaren %95 guk [...]
Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatuta, beste behin ere, kantu jira egitasmoak euskal doinuekin beteko ditu herri erdialdeko kaleak etzi. Hilero egin ohi duten moduan, 12:00etan hasiko dira abesten egitasmoan parte hartzen dutenak, eta Herriko ...