2012/1/12

Txikillo kaleko landareak Osinbiribilen aldatuko dituzte, eta zuhaitzak Dolores Salisen

San Jose Langilea futbol zelaiaren inguruko berriritartze lanengatik bertako hainbat landare eta zuhaitz kendu beharko dituzte, Txikillo kalekoak hain zuen ere. Hala, egunotan landareak hori kimatzen ari dira, eta ondoren lurretik atera eta Osinbiribil eremuara eraman, bidegorriaren alboetan aldatuko dituzte. Zuhaitzak, berriz, Dolores Salis kaleko jolas parke ingurura mugituko dituzte. Udaletik esan dute “hau bezalako ekimenekin dauden landareak aprobetxatu nahi dituztela, hiri barruko iraunkortasunaren adibide izateko”.  

admin

‘Caramelo’ izango da urteko lehen antzezlana Amaian

Amaia KZk 2012ko antzerki denboraldiari irekiera emango dio Caramala konpainiaren Caramelo (Gozoki) antzezlanarekin, etzi. Urteko lehen antzerkia umore gazi-gozoz betetako interpretazio lana izango da. Izan ere, hainbat urtean harremanik eduki ez duten hiru ahizpen istorioa modu barregarrian lantzen saiatzen da konpainia. Sergio Rubio dramaturgo eta gidoigilearen zuzendaritzapean, Noemi Ruiz, Virginia Muñoz eta Carmen Baquero antzezleak protagonista moduan oholtza gainean ariko dira, ahizpen paperak betetzen. Hala, horietako batek giltzurrun bat behar duelako elkar ikusi beharko dute berriz ere hirurek, eta urteek markatutako distantziari aurre egin beharko diote gazteek. Pixkanaka, umetako oroitzapenak gailentzen joango dira nesken artean, Errege Magoen gaua iritsi arte. Izan ere, gau horretan hartutako gozokiak oroitzapenak bezala dira: horien benetako zaporea zein den jakiteko, irekitzeko, begiratzeko eta dastatzeko denbora hartu behar da. 2008tik umorea landuz Caramala konpainiaren ibilbidea luzea ez bada ere, 2008. urtean Malagan (Andaluzia, Espainia) sortu zenetik ekoiztutako bigarren antzezlana da Caramelo. Hala ere, eta umorea ardatz hartuta, La hora feliz (Ordu pozgarria) antzezlanarekin 60 emanaldi baino gehiago egin zituen konpainiak Andaluzian zehar. Horiek horrela, antzezlan horri esker Andaluziako hainbat lehiaketetan eta antzerki mostretan parte hartu zuten, eta Desencaja 09 izeneko lehiaketa irabazi zuten.

admin

Stop Desahucios igandean izango da Lakaxitan

Stop Desahucios mugimenduaren hitzaldia izango da igandean, 17:00etan, Lakaxitan. Gaztetxekideen arabera, “kanporaketen aurkako eta etxebizitza eskubidearen aldeko mugimendu bat osatzeko lehen urratsa izan behar du” hitzaldiak. Bestalde, au...

admin

Babes ofizialeko etxe gehienak bete dituzte jada

Alzukaitz eremuko salmenta libreko, babes ofizialeko eta tasatutako etxebizitza gehienak dagoeneko prest direla jakinarazi dute Irungo Udaletik. Hala, babes ofizialeko 74 etxebizitetatik 71 banatu dituzte dagoeneko, eta tasatutako 37etatik, 35. Juan An...

admin

Gastronomia eskaintza sustatzeko webgunea abiatu du Irun Dastatuk

Irun Dastatu egitasmoak, hiriko gastronomia eskaintza sustatzeko helburuarekin, saboreairundastatu.com webgunea abiatu du. Webguneak, Irungo jatetxeen kokagunea jakinarazteaz gain, eskaintzen dituzten menuen berri ere ematen du. Halaber, egitasmoak hai...

admin

Ipuinaldia hasiko dute berriz ere Mediatekan

Euskarazko Ipuinaldia berriz abiatuko dute Hendaiako Mediatekan. Hala, Xan Errotabehere kontalaria bertan izango da larunbatean, 11:00etan. Otsoaren ordua hautatu du Mediatekak hilabeteko gai gisa, eta horienganako beldurra gainditzeko gakoak emango di...

admin

Teilatuko hodiak konpontzen

Makina handi bat jarri zuten herenegun anbulatorioaren ondoko aparkalekuan, eta atzo beste txikiago bat erdiko kale txikian kabitzeko. Jesus Mari San Roman arduradunak jakinarazi duenez, teilatuko hodiak garbitzen ari dira. San Romanek zehaztu duenez, hodi horiek garbitzeaz gain, konpondu ere egingo dituzte. Izan ere, zulo batzuk zituzten, eta sarrera nagusian, esaterako, ura erortzen zen. Lanen arduradunaren arabera, bizpahiru egun iraungo dute lanek.      

admin

Jai batzordearen urteko lehen bilera egingo dute datorren asteartean

Lezoko Jai Batzordeak urteko lehenengo bilera egingo du datorren asteartean, hilaren 17an. Kultura Aretoan elkartuko dira, 19:30etik aurrera.   Jai batzordeak bost puntu jorratuko ditu bertan. Ohi bezala, herriko hainabt eragile gonbidatu dituzte bertara: kirol arlokoak, kulturakoak, hezkuntzakoak eta beste hainbat   Gai nagusia Inauterien prestaketa izango da. Otsailaren 16an hasiko dira inauteriak. Horrez gain, pasatu berri diren Gabonen balantzea egingo dute bertan bildutakoek. Ohiko beste hiru puntu ere izango dituzte hizpide: Udalaren aportazioa, parte hartzaileek eramango luketena eta aurreko akten sinatzea.     Aurreko bilera, urriaren 27an Iazko urriaren 27 egin zuten jai batzordearen azkeneko bilera. Bertan Gabonak prestatzeko elkartu ziren, eta 2010ekoaren balantzea egin zuten. Urtean hiruzpalau aldiz biltzen da jai batzordea.

admin

Urumeako biraren azken etapa antolatu dute Urdaburu elkarteko kideek

Urdaburu Mendizale Elkartekoek hilabete honetan amaituko dute Urumeako bira. Hilaren 21ean egingo dute zortzigarrena eta azkena izango den etapa, Artikutzatik abiatuta. Kausoko lepoan hasiko dute, zehazki, zeharkaldia eta sei ordu beranduago Donostian ...

admin

Federatzeko eta arropa erosteko aukera, gaur Girizian

Giriziak bizikletan ibiltzeko asegurua egiteko eta arropa eskatzeko aukera zabalduko du gaur Aurten ere izango da Girizia elkartekin bizikletan ibiltzeko asegurua egin eta 2012 urteko arropa eskatzeko aukera. Horretarako hitzordua gaur jarri dute, Girizia Mendi Taldearen lokalean, 18:30etik 20:00etara. Zikloturista taldeko kideek jakinarazi dutenez, aurten diseinu berria izango du arropak (beheko irudietan). Internetetik ere bai Gaur Giriziara bertaratu ezin dutenek, saretik ere izango dute bizikletan ibiltzeko arropa eskatzeko aukera. Horretarako, interesdunek honako webgunean sartu behar dute: www.girizia.org, Zikloturista taldea jartzen duen gunean sakatu, eta ateratzen den zerrendan Arropa online erosi aukeratu. Bertan, excel orri bat deskargatu behar da. Excel orri horretan norberak erosi nahi duena zehaztu behar du, eta baita arroparen neurria ere. Gero, excel orri hori webgunera igo, eta izen-abizenak zehaztu behar dituzte txirrindulariek, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia ere bai. Informazio gehiago Dudaren bat duena edo informazio gehiago nahi duena, telefonoz edo helbide elektroniko bidez jar daiteke Giriziako kideekin harremanetan. Telefono zenbakia honakoa da: 686 65 43 81. Eta helbide elektronikoa, hau: aiakoharriabtt@gmail.com.

admin

‘Wilt panpina puzgarriaren hilketa’ estreinatuko dute igandean

Igandean antzezlan bat estreinatuko dute Errenteria Hiria Kulturgunean: Ados Teatroren Wilt panpina puzgarriaren hilketa. 19:00etan hasiko da emanaldia. Taularen gainera aurpegi ezagunak igoko dira: Mikel Laskurain, Miren Gojenola, Aitziber Garmendia, ...

admin

Ostiralean euskarari buruzko hitzaldia emango du Jon Sarasuak Beltzenian

Euskararen kinkak: euskararen herria biziberritzeko gako batzuk hitzaldia emango du Jon Sarasuak, bihar, Beltzenia pilotalekuko ostatuan. Era berean, hizketaldia bukatuta, euskalgintzaz eta Euskal Herriaz eztabaida irekia ere izango da. Jon Sarasua (Ar...

admin

Bularreko minbiziari aurre egiteko 890 euro bildu ditu Klink-ek

Klink elkarteak Kontsumo Solidarioa bularreko minbiziaren kontrako kanpaina martxan jarri zuen abenduan, eta 890 euro biltzea lortu dute. Hainbat hornitzailerekin akordioak lortu ondoren, produktuetan beherapenak lortu zituzten, eta erositako produktu bakoitzeko euro bat kanpainara bideratu dute. Ia 900 euro lortzea «positibotzat» jo dute elkarteko ordezkariek. Iragan astelehenean eman zioten Klink elkarteko kideek 890 euroko txekea Kattalin taldeko Maria Emma Soto ordezkariari, eta Sotok dirua jaso, eta asko eskertu zuen hiriko elkarteak egindako lana. Klink-ek, hilabeteko kanpaina solidarioak egiten ditu, eta oraingo honetan, bularreko minbiziaren kontra kopuru garrantzitsua biltzea lortu dute. Gainera, kanpainak iraun duen bitartean, liburuxkak eta kartelak jarri dituzte elkartera bertaratzen diren bazkide, lagun eta gonbidatuek informazioa jasotzeko. 1.010 euro azaroan Klink elkarteak Hondarribian premia gehien dutenentzako azaroan egin zuen Zorioneko Saltoak Eman kanpaina solidarioan 1.010 euro bildu zituen. Caritaseko Mertxe Ancisar eta Txaro Berrotarani eman zieten diru hori Klink elkarteko Mikel Obeso eta Toño Gonzalezek. Hortaz, urtean zehar horrelako kanpaina gehiago egiteko konpromisoa dute hiriko elkarteko kideek.

admin

Kasino Zaharraren urteurrena

Kasino Zaharra adinekoen etxeak XXIII. urteurreneko jaia ospatuko du hilaren 29an. Eguerdiko hamabietan meza egingo dute Portuko elizan eta ondoren, eguerdiko ordubietatik aurrera, bazkaria egingo dute Ardora jatetxean. Bazkalostean, eta urtero bezala, 2011. urtean 80 urte bete dituzten Kasino Zaharreko bazkideek eta urrezko ezteiak ospatu dituzten bikoteek omenaldia jasoko dute. Hala, ospakizunean parte hartu nahi dutenek, izena eman behar dute hilaren 25a baino lehen, Kasino Zaharrean. Iaz omendutako hondarribiarrak ikus daitezke irudian.

admin

Rio Bidasoa hotela, hiru dimentsiotan erakutsita

Hondarribiko Rio Bidasoa hotela Euskal Herriko establezimentu turistikoen artean bere kokapena hiru dimentsiotan eskaintzen duen lehenengo hotela da. Google Maps eta Google Earth sistemen bidez, eraikineko instalazioak klik batean bisitatzeko aukera da...

admin

Pilar Oronozek hitzaldia emango du Zuloagan

Irungo Juncal taldeko Alkoholiko Anonimoek, Pilar Oronoz psikiatraren laguntzarekin, hitzaldia antolatu dute etzi arratsaldeko seietarako Zuloaga Etxean.

admin
Gehiago