Akuarela ikastaroarekin hasiko du urte berria Emeki elkarteak
Hondarribiko Emeki emakumeen elkarteak urte berria martxan jarri, eta akuarela ikastaroa antolatu du. Bihar hasiko dituzte margoketa eskolak, honako ordutegiarekin: arratsaldeko bostetatik zazpietara. Elkartearen egoitzan emango dituzte eskolak. Irakas...
Hondarribiko Emeki emakumeen elkarteak urte berria martxan jarri, eta akuarela ikastaroa antolatu du. Bihar hasiko dituzte margoketa eskolak, honako ordutegiarekin: arratsaldeko bostetatik zazpietara. Elkartearen egoitzan emango dituzte eskolak.
Irakaslea Lupe Amunarriz margolaria izango da, eta izena 943 64 34 02 telefono zenbakira deituta, edo emekielkartea@hotmail.com helbidera idatzita eman daiteke. Matrikulak hamabi euroko prezioa du, eta hiruhilero 90 euro ordaindu behar dira.

