‘Urte berri on amona!’, Itsas Etxean

Urte berri on amona! euskarazko filma emango dute larunbatean, 20:00etan, Itsas Etxean. Sarrerak erosteko leihatila saioa hasi baino ordubete lehenago irekiko dute. Komedia beltza da Urte berri on amona!, Mari amona «berezi samarra» zaindu behar duen...

Urte berri on amona! euskarazko filma emango dute larunbatean, 20:00etan, Itsas Etxean. Sarrerak erosteko leihatila saioa hasi baino ordubete lehenago irekiko dute. Komedia beltza da Urte berri on amona!, Mari amona «berezi samarra» zaindu behar duen familiaren gatazkak azaltzen dituena, antolatzaileen arabera. Gatazka horiek umorez azaldu ditu Telmo Esnal zuzendariak, eta gaiaren gaineko hausnarketa egiteko aukera ematen du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.