Bi emakume harrapatu ditu gaur arratsaldean auto batek Altamirako biribilgunean. Istripua arratsaldeko bostetan izan da. Auto batek Altamira azpiko tuneleko irteera hartu du, eta zebrabidea gurutzatzen ari ziren bi emakume harrapatu ditu. Emakumeak lez...
FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Oiartzun-Aloña Mendi: 1-2. Espainiako Estatuko Emakumeen Bigarren Maila. Athletic-Oiartzun: 2-0. ARETO FUTBOLA Partidarik ez. SASKIBALOIA Partidarik ez. PILOTA EUSKAL HERRIKO LEHIA Gazteak. Sarasti-Imaz (Oi...
Hautagai izan nahi dutenek otsailaren 9ra arte dute aurkezteko aukera; egoitzatik pasatu behar dute Gazte Izanak Erretiratuen Elkartean presidente berria aukeratuko dute. Aurretik, baina, hautagaiak behar dituzte Beren burua hautagai aurkeztu nahi du...
Hilaren 29an izango da pailazoen emanaldia, Elorsoro kiroldegian; sarrerak lehiatilan salduko dituzte Urteroko hitzordua mantenduz, urtarrileko azkeneko igandean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia izango da Elorsoro kiroldegian. Ugaldetxo Kultur Taldeak antolatu du ekitaldia beste behin, Udalaren laguntzarekin. Sarrerak, ordea, larunbatean salduko dituzte (hilaren 14an). Antolatzaileek jakinarazi dutenez, txartelak eskuratzeko aukera 16:00etatik 19:00etara izango da Elorsoro kiroldegiko lehiatilan. Bi urtetik gorako haur guztiek ordaindu beharko dute bost euroko sarrera, eta helduek zortzi euro ordaindu beharko dute. Pertsona bakoitzak gehienez zortzi sarrera erosi ahal izango ditu. Guraso bakarra Guztira, 1.500 sarrera jarriko dituzte salgai. Ahalik eta haur gehienek izan dezaten ikuskizunaz gozatzeko aukera, aurten ere antolatzaileek helduei dei egin diete bi gurasoak joan ordez, bakarra joan dadin haurrekin. Emanaldia bera hilaren 29an (igandea) izango da, 17:00etan. Oraingo honetan, pailazo ezagunen azken lana ikusteko aukera izango dute herriko haurrek: Zazpikoloroa.
Hilaren 28n Xabier Lete artista oiartzuarra gogoan izango dute Irunen, Amaia Kultur Zentroan antolatu duten omenaldi kontzertuan. Arratseko zazpietan hasiko da (eta ez 20:00etan orain arte iragarri duten bezala). Sarrerak dagoeneko salgai daude, ohiko lekuetan. Irungo saioan hainbat artista ezagunek hartuko dute parte. Ken Zazpi taldeko abeslari Eñaut Elorrieta izan da, oraingoz, baiezkoa eman duen azkena. Berarekin batera Alex Sardui (Gatibu), Mikel Urdangarin, Jabier Muguruza, Pier Paul Berzaitz, Arantza Irazusta eta Petti ariko dira abesten. Musikari bikainak Horiek ahotsa jarriko dutenak, baina kontzertuko erakargarritasunetako bat bildutako musikari taldea da, maila handikoa. Karlos Gimenez pianoarekin ariko da, Joxan Goikoetxea eskusoinuarekin, Xanet Arozena gitarran, Txema Garces baxuan, Luis Fernandez txeloan eta Miren Zeberiok biolina joko du.
Bihar, asteazkenean, Maider Galarza ipuin kontalariak Koloretako ipuinak kontatuko dizkie Ikust Alaia udal liburutegira arratsaldeko bostak eta erdietan hurbiltzen direnei. Saioa 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat egokia da, euskaraz izango da, eta denentzat irekia. Hil honetan beste saio bat egingo dute euskaraz, hilaren 18an. Amaia Arriaranek Ipuin Zaparrada botako du. 25ean, berriz, Rakel Imaz ariko da, gazteleraz; Brunilda sorginarenren istorioa kontatuko du Imazek. Saio guztiak 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat egokiak dira, eta ez da sarrerarik ordaindu behar.
Udal Zeramika tailerretik jakinarazi dute hiruhilabeteko ikastarorako leku libreak geratu direla, bai Lehen mailan (hasiberrientzat) eta baita bigarren mailan ere. Izena emateko, ordutegien berri izateko edo edozein informaziorako deitu telefono zenbak...
Distantzia Luzeko Aulki Mugikorreko Gipuzkoako txapeldun izan zen larunbat arratsaldean Hondarribiako Senior Mailako zortzikoa, Bidasoa ibaian. Hiriko arraun elkarteak eta Gipuzkoako Federazioak antolatu zuten lehenengoz lehia, arrakastarekin gainera. Gipuzkoan aulki mugikorra lantzen duten arraun elkarte guztiek parte hartu zuten: Hondarribiak, San Juanek, Donostia-Arraun Lagunak-ek, Ur-Kirolak-ek, Santiagotarrak-ek eta Oriok. B ontzia, hirugarrena Guztira 260 arraunlarik eta 48 ontzik parte hartu zuten larunbateko proban. Proba nagusian, Hondarribiko zortzikoaren atzetik —hamazazpi minutu eta 13 segundoko denbora egin zuten etxekoek— Orio sailkatu zen, hamalau segundora. Hondarribia B izan zen hirugarrena, Santiagotarrak laugarrena, Donostia-Arraun Lagunak bosgarrena, eta Ur-Kirolak kanporatu egin zuten. Irabazleen zortzikoa honakoa zen: Julen Castrillon, Iñigo Vertiz, Ekaitz Aznar, Iker Amador, Gorka Vertiz, Manex Aldai, Asier Puertas, Mikel Orbañanos eta Joan Alza (lemazaina). Bestalde, Distantzia Luzeko Aulki Mugikorreko Euskadiko Txapelketa ere Hondarribian jokatuko dute. Hilaren 21ean izango da proba hori, Bidasoa ibaitik zehar.
Atzo hasi zituzten Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleak berritzeko bigarren faseko lanak. Lehen fasea 2011ko irailean hasi zuten eta hirugarrena, eta azkena, ekainean bukatzea espero dute. «Orain hasi eta Aste Santua bitarte, Portuko elizaren aurr...
Ikust Alaia udal liburutegiak, azterketak prestatzen ari diren ikasleen eskariari erantzunez, ikasgela zerbitzuaren ordutegia zabaldu du. Aurrerantzean astegunetan goizeko zortziak eta erdietan irekiko dute, eta ez bederatzietan. Horrenbestez honako or...
Igandean egin zuten seigarrenez Fanderiako Haurren Krosa, eta Erdiko Erreka auzo elkartea pozik agertu da haurrek emandako erantzunarekin. Antolatzaileen arabera, igo egin da parte hartzaile kopurua: iaz 200 inguru izan ziren, eta aurten, hogei bat geh...
Atzo eman zioten azken agurra Fausto Anzari. Larunbatean zendu zen oreretarra 60 urterekin. Bilbon euskal presoen alde egindako manifestazioaren ondoren, etxera itzultzeko autobusa hartzera zihoanean bihotzekoak emanda hil zen. Fausto Anza aski ezaguna...
Nagore Indakoetxea eta Aitor Arrieta errenteriarrak izan ziren joan den azaroan Pasaian jokatutako Doinu Zahar eta Aurresku txapelketetako garaileak. Kasu horietan egiten den moduan, eurek irabazitako garaikurrak Errenteriako herriari eman zizkioten os...
Ostiralean lau partida ikusteko aukera izango dute pilota zaleek; larunbat arratsaldean, berri, beste sei Pilota gustuko dutenek, izango dute zerekin gozatu asteburuan, Madalensoro pilotalekuan. Oiarpeko pilotariek hamar partida jokatuko dituzte. Ostiralean, 19:15etik aurrera, lau partida izango dira Madalensoro frontoian. Lehenengo biak Gipuzkoako Txapelketakoak izango dira. Haurren Mailako partidak izango dira biak, binakakoak. Ondoren, Euskal Herriko Txapelketako beste bi partidarekin gozatzeko aukera izango dute pilota zaleek. Lehenengoa Kadete Mailakoa izango da, eta bigarrena Gazte Mailakoa. Bi partidetan pilotariak banaka ariko dira. Larunbatean, berriz, 16:00etan hasita, sei partida ikusteko aukera izango da. Lehenengo hirurak Alebin Mailakoak izango dira, eta gainontzekoak Haur Mailakoak. Gabon Kopan, bigarren Oiarpeko pilotariak hainbat txapelketa jokatzen ari dira, beste hainbeste mailatan. Gazteetan, esaterako, Urretxuko Gabon Kopan parte hartu zuten Alberdi urretxuarrak eta Imaz oiartzuarrak. Finalera iritsi ziren, baina ez zuten txapela janzterik izan. Bigarren gelditu ziren, Apaolaza eta Imazen kontra 6-18 galdu ondoren. Euskal Herriko Pilota Txapelketan, berriz, bi partida jokatu dituzte Oiarpeko pilotariek asteburuan. Gazteetan, Oiarpeko Sarasti eta Imazek 22-10 irabazi zieten Aurrera Saiazeko Oria eta Iruretagoienari. 22 Urtez Azpiko Mailan ez zuen zorte bera izan Oiartzungo pilotariak. Iñigo Ugaldek 6-22 galdu zuen Markinako Ansotegiren kontra. Gipuzkoako Trinkete Txapelketan, azkenik, Oiarpe izan da garaile asteburuan. Jon Irastorzak [...]
Batzuk alaiago, beste batzuk tristeago, baina denak harridura aurpegiarekin. Hala zeuden atzo Lezoko ikastola berria estreinatzeko ohorea izan zuten ikasleak. Ehundik gora ikasle izan ziren: ikastolako txikienak eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako haurrak. Eurak lagundu zituzten guraso batzuek eguna betikotzeko argazkiak atera zituzten, eta bideoren bat grabatu zuenik ere izan zen. Bi autobusetan iritsi ziren ikasleak, baita autoetan ere. Lezoko haurrek, aspaldiko partez, oinez joateko aukera izan zuten. Izan ere, urteak dira Pasaia-Lezo Lizeoko sortzaileetako bat izan zen ikastola lekualdatu zutenetik. 1988an izan zuen garai hartan jada Lizeoa zenak azkeneko eraikina Lezon. Progresiboki betetzen Atzo eskolak hasi zituzten ikasleak eraikin berria probatzen izan ziren arren, datozen urteetan ikasle gehiago izango dira bertan. Elena Mendia Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendariak azaldu duenez, urte bakoitzeko maila berri bat sartuko da. Horrela, txikienek hor jasoko dute Haur Hezkuntza, eta urtero maila bat gehiago sartuko dute. Lezoko eraikin berriarekin gainontzeko egoitzetan leku gehiago egongo da. “Hemen dauden ikasleak, orain arte, Donibanen eta Antxon egon dira”, esan du Lizeoko Edurne Urkiolak, «eta orain gauzak normaltasunera itzuli dira». Izan ere, haur horiek orain arte “musika gelan edo bestelako gelatan” egoten ziren, eta orain gela horiek berezko duten funtzioa beteko dutela nabarmendu du. Guztira 3.000 metro koadro ditu [...]
Bidasoarren arteko derbia poltsikoratu zuen herenegun goizean Hondarribiak. Lehia polita izan zen, eta bi eta huts menderatu zuten berdeek Real Union B. Hiru puntu horiekin, hamahirugarren postura igo dira hondarribiarrak. Ohorezko Erregional Mailako h...
Urte berri on amona! euskarazko filma emango dute larunbatean, 20:00etan, Itsas Etxean. Sarrerak erosteko leihatila saioa hasi baino ordubete lehenago irekiko dute. Komedia beltza da Urte berri on amona!, Mari amona «berezi samarra» zaindu behar duen...
Millas de oro para un navegante en solitario (Urrezko milak bakarkako nabigatzaile batentzat) ikus-entzuneko lana aurkeztuko du Fermin Aramendia irundarrak ostegunean, Amaia KZn. Emanaldia Zure Abenturaren Bila programaren barruan kokatzen da, eta gaztearen bidaia izango du ardatz. Izan ere, itsasoetan zehar belaontzi txiki batean hiru urtez bidaitzen ibili ondoren, haren bizipenak azalduko ditu. Mediterraneotik Karibera Aramendiak Mediterraneoan hasi eta Kanaria Uharteetara, Cabo Verdera, Antlantikoa zeharkatzera, Karibera edota Azoresera besteak beste eramango ditu ikusleak. Hala, zerk eraman zuen gisa honetako bidai bat egitera ere azalduko du gazteak.