Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ikastola berriarekin irrikaz

Batzuk alaiago, beste batzuk tristeago, baina denak harridura aurpegiarekin. Hala zeuden atzo Lezoko ikastola berria estreinatzeko ohorea izan zuten ikasleak. Ehundik gora ikasle izan ziren: ikastolako txikienak eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako haurrak. Eurak lagundu zituzten guraso batzuek eguna betikotzeko argazkiak atera zituzten, eta bideoren bat grabatu zuenik ere izan zen. Bi autobusetan iritsi ziren ikasleak, baita autoetan ere. Lezoko haurrek, aspaldiko partez, oinez joateko aukera izan zuten. Izan ere, urteak dira Pasaia-Lezo Lizeoko sortzaileetako bat izan zen ikastola lekualdatu zutenetik. 1988an izan zuen garai hartan jada Lizeoa zenak azkeneko eraikina Lezon. Progresiboki betetzen Atzo eskolak hasi zituzten ikasleak eraikin berria probatzen izan ziren arren, datozen urteetan ikasle gehiago izango dira bertan. Elena Mendia Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendariak azaldu duenez, urte bakoitzeko maila berri bat sartuko da. Horrela, txikienek hor jasoko dute Haur Hezkuntza, eta urtero maila bat gehiago sartuko dute. Lezoko eraikin berriarekin gainontzeko egoitzetan leku gehiago egongo da. “Hemen dauden ikasleak, orain arte, Donibanen eta Antxon egon dira”, esan du Lizeoko Edurne Urkiolak, «eta orain gauzak normaltasunera itzuli dira». Izan ere, haur horiek orain arte “musika gelan edo bestelako gelatan” egoten ziren, eta orain gela horiek berezko duten funtzioa beteko dutela nabarmendu du.   Guztira 3.000 metro koadro ditu [...]

admin
Bidasoa
2012/01/10

Batzuk alaiago, beste batzuk tristeago, baina denak harridura aurpegiarekin. Hala zeuden atzo Lezoko ikastola berria estreinatzeko ohorea izan zuten ikasleak. Ehundik gora ikasle izan ziren: ikastolako txikienak eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako haurrak. Eurak lagundu zituzten guraso batzuek eguna betikotzeko argazkiak atera zituzten, eta bideoren bat grabatu zuenik ere izan zen.Lezoko ikastola berriko lehenengo ikasleak

Bi autobusetan iritsi ziren ikasleak, baita autoetan ere. Lezoko haurrek, aspaldiko partez, oinez joateko aukera izan zuten. Izan ere, urteak dira Pasaia-Lezo Lizeoko sortzaileetako bat izan zen ikastola lekualdatu zutenetik. 1988an izan zuen garai hartan jada Lizeoa zenak azkeneko eraikina Lezon.

Progresiboki betetzen

Atzo eskolak hasi zituzten ikasleak eraikin berria probatzen izan ziren arren, datozen urteetan ikasle gehiago izango dira bertan. Elena Mendia Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendariak azaldu duenez, urte bakoitzeko maila berri bat sartuko da. Horrela, txikienek hor jasoko dute Haur Hezkuntza, eta urtero maila bat gehiago sartuko dute.

Lezoko eraikin berriarekin gainontzeko egoitzetan leku gehiago egongo da. “Hemen dauden ikasleak, orain arte, Donibanen eta Antxon egon dira”, esan du Lizeoko Edurne Urkiolak, «eta orain gauzak normaltasunera itzuli dira». Izan ere, haur horiek orain arte “musika gelan edo bestelako gelatan” egoten ziren, eta orain gela horiek berezko duten funtzioa beteko dutela nabarmendu du.

 

Guztira 3.000 metro koadro ditu eraikin berriak, eta 1.000 metroko jolastokia. 11:00etatik aurrera izan zuten Lehen Hezkuntzako ikasleek hori probatzeko aukera.

 

 

Argazkiak eta inaugurazioa

Eskolak atzo hasi arren, inaugurazio ofiziala hilaren 22an egingo dute. Egitarau oparoa osatu dute, eta bazkaria ere egingo dute. Txartelak kioskoan eta estankoan eros daitezke. Helduek hamabost euro ordaindu behar dituzte, eta haurrek, sei.

 

Bestalde, Pasaia-Lezo Lizeoak argazki bilduma osatu nahi du bertatik pasatu diren lezoarrekin (“ikasle, irakasle, langile zein guraso”).

 

Argazkiak bidaltzeko bi modu daude. Alde batetik, Jaizkibel hiribideko Famipanen utz daitezke. Bestetik, posta elektroniko bidez bidali nahi izanez gero, bizitzekoirrika@lizeoa.org helbide elektronikora bidal daitezke argazkiak.

 

Lizeoaren asmoa funtsa egitea da, “nondik gatozen ez ahazteko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.