Fanderiako krosa, jendetsuagoa

Igandean egin zuten seigarrenez Fanderiako Haurren Krosa, eta Erdiko Erreka auzo elkartea pozik agertu da haurrek emandako erantzunarekin. Antolatzaileen arabera, igo egin da parte hartzaile kopurua: iaz 200 inguru izan ziren, eta aurten, hogei bat geh...

Igandean egin zuten seigarrenez Fanderiako Haurren Krosa, eta Erdiko Erreka auzo elkartea pozik agertu da haurrek emandako erantzunarekin. Antolatzaileen arabera, igo egin da parte hartzaile kopurua: iaz 200 inguru izan ziren, eta aurten, hogei bat gehiago. Lasterketa zuzen joan zen; hori bai, bukaeran hankak busti zituzten korrikalariek euria hasi baitzuen. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete babesleei eta parte hartzaileei, “horiek gabe ez legokeelako probarik”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.