Ez zuten hutsik Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek atzo eguerdian. Lezoko Bekorrota kiroldegian izan ziren, urteroko zitari huts egin gabe. Atzo oholtzaratu zuten ikuskizuna Zazpikoloroa izan zen. Pailazoak taulara atera baino lehenago lepo bete zen kiroldegia, bai beheko pista bai harmailak. Bertan ziren ehunka haur, ezinegon handiz, baita sarrerak eskuratzeko lehia bizian ibili diren gurasoak ere. Senide batzuei euren seme-alabei baino irrika handiagoarekin ikusten zitzaien. Pailazoak atera zirenean oihuak nagusitu ziren kiroldegian. Jada oholtza gainean, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek koloreen garrantzia eta aniztasuna helarazi zizkieten bertan bildutako ikusleei. Ohi bezala, dantzatuz eta abestuz. Hala ere, Belekoik zazpi koloreko hegaztia lapurtzen du eta koloreak desagertzen joaten dira. Pirritxi sudurreko belztu zitzaion, baita Porrotxi kolorezko jaka ere. Zazpikoloroa ikuskizunaren dantza, kopla eta abestiez gozatu ondoren, abesti klasikoen txanda iritsi zen. Ohi bezala, guztien artean kantarik abestu eta dantzatuena Maite zaitut izan zen. Eta ondoren, argazki saioa pailazoekin. Oiartzunen, hilaren 29an Atzoko saioa berriro ikusi nahi duenak (edo ikusi gabe geratu zenak), hilaren 29an izango du berriro aukera. Oiartzunen izango dira pailazoak. Elorsoro kiroldegian izango da, 17:00etan. Sarrerak hilaren 14an jarriko dituzte salgai, kiroldegian bertan. Arratsaleko lauretan irekiko dute leihatila.
Aselehenean egun berezia izango da Pasaia-Lezo Lizeoko hainbat ikaslerentzat. Izan ere, Lezoko eraikineko ateak irekiko dizkiete ikasleei. Lanak garaiz bukatu dituzte, eta Lizeoko arduradunek espero zuten bezala, aurten hasiko dira eskolak ematen. Eraikin horretan, progresiboki, 0 eta 3 urte arteko haurrak sartuko dira, baita Lehen Hezkuntzakoak ere. Guztira 3.200 metro koadro ditu eraikinak, bost solairutan banatuta, eta jolastokiak, berriz, beste 1.000 ditu. Irekia eta publikoa izango da jolastokia, gainera. Kilometroen fruitua Lezoko eraikina 2010ean Pasaia-Lezo Lizeoak antolatu zuen Kilometroak jaialdian eskuratutako diruari esker eraiki dute. Orduan 300.000 euro jaso zituzten, eta inbertsioa, guztira, 2,9 milioi eurokoa izango da.
Dagoeneko bosgarren autobusa bete dute Irunen larunbat arratsaldean Bilbon egingo den manifestaziora joateko. Zentzu horretan, atzo, Egin Dezagun Bidea ekimenarekin bat egiteko arrazoiak eman zituzten Eusko Alkartasunaren egoitzan egindako agerraldian ...
Kirol lehiaketak asteburu honetan itzuliko dira, atsedenaldiaren ondoren. Lezoko bost talde nagusiek, gainera, etxean jokatuko dituzte jardunaldi honi dagozkien partidak. Allerru Bk Erregional Preferenterako txartela eskuratzeko faseari ekingo dio etzi arratsaldean. Hondarribia Bren kontra jokatuko dute, 19:30etik aurrera. Ligaxkako faseari agur esango diotenak Emakumeen Ligakoak izango dira. Arrobi Berri jasoko dute neskek, etzi, 17:30ean. Plazetako futbol arratsaldea osatzeko, Allerru Beti Onaren kontra jokatzen hasiko da. Allerruko saskibaloi taldeak Hernani Teklan jasoko du etzi, 16:30ean, Bekoerrotan. Areto futbolekoak bi aste barru hasiko dira.
Herritar ugarik egin zuen bat euskal presoen eskubideen aldeko aldarriarekin. Izan ere, ez ziren gutxi izan urte berriko lehen egunerako Oreretako Egin Dezagun Bideak Urdaburu mendira deitutako martxara bildu zirenak. 10:00etan elkartu ziren Susperregi...
Daniel Chamorro gaztelarraren Lines filmak irabazi du XVI. Irungo Zine eta Bideo Gaztea lehiaketako lehen saria. Bidasoko film onenaren saria David Rodriguez irundarrarentzat izan zen, Triste salto feliz lanarengatik. Euskal zuzendari onena Alauda Ruiz...
Meakako Adixkideak elkarteak deituta, euskal dantzen eta abestien zaleak igandean elkartuko dira Zabaltza plazan, Irunen Kantu eta Dantza ekimeneko saio berri batean. 11:30etik 13:00etara ariko dira kantuan eta dantzan.
Herri Musikaren Txokoak bisita gehiago izaten ditu urtero; bisitari gehienak taldeetan joaten dira HMT Herri Musikaren Txokoak bisita gehiago izan zituen 2011n, 2010ean baino. Beraz, bisitari kopuruak gora jarraitzen du urtetik urtera. Hala ere, 2011ko...
Aljarafe Kultur Elkarteak antolatuta haurren bigarren marrazki lehiaketa egingo dute etzi elkartearen egoitzan (Urdaburu, 2-4). Marrazkien gaia librea izango da eta arratsaldeko seietan hasiko da. Irabazleak lehiaketa egunean bertan aukeratuko dituzte ...
Beti Prest Dantza Taldeak antolatuta, etzidamu muxikoak dantzan ariko dira Herriko Enparantzan. Eguerdiko hamabietan hasiko da mutxikoen dantza erakustaldia, eta antolatzaileek beraiekin batera dantza egitera animatu dituzte herritar guztiak.
Emaitza onekin bukatu zuten urtea Errenteria Atletismo Taldeko (EAT) kideek. Joan den astean egin zuten Anoetako belodromoan parte hartze libreko proba, eta bertan izan ziren EATko Jon Lopez eta Igor Arrieta atleta federatuak. Lopez bi probatan aritu...
EPLEko pilotariek, estreinakoz, Pilota Elkarteen Arteko Euskal Ligan hartuko dute parte. Etzidamu jokatuko dituzte lehen partidak, 11:15etik aurrera, Fanderian. Pala motzean Landareko Iñaki Elorza eta Ruben Pichel ariko dira. Eskuz banaka, berriz, EPL...
Udal Txistulari Taldeak, orain arte egin duen bezala, auzoz auzo dianak jotzen jarraituko du. Urte berriko auzoetako lehenengo diana Gaztaño auzoan egingo dute igandean, eta bertako kaleetan barrena ibiliko dira, beraz, Udal Txistulari Taldeko kideak ...
Gabonetako jaialdia antolatu dute etzirako, 18:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean. Bertan, Irungo Toxic Dantza Eskolak dantza modernoen erakustaldia egingo du. Ikuskizunerako sarrerak erosi behar dira, eta dagoeneko salgai daude lau euroan. Ikuskizu...
Errenteriako Musika Elkarteko Musika Bandak urte berriko kontzertua emango du bihar. Foru plazan izango da musika bandaren kontzertua eguerdiko hamabi eta erdietatik aurrera. Batez ere balsak joko dituzte musika bandako kideek biharko urte berriko kont...
San Martzial kalean istiluak izan dira gaur eguerdian eta ertzainek agertu behar izan dute gizon baten bila, bere solairuaren gainean bizi direnak mehatxatu dituelakoan. Euskal Telebistak aurreratu du hildako bat egon daitekeela, baina Ertzaintzak hori gezurtatu du. Herrizaingo Saileko prentsa zerbitzutik esan dutenez, ertzainek San Martzial kaleko etxebizitza batetik dei bat jaso dute eguerdiko ordubatak aldera, bertakoen azpian bizi den gizonak mehatxatu dituelakoan. Ertzainen patruila bat bertaratu da, kalea itxi eta gizonaren bila hasi dira, baina ez dute aurkitu. Ezer gertatu ez dela ikusita, kalea berriro ireki dute. Itxuraz, mehatxuak egin omen dituen gizonak hainbatetan kexatu omen da, goiko bizilagunek goizaldean egiten ari ziren zaratarengatik. Goiko solairuan jende asko bizi dela eta goizeko zazpiretan zaratarengatik kexu agertu dela esan dute Ertzaintzatik.
Aurten herritarren laguntza inoiz baino beharrezkoagoa dela nabarmendu du El Watan elkarteak Herriko El Watan elkarteak Sahararen aldeko janari bilketa antolatu du aurten ere. Saharar errefuxiatuentzat zuzendutako janaria bilketa da aurtengoa ere, bain...
Hona Itsas Gelako elkartekoen Mater ontzian grabatu duten bideoa
Oiartzun Arriskuan lan taldeak alegazioak aurkeztuko ditu berriro; Udalak gauza bera egiteko eskatu du Pasaiako Kanpo Kaiaren Ingurumen Jasangarritasunaren Txostenak Lezo-Oiartzunen makroplataforma logistiko bat eraikitzeko proposamena jasotzen du, kaiaren azpiegitura osagarri gisa. Txosten hori 45 egunez jarri zuten jendaurrean pasa den abenduaren 4an. Lur eremua, 180 hektarea dituena, bat dator Donostialdea-Behe Bidasoako Lurralde Plan Partzialak (LZP edo PTP) aurreikusitakoarekin. Plataforma logistiko horren aurka, duela urtebete, ia 8.000 alegazio-idazki aurkeztu zituzten oiartzuarrek eta 40 entitate inguruk, udal talde politiko guztiek barne. Baina plataforma logistikoaren zein kanpo kaiaren izapideek aurrera jarraitzen dutela salatu du Oiartzun Arriskuan taldeak. Pasaiako Portuko Agintaritzaren IV. Eranskina. Pasaiako Portuan gune logistikoa ezartzeko azterketaren analisia dokumentuan (www.puertopasajes.net) jasotzen denez, azpiegitura hori, hasieran, Jaizkibelgo tuneletarako eta portuko lanetarako materialak biltzeko izango litzateke. Eta gero, portuko salgaiak uzteko eta jarduera logistikoetarako, geltoki intermodala barne. Oiartzungo aldean egin nahi dutena zehaztu du taldeak: «Funtzio Anitzeko Eremu Logistiko bat egin nahi dute, gutxi gorabehera 20 hektareakoa, eta Zerbitzuen Eremu bat lehen fase batean» (gainerako eremua Arizabalo eta Mendin arte zabaltzen da). Horretarako, zelaigune handi bat egin beharko litzateke Trapada mendian eta ingurunean, eta ondorioz, mendi hori desagertuko litzateke». Ondorioak Dokumentuak berak dio jarduketa horrek «ia erabateko eragina izango lukeela Oiartzungo Arau Subsidiarioetan, [...]