FUTBOLA (abenduak 17-18) Ohorezko Erregional Maila. Pasaia-Oiartzun: 3-0 (Laugarren postura jaitsi dira oiartzuarrak). Espainiako Estatuko Emakumeen Bigarren Maila. Oiartzun-San Ignacio: 0-1. SASKIBALOIA (abenduak 17-18) Hirugarren Maila. Zarautz-...
Gabonetako loteriarekin batera, Ereintza eskubaloiak ere saskia zozkatu zuen, eta Mikel del Val izan zen irabazlea. Bestalde, atzo, Bankoa Gabon Kopa jokatu zuten Haur eta Alebin mailetan. Ereintzako haurrek Elgoibar eta Oñati taldeen kontra jokatu zu...
Oiarpeko Oier Sarasti eta Ander Imaz pilotari gazteek ezin izan dute Gipuzkoako Pilota Txapelketako finala irabazi. Zazpi Iturriko Iribarriak eta Tolosak irabazi zieten, 22-7. Bestalde, Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberria Haur Mailako pilotari oiartzuar...
Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Veronica Fernandez Gascon izan da kirol instalazioen gaineko inkesta egin dutenen artean egindako zozketaren irabazlea. Inkestan parte hartu eta irabazle izateagatik 50 euro irabazi ditu, kirol materiala erosteko.
Jose Luis Gaztelumendiren margo eta eskulturak eskegi zituzten atzo Mendi Zolaneko erakusketa aretoko hormetan. Hala, hilabete honetan lehen urteurrena beteko duen Zokoburuko kulturguneak herriko seme baten lanak hautatu ditu 2012 lehen erakusketa antolatzeko. Izan ere, Hendaian jaio zen Gaztelumendi, 1954an, eta bertan bizi izan da urte luzez, irakasle lana eta arte zaletasuna uztartuz. Oso goiz abiatu zen arte lanetan, marrazten. Txinako tintarekin egin zituen lehen lan aipagarriak; teknika horren indarra eta zehaztasuna maite zituen, paisaiak irudikatzeko, besteak beste. 19 urterekin zizelkatze leuneko grabatu hastapenak egin zituen Bordelen eta, handik gutxira, egurraren gaineko eskulturarekin saiatu zen Ganbian emandako bi urteetan; Afrikako egonaldiaren ondorioz kolorearen eraginak garrantzia hartu zuen Gaztelumendiren obran. Hainbatetan erakutsi ditu bere lanak, baina bakarka bitan soilik: Afrikan, eta 1989an Baionako Patarre karrikako galeria batean; oliozko pastel lan batzuk hautatu zituen Lapurdiko hiriburuan erakusteko. Hortaz, Hendaiako artistak bakarkako hirugarren bilduma zabaldu zuen Itsas etorbideko aretoan. Intzura auzoko L’astroport elkartearen lantegian egindako lanak dira, orain artean jendaurrean erakutsi gabekoak. Oinarri gisa egurrezko egiturak hartu ditu egileak, eta haien gainean oihal margotuak edo bestelako materialak itsatsi ditu, “haize-parpailak” bailiran. Erakusketa pertsonala Oraingoan eskulturak eta margo lanak bateraturik sortu ditu Gaztelumendik. Lan oso pertsonalak dira; batetik, mugimenduak eta erritmoak autorearengan pizten duen [...]
Hilaren 6an (etzi, ostirala) itxita egongo da Manuel Lekuona Biblioteka, abenduaren 24an eta 31n bezala. Bihar, berriz, ordutegi berezia izango du: goizez eta arratsaldez egongo da irekita, jarraian, 09:00etatik 17:00etara.
Beti Onak Gabonetako futbol txapelketa egin du umeentzako jostailuak lortzeko helburuarekin. Hainbat partida jokatu zituzten haurren mailetan. Antolatzaileen asmoa zen talde bakoitzeko kide bakoitzak jostailu bana ekartzea, «gutxien daukaten horien ar...
Urriaren 29an 1958an jaiotakoen eguna ospatu zuten, eta Gabonetako loterian 10 euro jokatu zituzten. Jokatutakoa tokatu zaienez, kopuru berdina jokatuko dute Erregetako loteriaren zozketan. Zenbakia honakoa da: 05.738. Kintoek txartelak gorde behar dit...
Urtea bukatu baino lehen, urteko Ohiko Batzar Nagusia izan zuten Haurtzaro Ikastolan. Gai zerrenda luzea bezain mamitsuari egin zioten aurrez bertara hurbildu ziren guraso eta langileek. Gai mamitsuenetakoa Kalitate Egitasmo Integratua (KEI) izan zen. Iñaki Irastorza izan zen agurra egin zuena, ikastolako lehendakaria. Ondoren, urteko gai arruntenen txanda izan zen. Hasteko, aurreko ikasturteko Batzar Nagusiko aktaren onespena. Jarraian, egungo ikastolaren gobernu eta funtzionamendu egituraren gainean aritu ziren. Azken urteetako aldaketen eta berrikuntzen berri eman zuten ordezkari arduradunek. Kontseilu Errektoreko ordezkari berrien izendapenari ekin zioten ondoren, eta langile nahiz guraso berriak onartuak izan ziren. Segidan, Sorkunde Lekuona zuzendariak, 2010-2011 ikasturteko gestio txostenaren eta 2011-2012ko gestio plana azaldu ondoren, batzarraren onespena jaso zuten. 2010-2011 ikasturteko kontuak eta 2011-2012ko aurrekontuak ere onartu zituzten, Agustin Vital administrariak kontuak aurrez argi eta garbi azaldu ondoren. Jarraian, ikastolako Plan Estrategikoari ekin zioten. Gai sakona eta garrantzitsua oso ikastolaren joan-etorrian. 2009an hasi eta 2013an amaituko duten lan prozesu luze eta zabala. Bertan, proiektu honetan joan den ikasturteko lorpenak azaldu zituzten, alde batetik, arduradunek, eta 2011-2012rako markatuta dauzkaten erronkak, bestetik. Azken urte bi hauetan KEI egitasmoaren garrantziaz aritu ziren. Kalitate Egitasmo Integratua izan zen, beraz, gai zerrendako mintzagai mamitsuenetakoa Gai zerrendarekin jarraituz, ikastolak udalarekin dituen harremanez eta hitzarmenaz [...]
Hilaren 8a, igandearekin, Oiasso 2000 Eguberrietako marrazki lehiaketako XIV. ekitaldiko finalisten lanak ikusteko azken eguna izango da. Irungo auzo elkarteek antolatutako ekimena da. Azaroaren lehen astean auzo bakoitzeko saioak egin ziren, eta hil horretako 12an finala burutu zuten, Behobiako auzo elkartearen egoitzan. Eguberrietako marrazkien lehiaketako finalisten lanak MerkaIrunen, Uranzu azokan eta Luis Marianoko turismo bulegoan ikus daitezke, ohiko ordutegian.
Herriko emakumeek egindako lana ezagutarazteko asmoz, Berdintasun Kontseiluak Mariasun Landa Sariak antolatu ditu bigarrenez. Zehazki, gizarteko hainbat arlotan emakumeek Errenteria-Oreretari egindako ekarpenaren berri ematea du helburu, eta horri buru...
PSE-EEk udal kudeaketatik bere burua baztertu duela eta jarrera horren atzean «iparrik eta helburu politikorik» ez duen taldea dagoela esan du Errenteriako Ezkerrako (EE) zinegotzi Jose Manuel Ferradasek. Gobernu taldeko kidea haratago joan da: “Gobernu taldeak eskua luzatu badio ere, Merinok eta bere taldeak behin eta berriz mespretxatu du”. Udal hauteskundeetatik sei hilabete pasatu direnean, PSE-EEk “garai berrietara egokitzeko denbora nahikoa” izan ez duela uste du Ferradasek. Horren harira, gogorarazi du 2012ko aurrekontuak onartzeko EAJ eta PPrekin gobernu taldeak lortutako akordioa, alderdi sozialistarekin egitea “ezinezkoa” izan zela, eta azken horrek bi aukera dituela nabarmendu du: “Errenteria berriaren definizioan parte hartu, edo bere burua baztertu. Merinoren eskutik, badirudi bigarrenaren alde egin dutela”. Bestalde, bere jarrera justifikatzeko, alderdi sozialista “egia ez diren” baieztapenak egiten ari dela salatu du Errenteriako Ezkerrako zinegotziak. Hala, udal aurrekontuetan, babestutako gizarte lana sortzeko 61.000 euroko diru zatia jaso dela zehaztu du Ferradasek: “Aurreko urteetan 60.000 euroko diru zatia jasotzen zuen aurrekontuak eta Oarsoaldeari egiten zitzaion transferentzia zen. Hortik, azken bi urteetan zentimo bakarra ere ez zen exekutatu”. Bestalde, gastuaren murrizketa “erreala” dela esan du gobernu taldeko kideak: “Gastu politikoa 217.000 euro (%23,3) murriztu da, eta presidentzia gastua, berriz %3,5″. Beraun-Kaputxinoetako igerilekuetaz ere aritu da, eta bere alderdiak [...]
Pinturas Iztietak antolatutako margolan lehiaketa irabazi du Donibaneko Pilar Rodriguezek, Entre luces lanarekin. Bigarren saria, berriz, San Pedroko Lourdes Arrietak irabazi du, Torretik torre atzera margolanarekin. Gazteen saria, udalerriko Soraya He...
Lezoko Gaztetxearen Aldeko Asanbladak bilera egingo du bihar arratsaldean, 17:30ean, udaletxeko arkupetan. Gaztetxearen aldeko lanean jarraituko dutela adierazi dute asanbladako kideek, eta bide hori nola urratu izango dute hizpide gaur arratsaldean. I...
Urtero bezala, Etxerat elkarteak bertso jaialdia antolatu du presoen alde. Igandean izango da aurtengoa. Egin topo elkartasunean du leloa, eta honako bertsolariak igoko dira taula gainera: Xabier Silveira, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Andoni Egaña,...
San Marko zabortegia behin betiko itxi eta ingurugiro naturala berreskuratzeko fasean, Errenteriako Udalak bigarren faseari argi berdea eman dio. “Udalak zabortegi hori behin betiko ixteko duen borondate irmoari eusten dio, beharrezkoak diren tra...
Gabonetako saskibaloi txapelketa antolatu zuen Oiarsok joan den astean, eta bera izan zen talde guztien artean onena: Oiartzungo Saskilagunak-en kontra irabazi zuen finala, 75-69. Partida osoan zehar izan ziren nagusi Oiarsokoak. Lau taldek parte hartu...
Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 422 euri litro jaso zituen iazko azaroan (gehienak 5ean eta 6an). 2010eko azaroan, berriz, 211 euri litro jaso zituen Sarasolak. Hala, 2011ko azaroan, 2010ekoan baino 211 euri litro gehiag...
Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateak Zubimuxu errekaren hiri arroan egin beharreko drainatze lanak amaituta, Arturo Campion kalea trafikora ireki dute aste honetan, Belaskoeneako zirkulazio antolamendu berria osatuz. Aurrerantzean Arturo Campion kaleak beheranzko norabidea izango du Armagile eta Olagizon kalean artean, eta gainerako tarteetan lehengo norabidea mantenduko du. Marinel eta Balezale kaleetan egindako aldaketeei batu zaie Arturo Campion kalekoa. Udaletik esan dutenez, egindako aldaketekin auzoko ibilgailuen zirkulazioa hobetu nahi izan dute, batez ere, bertan bizi direnak kontuan hartuz.