Inauterietako Akelarre Gaua prestatzen hasi dira

Euskal Dantzazaleak astelehen eta ostegunetan ariko dira entseatzen, Gezala Auditoriumean, Inauterietan egingo duten Akelarre Gauea prestatzeko. Ordubetez izango dira dantzak prestatzen, 19:00etatik 20:00etara. Dei berezia egin diete Euskal Dantzazalee...

Euskal Dantzazaleak astelehen eta ostegunetan ariko dira entseatzen, Gezala Auditoriumean, Inauterietan egingo duten Akelarre Gauea prestatzeko. Ordubetez izango dira dantzak prestatzen, 19:00etatik 20:00etara. Dei berezia egin diete Euskal Dantzazaleek Lezoko, Oiartzungo, Errenteria-Oreretako eta Pasaiako dantzariei, bertara hurbil daitezen. Adierazi dutenez, ez dira dantza zailak, eta “edozeinek har dezake parte”. Gainera, dei berezia egin diete gizonezkoei.

Otsailaren 17an, 20:30ean hasiko da Akelarre Gaua. Bukatzean, triki poteoa egingo dute herriko tabernetatik zehar. Jaiarekin jarraitu nahi duenak, Uztarria tabernan egingo duten barrikotera joateko aukera du, hamabost euroren truke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.