Kapito Harrik eta Luzaz Gaztek jokatuko dute Enrike Abril lehiako finala

Enrike Abril Errebote Txapelketako azkeneko finalerdia jokatu zuten igandean Zubietak eta Luzaz Gaztek. Azken horrek 4-13 irabazi zuen. Ondorioz, Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) taldea izango da Kapito Harriren (Ustaritze) kontrarioa azaroaren 6ko Oiar...

Enrike Abril Errebote Txapelketako azkeneko finalerdia jokatu zuten igandean Zubietak eta Luzaz Gaztek. Azken horrek 4-13 irabazi zuen.

Ondorioz, Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) taldea izango da Kapito Harriren (Ustaritze) kontrarioa azaroaren 6ko Oiartzungo finalean, eguraldiak partida bertan behera uztera behartzen ez badu.

Gaur egungo Euskal Herriko talderik indartsuenak aurrez aurre ariko dira Oiartzungo finalean, beraz.

Gipuzkoako Txapelketa, emaitzak

  • Bigarren Maila, pala motza. Txost 1-Zumaia: 40-17. Txost 2-Urnieta: 40-33.
  • Hirugarren Maila, pala motza. Txost 1-Andoain: 40-28.
  • 22 urtez azpikoak, paleta larruz. Txost-Usurbil: 35-33.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.