Aitzbitarte: “Hemengo produktua lortu eta ekoizlea ezagutzea da helburua”

Bigarren kontsumo taldea sortu dute Errenteria-Oreretan, Aitzbitarte, eta bertako kidearekin, Josu Arotzenarekin (Errenteria-Orereta, 1963), egon da HITZA. Denbora gutxian sortu dute taldea, eta dagoeneko hilabete pasatxo daramate martxan. Hiruna otar ...

Bigarren kontsumo taldea sortu dute Errenteria-Oreretan, Aitzbitarte, eta bertako kidearekin, Josu Arotzenarekin (Errenteria-Orereta, 1963), egon da HITZA. Denbora gutxian sortu dute taldea, eta dagoeneko hilabete pasatxo daramate martxan. Hiruna otar jaso dituzte epe horretan. Itziarko ekoizle batekin ari dira lanean, eta hamar otar ekartzen dituzte herrira astean behin. Helburua “bertako produktua lortu eta ekoizlea ezagutzea, eta berarekin harreman bat egitea da”, Arotzenaren esanetan, “behin horrekin, ahalik eta ekologikoena, osasungarriena lortzea. Ekologia ulertuz, bertako batek natura modu orekatu batean zainduko duela, ez esplotazio masibo batetik”. Biharko egunkarian azalduko da elkarrizketa osoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.