Neskentzako autodefentsa ikastaroa egingo dute hilaren 18an eta 19an

Irungo Udaleko Berdintasun Sailak autodefentsa ikastaroa antolatu du hilaren 18rako eta 19rako Ikust Alaia udal liburutegian eta Artaleku kiroldegian. Irunen erroldatutako 14 urtetik gorako neskei zuzenduta dago. Ikastaroa egiteko interesa duten emakum...

admin

Kirol egarria asetzeko egokia

Bidasoa Eskubaloi Taldeak antolatuta, Garagardo Azoka egin zuten ostiraletik herenegun arte Uranzu pilotalekuan. Ekimenak klubaren egoera ekonomiko zaila arintzeko asmoa zuen, eta ehunka izan ziren deiari erantzun ziotenak, eskubaloi zaleak asko, eta g...

admin

Kantu jiraren entsegua deitu dute gaurko

Kantu jiran biltzen direnak gaurko deitu dituzte entseatzera, 19:30etik aurrera, Kultur Etxean.

admin

Irunen urak eramandako gizonezkoa hilda aurkitu dute

Euskalmeten arabera, ekaitza Bizkaia aldera joango da, baina pixkanaka indarra galdu eta atertu egingo du. Atzean, ordea, kalte ugari utzi ditu. Horietatik larriena atzo arratsaldean, Irunen. Baratzean ari zen 76 urteko gizonezko bat ubidera erori zen,...

admin

Errioxara irteera antolatu du Kasino Zaharrak

Kasino Zaharra erretiratuen egoitzak irteera bat antolatu du hilaren 24rako, Errioxako Cuzcurrita del Rio Tiron eta Santo Domingo de la Calzadara joateko. Izena egoitzaren bulegoan bertan eman behar da astelehen, asteazken edo ostiraletan, 10:30etik 12...

admin

Igandea, Extremadurako produktuen eguna

Monfrague kultur elkarteak Extremadurako produktuen eguna antolatu du iganderako. 09:00etatik 16:00etara, ogi mamiak, txorizoa, gazta, erroskillak, pestiñoak eta kañak jan eta bertako ardoak dastatzeko aukera izango da, Beraungo Pablo Sorozabal plaza...

admin

Autobusen maiztasuna areagotzeko eskatu du Bilduk

Donostiara joateko dauden autobusen maiztasun urria ikusita, Hondarribiko Bilduk zerbitzu hori areagotu, eta herri barruan norabide eta geltoki gehiago jartzeko eskatu dio Unai Erroitzenea Foru Aldundiko Mugikortasun Saileko zuzendariari. Ostegunean bi...

admin

Ballet Biarritz Errenterian izango da

Azaroaren 25ean Malandain Ballet Biarritzek entsegu publikoa egingo du Errenteria-Oreretan. Lucifer, El amor brujo eta Bolero ikuskizunen entsegu publikoa izango da. 17:30ean hasiko da, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Hori ikustera joateko...

admin

Clown saioak parkeetan

Korri, Xalto eta Brinko pailazo taldeak, Oarsoaldea eskualdeko hainbat parketan egin dituen clown saioetan Oarsoarrak komunitateko pertsonaiak ezagutarazi dituzte. Oarsoarrak Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) herritarrek osaturiko komunitate edo jendartetxoa da, bertako jendartearen lagin edo mostra bat. Asier Mujika Etxanizek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak eta Errenteriako Merkataritza, Turismoa, Berrikuntza eta Garapen Ekonomikorako Zinegotziak adierazitakoaren arabera, Euskara Batzordearen helburua Oarsoarrak komunitatea familiei ezagutaraztea da: “Euskararen erabilerari buruzko esketx baten bitartez eta Oarsoarrak pertsonaien pegatinak gurasoen artean banatuz”. Saioak bukatzean, pertsona bakoitzarekin identifikatzen den komunitateko pertsonaiaren pegatinak oparitu dizkiete herritarrei, herritar bakoitzaren izaeraren arabera. Era berean, komunitatearen berri ematen duen eskuorria eskualdeko etxe guztietan ere banatu dute. Oarsoarrak: “Etorri, zu ere ezagutu nahi zaitugu eta!” Oarsoarrak komunitatearen aurkezpena honakoa da: “Herri bat ara, komunitate bat. Elkarrengandik gertu bizi gara, baina ez gara berdinak. Gutako bakoitzak bere ametsak, ilusioak, izaera eta hitz egiteko modua dauzka. Baina aizue! Gure artean hartu-emanak ditugu, istorio bitxiak. Guregana gerturatzen bazarete, batez ere gauzak egiteko gogoa aurkituko duzue, urrats berriak egiteko borondatea… Gu Jon Mikel, Ixabel, Iraitz, Gaizka, Xuban, Eli, Eider, Garbiñe, Rosi, Arantxa, Regina eta Tomax gara. Etorri, zu ere ezagutu nahi zaitugu-eta!”.  

admin

‘Apaizak obeto’ dokumetala emango du ostegunean ETBk

Pasaiako Albaola elkarteko kideek egindako espedizioa biltzen duen Apaizac obeto dokumentala ETBn emango dute ostegunean, 22:00etan. Lotura klikatuz dokumentalaren aurrerapena ikus daiteke.

admin

Finala galdu du Txostek pala motzean

Errenteria-Oreretako Landare elkarteko Richard Benoit eta Ruben Pichel Gipuzkoako Pala Motzeko txapeldun izan dira, Bigarren Mailan. Pasa den larunbatean Ordizian Txost 1eko Gorka Aierbe eta Antxon Menari 40-37 irabazi ondoren jantzi dute txapela erren...

admin

Argazki galeria: uholdeak

[gallery]

admin

Irrien Lagunen egitasmo berria aurkeztuko dute ostegunean

Irrien Lagunak Klubaren egitasmo berriaren aurkezpen bilera egingo dute etzi herrian. 17:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Zehaztu dutenez, aurkezpen bilera izanik, helduentzat izango da eta ez da komeni haurrekin joatea. Aurrerago hainbat e...

admin

Xamoa ez da sartu finalaurrekoetan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azkeneko final-laurdenean parte hartu zuen atzo Arkaitz Oiartzabal Xamoa oiartzuarrak. Bosgarrena izan zen puntuetan, eta ondorioz, ez du lortu finalaurrekoetara pasatzea. Ander Lizarralde ere puntuen zain zegoen, ba...

admin

Armistizioaren zeremonia, ostiralean

Hilaren 11n, ostiralarekin, 1914-1918 Gerlako Armistizioaren Eguna ospatuko dute Ipar Euskal Herrian, eta Hendaian, Pausun eta Biriatun, Lehen Mundu Gerlan hildakoak izanen dituzte gogoan. Hendaiako zeremonia 12:00etan hasiko da, Hildakoen Monumentoan....

admin

Haurrentzako euskarazko ipuinak asteazkenean Ikust Alaian

Amaia Arriaran ipuin kontalariak 4 eta 7 urteko haurrentzako ipuinak kontatuko ditu asteazkenean Ikust Alaia udal liburutegian, euskaraz. Ipuin sortaren izenburua Nondik nora joan, ipuinak han izango da. 17:30ean hasiko da, eta sartzea libre izango da.

admin
Gehiago