Clown saioak parkeetan
Korri, Xalto eta Brinko pailazo taldeak, Oarsoaldea eskualdeko hainbat parketan egin dituen clown saioetan Oarsoarrak komunitateko pertsonaiak ezagutarazi dituzte. Oarsoarrak Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) herritarrek osaturiko komunitate edo jendartetxoa da, bertako jendartearen lagin edo mostra bat. Asier Mujika Etxanizek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak eta Errenteriako Merkataritza, Turismoa, Berrikuntza eta Garapen Ekonomikorako Zinegotziak adierazitakoaren arabera, Euskara Batzordearen helburua Oarsoarrak komunitatea familiei ezagutaraztea da: “Euskararen erabilerari buruzko esketx baten bitartez eta Oarsoarrak pertsonaien pegatinak gurasoen artean banatuz”. Saioak bukatzean, pertsona bakoitzarekin identifikatzen den komunitateko pertsonaiaren pegatinak oparitu dizkiete herritarrei, herritar bakoitzaren izaeraren arabera. Era berean, komunitatearen berri ematen duen eskuorria eskualdeko etxe guztietan ere banatu dute. Oarsoarrak: “Etorri, zu ere ezagutu nahi zaitugu eta!” Oarsoarrak komunitatearen aurkezpena honakoa da: “Herri bat ara, komunitate bat. Elkarrengandik gertu bizi gara, baina ez gara berdinak. Gutako bakoitzak bere ametsak, ilusioak, izaera eta hitz egiteko modua dauzka. Baina aizue! Gure artean hartu-emanak ditugu, istorio bitxiak. Guregana gerturatzen bazarete, batez ere gauzak egiteko gogoa aurkituko duzue, urrats berriak egiteko borondatea… Gu Jon Mikel, Ixabel, Iraitz, Gaizka, Xuban, Eli, Eider, Garbiñe, Rosi, Arantxa, Regina eta Tomax gara. Etorri, zu ere ezagutu nahi zaitugu-eta!”.
Korri, Xalto eta Brinko pailazo taldeak, Oarsoaldea eskualdeko hainbat parketan egin dituen clown saioetan Oarsoarrak komunitateko pertsonaiak ezagutarazi dituzte.
Oarsoarrak Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) herritarrek osaturiko komunitate edo jendartetxoa da, bertako jendartearen lagin edo mostra bat.
Asier Mujika Etxanizek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak eta Errenteriako Merkataritza, Turismoa, Berrikuntza eta Garapen Ekonomikorako Zinegotziak adierazitakoaren arabera, Euskara Batzordearen helburua Oarsoarrak komunitatea familiei ezagutaraztea da: “Euskararen erabilerari buruzko esketx baten bitartez eta Oarsoarrak pertsonaien pegatinak gurasoen artean banatuz”. Saioak bukatzean, pertsona bakoitzarekin identifikatzen den komunitateko pertsonaiaren pegatinak oparitu dizkiete herritarrei, herritar bakoitzaren izaeraren arabera. Era berean, komunitatearen berri ematen duen eskuorria eskualdeko etxe guztietan ere banatu dute.
Oarsoarrak: “Etorri, zu ere ezagutu nahi zaitugu eta!”
Oarsoarrak komunitatearen aurkezpena honakoa da: “Herri bat ara, komunitate bat. Elkarrengandik gertu bizi gara, baina ez gara berdinak. Gutako bakoitzak bere ametsak, ilusioak, izaera eta hitz egiteko modua dauzka. Baina aizue! Gure artean hartu-emanak ditugu, istorio bitxiak. Guregana gerturatzen bazarete, batez ere gauzak egiteko gogoa aurkituko duzue, urrats berriak egiteko borondatea…
Gu Jon Mikel, Ixabel, Iraitz, Gaizka, Xuban, Eli, Eider, Garbiñe, Rosi, Arantxa, Regina eta Tomax gara. Etorri, zu ere ezagutu nahi zaitugu-eta!”.

Oarsoarrak: Jon Mikel, Ixabel, Iraitz, Gaizka, Xuban, Eli, Eider, Garbiñe, Rosi, Arantxa, Regina eta Tomax.

