Iñaki Gracia auzipetzeko eskatu dute , Ortega Lararen bahiketagatik

Iñaki Gracia Jose Antonio Ortega Lararen bahiketagatik auzipetzeko eskatu du Fiskaltzak. Horren harira, «Ortega Lara espetxe funtzionarioaren bahiketa luzatzeko agindu» izanaren akusaziopean, Iñaki Gracia Arregiren aurka zabaldutako auzian hartutak...

Iñaki Gracia Jose Antonio Ortega Lararen bahiketagatik auzipetzeko eskatu du Fiskaltzak. Horren harira, «Ortega Lara espetxe funtzionarioaren bahiketa luzatzeko agindu» izanaren akusaziopean, Iñaki Gracia Arregiren aurka zabaldutako auzian hartutako erabakia baliogabetzeko eskatu dio Fiskaltzak Espainiako Auzitegi Nazionalari.

Auzi beragatik joan den maiatzean atxilotu zuen Guardia Zibilak errenteriarra, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Pablo Ruz epailearen aginduz. Uztailaren 13an, berriz, aske uzteko agindua eman zuen Santiago Pedraz epaileak, ez zuelako bahiketan parte hartu zuen zantzurik ikusi. Espainiako Auzitegi Nazionalak, berriz, Gracia aske uzteko erabakia berretsi zuen joan den irailean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.