Gabonetako squash torneoan izena eman daiteke

Dagoeneko izena eman daiteke Errenteriako Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Gabonetako squash torneoan. Azaroaren 28tik abenduaren 23ra arte egingo dute, Galtzarabordako kiroldegian. Aurten bi kategoria izango dira, gizonena eta emakumeena, baina ...

Dagoeneko izena eman daiteke Errenteriako Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Gabonetako squash torneoan. Azaroaren 28tik abenduaren 23ra arte egingo dute, Galtzarabordako kiroldegian.

Aurten bi kategoria izango dira, gizonena eta emakumeena, baina plazak mugatuak dira, eta gehienez bakoitzean hogei pertsonek eman ahal izango dute izena.

Izena emateko epea zabalik egongo da hilaren 22ra arte (asteartea). Horretarako Galtzarabordako kiroldegiko harreratik pasatu beharko da, eta Internet bidez ere egin ahalko da kirolak.errenteria.net-en. Informazio gehiago ere helbide horretan topatu daiteke, edo 943 44 96 90 telefono zenbakian.

Udal Kirol Patronatuko bazkide direnek doan eman dezakete izena, eta gainontzeko partaideek, berriz, hiru euro ordaindu behar dituzte.

Aurtengo udaberrian ere egin dute squash torneoa, eta gizonetan Paul Gonzalez izan zen garailea, eta  Xanti Cabada geratu zen bigarren. Emakumetan, berriz, Nerea Izuzkitzak irabazi zuen, eta Itsaso Urzelaieta geratu zen bigarren.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.