Andoni Cazorlak urrea lortu du Amurrioko judo txapelketan

Domina gehiago biltzen ari dira Cazorlatarrak. Igandean urrezko domina lortu zuena Andoni Cazorla izan zen. Amurrion (Araba) Mitxel Salazar Junior Mailako judo txapelketaren seigarren ekitaldian nagusi izatea lortu zuen judoka lezoarrak, 81 kiloz azpik...

admin

1961 urtekoen bazkaria egingo dute Beko-Errotan

Hondarribian 50 urte betetzen dituztenen artean urtero bazkaria antolatzea ohitura bilakatu da urteotan. Hala, 1961n jaiotako hondarribitar talde batek bazkaria antolatu du Beko-Errota jatetxean hilaren 26rako. Bazkariara, urte horretan jaiotako hondar...

admin

EHE: “Bake iraunkor eta justua herri euskaldunarentzat”

Jone Mendigutxia eta Irati Odriozola. Oreretako eta Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideak. Gatazkaren konponbideaz asko hitz egiten ari gara egunotan. Gatazka armatuaz gehien, gutxixeago gatazka politikoaz. Gatazka armatuak sortutako biktimez asko. Baina entzun duzu ezer gatazka politikoak euskarari, euskaldunari eta herri euskaldunari eman eta kendu dionaz? Ez da inondik inora lan erraza. Gure herriaren zutabe nagusi den hizkuntza ez da ageri gatazkaren epizentroan. Hain gaude minorizatu eta asimilatuak askoz koherenteago iruditzen zaigula gatazka lurraldetasun terminoetan kokatzea, identitate, nortasun terminoetan kokatzea baino. Lehendabizi abertzale gara eta gero agian euskaldun. Ez al du kontu honek autokritika pixka bat eskatzen? Nora goaz bide honetatik? Euskara, euskalduna eta herri euskalduna eztabaida politikoaren erdigunera ekartzeko ardura dugu egoera oker hau irauli nahi dugunok. Gatazkaren konponbidea integrala izango bada lehentasunezko kontutzat landu beharko dira. Eta Euskal Herri euskalduna berrezartzea ezin da estatu propioa lortu osterako utzi. Ezin da gatazkatik kanpo kokatu. Horretarako, lehenengo ariketa bertatik bertara egin beharrekoa da. Estatu asimilatzaileei ezer eskatzen hasi aurretik, euskararik gabe Euskal Herririk ezin dela eraiki benetan barneratu, eta, gutxienez, abertzaletasunaren parean euskalduntasuna jartzea dagokigu independentistoi. Euskaraz bizitzeko herri gogoa indartzea lehentasunezko gai bilakatu behar dugu datozen garaietan. Euskaldun eta harro, gainera. Mendeetako zapalkuntzak gugan sortu dituen ustezko errespetuzko [...]

admin

Sportjam jaialdiak 5.000 euro banatuko ditu saritan

Sportjam skate jaialdiaren beste edizio bat antolatuko dute asteburuan Ficoba erakustazokan. Jaialdi honek publikoari zuzendutako hainbat ekintza eta skate profesionalen lehiaketak uztartzen ditu. Bi modalitateetan lehiatuko dira, street eta mini-rampean. Bakoitzeko irabazlearentzat 1.000 euroko saria egongo da (250 nesken mailan). Guztira, 5.000 euro banatuko dituzte sarietan. Larunbata, hilak 19 12:00etan, ateak irekitzea eta izenemateak. 14:00etan, mini-ramp sailkapenak. 16:00etan, street modalitateko sailkapena. 19:00etan, scooter freestyle mini-ramp erakustaldia.   Igandea, hilak 20 12:00etan, ateak irekitzea eta beroketak. 13:00etan, s-k-a-t-e jokoa 15:30ean, mini-ramp modalitateko finalerdiak eta finalak. 17:00etan, street modalitateko finalerdiak eta finalak. 20:00etan, Jaialdiaren amaiera.

admin

Santa zezilia kantuz

Santa Zezilia Eguna hilaren 22an ospatuko dute, baina Tomas Garbizu Musika Eskolakoak hasi dira euren ekitaldiak egiten: larunbat eguerdian kantu jira egin zuten herriko kaleetan. Txistulariek, tronpeta jotzaileek eta akordeoi jotzaileek osatu zuten se...

admin

Asteburuko kirol emaitzak

Futbola Bigarren B Maila Real Union-Lemoa 2-0 Erregional Ohorezko Maila Bergara-Behobia 3-0 Berio-Real Union B 4-2 Erregional Preferentea Dunboa Eguzki-Tolosa 1-3 Mariño-Sanpedrotarra 2-1 Eskubaloia Zilarrezko maila Bidasoa Irun-Barakaldo 28-29...

admin

1961. urtean jaiotakoen bazkaria, larunbatean

1961. urtean jaiotako antxotarrak larunbatean bilduko dira. 12:45ean elkartuko dira, Gure Zumardiko kioskoan, eta Lore Txorta elkartera joango dira jarraian, elkarteak atzealdean dituen arkupetan aperitiboa hartzeko. Ondoren, talde argazkia aterako dut...

admin

Pasaiak 0-3 irabazi dio Mondragoni

Bigarren garaipena jarraian lortu du Pasaiak, azkena larunbatean Mondragonen kontra. Hiru gol sartu zituzten zuri-gorriek Arrasaten jokatutako partidan, eta orain sailkapenaren bigarren postuan kokatu dira, Anaitasunaren atzetik, bi puntutara. 22 puntu...

admin

Gazteentzako 30 euroko menuak, Alameda eta Abarka jatetxetan

Hondarribiko Ostalari Elkarteak antolatutako dastatze eta elkartze afarien zortzigarren edizioan bi zita berezi egingo dituzte gastronomia maite duten gazteentzat. Alameda jatetxean bihar, eta Abarkan datorren asteazkenean, bi dastatze eta elkartze afa...

admin

25. urteurrena ospatu du Xatzek

Abesten ospatu zuen Hondarribiko Xatz emakumeen abesbatzak 25. urteurrena. Mende laurdenez taldeko kide izan diren 60 emakumek kontzertua eman zuten larunbatean parrokian, eta Xatzek izan dituen sei zuzendariek eta abesbatza utzita zuten neskek berriz ere elkarrekin musika saioa eskaini zuten. Emanaldiaren ondoren, sei zuzendariek, Xatzeko egungo partaideek, abeslari izandakoek, eta abesbatzako arduradunek afaria egin zuten Klink elkartean

admin

Mystery Trainek Cafe Irunen joko du ostiralean, Tribute Fridays programaren bigarren saioan

Elvis Presleyren bertsioak egiten dituen Mystery Train talde irundarrak kontzertua eskainiko du ostiralean Cafe Irunen, Letxunborro etorbideko tabernak joan den astean abiatutako Tribute Fridays programaren barruan. Mystery Trainen emanaldia gaueko hamabietan hasiko da, eta sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da. Hasiera batean AZ/DZren kontzertua zegoen programatua, baina azken orduko aldaketengatik, Mystery Train ariko da, eta AZ/DZk hilaren 25ean joko du. Ostiralero, XX. mendeko azken hamarkadetako pop eta rocka entzuteko aukera izango da Cafe Irunen, estilo horiek darabiltzaten egungo taldeen zuzeneko saioen bitartez. Antolatzaileek esan dutenez, gutxienez urte amaiera arte programatuko dituzte saioak, baina datorren urtean zehar jarraitzeko aukera aztertzen ari dira. Horretarako, Cafe Irun Xpressionk plataformarekin elkarlanean ari da; Gipuzkoako formato txikiko eta ertaineko arte eta kultur adierazpenak sustengatzeko sortutako proiektua da Xpressionk. Joan den ostiralean Una noche sin Sabina taldea aritu zen, bi ordu luzez Joaquin Sabinaren kantuen bertsioak egiten.

admin

Sasoiko lehen garaipena, Hondarribia-Irun saskibaloi taldearentzat

Bosgarren jardunaldira arte itxaron du Hondarribia-Irunek ligako lehen garaipena eskuratzeko. 61-64 irabazi zuen Iruñean Obenasaren kontra, baina azken segundora arte ezin izan zuten garaipena ospatu hondarribiarrek. Pepelu Mujikaren neskek postu bat ...

admin

Igandeko ganbara hustea ez da eginen

Herriko Etxeak eta Bil ta Garbik antolatuta, igandean Merkatu Zaharrean egitekoa zen ganbara hustea bertan behera geratu da.

admin

Mugituko kideei babesa

Larunbat eguerdian hainbat herritarrek martxa egin zuten Lezotik Errenteria-Oreretaraino, Yolanda Barcinari jaurtitako tartengatik atxilotutako Mugituko hiru ekintzaileei babesa emateko. Gainera, kanpo kaiaren eta AHT Abiadura Handiko Trenaren kontra a...

admin

Alargunen egoera aztertuko dute aste honetan Argoiaken

Maite Bilbaok, Gipuzkoako Alargunen Elkarteko presidenteak, hitzaldia emango du bihar, asteazkenean, Argoiak Kultur Elkartearen egoitzan. Hitzaldiaren goiburua Gipuzkoako alargunen egoerari buruzko ikerketa izango da.

admin

Literaturra tailerra bihar, Zuloaga Etxean

Bihar arratsaldeko hiru eta erdietatik aurrera Hondarribiko Zuloaga Etxean, literatura tailerra egingo dute. Biharkoan, Cristina Fernandez Cubas idazlearen Parientes pobres del diablo lana aztertuko dute. Literatur tailerretan irakurtzeko gogoa bultzat...

admin

Igoera postutan Real Union, denboraldiko momenturik onenean

Denboraldiko momentu onena bizi du Real Unionek. Bost partida daramatzate galdu gabe Roberto Olaberen mutilek, eta bigarren postura iritsi dira, larunbatean Lemonari 2-0 irabazi ondoren. Irunen jokatutako azken sei partidak irabazi dituzte zuri-beltzek...

admin

25-32 galdu du Donibane Eskubaloiak

Lan zaila zuten eta ez dute lortu. Nagusitasun osoz irabazi dio asteburuan Legazpiko Hegialde Autok Donibane Eskubaloiari, 25-32. Partidaren lehen erdian bi taldeak nahiko pareko aritu ziren arren, bigarren zatian kontraerasoan gogor ibili ziren legazp...

admin

Ura eta hondakinen gaineko eskaerak egin dituzte ikasleek

Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten Hondarribiko ikasleak udaleko eta Txingudi Zerbitzuak Mankomunitateko ordezkariekin bildu ziren joan den ostegunean, uraren eta hondakinen gaineko azterketak eta eskaerak horiei helarazteko. Azken hiru ikasturt...

admin

Asteburuko kirol emaitzak

Futbola Erregional Ohorezko Maila . Hondarribia-Roteta 5-0 Saskibaloia Emakumeen Liga . Obenasa-Hondarribia Irun 61-64

admin
Gehiago