100 urte bete ditu Carmen Herrero irundarrak

Joan den larunbatean Carmen Herrero Gordejuela irundarrak 100 urte bete zituen, eta ondo baino hobeto ospatu zuen, familia giroan. Jose Antonio Santano alkatearen bisita ere izan zuen Herrerok; Caser Zaharren Etxera joan zen alkatea, lore sorta bat era...

admin

Gabonetako menua prestatuko dute gaur

Eguberriei begira jarri dira Argoiak kultur elkarteko emakumeak. Asteazkeneroko hitzordua dute gaur, eta Gabonetako menu bat prestatuko dute, Mikel Cuevas sukaldariaren laguntzarekin. Ohi bezala, 17:00etan elkartuko dira, Uztapide bertsolariaren kaleko...

admin

GIBan lan aholkularitza zerbitzua eskainiko dute ostiralero

Gazteek izan ditzaketen zalantzak argitzeko, ostiralero, lan aholakularitza zerbitzua zabalik egongo da GIB Gazte Informazio Bulegoan, 16.30etatik 19.30etara . Europan lana egin, praktikak burutu, ikasi,… beste irtenbide bat bilatzea baldin bada gazt...

admin

Neurri zuzentzailerik ez

Errenteria-Orereta Bizirik eta Oarsoaldeko Eguzkik antolatuta, egungo kaiaren gaineko hitzaldia eman zuen Jose Manuel Cortizo CCOOko delegatuak joan den ostegunean. Cortizok kanpo kaiaren beharra justifikatzeko txostenetan gastatzen ari diren dirutza salatu zuen, barne portuaren egoera «jasangaitza» konpontzeko inolako neurri zuzentzailerik hartzen ez duten bitartean. Egungo kaiak Ingurumen Kudeaketa Planik ez duela ere nabarmendu zuen.

admin

Edaria ordaindu eta pintxoa eraman

Ostalaritza ere ez da krisiaren atzaparretatik libratu. Sektoreak bizi duen gainbeherari aurre egin eta egoera iraultzeko ekimena abiatu dute Sindikato, Gailur, Zuketz eta Irrintzi tabernek. Krisiak irudimena zorroztu dio hainbati, halabeharrez. Horren adibide da Sindikato,  Gailur, Zuketz eta Irrintzi tabernek hilabete honetan bertan martxan jarri duten Ostegun arratsaldeetako pintxoak ekimena. Horren barruan, hil honetako ostegunetan 19:30etik 21:00etara potea eskatzen duten bezeroek, pintxoa jasoko dute. Orain lau tabernek batera hasi duten ekimena, bakarka landu zuen aurretik, orain urtebete,  Sindikato Tabernako Iñaki Nogueira Goral-ek: «Ikusi nuen krisia zela eta, hutsunea sortu zela, jendea gaizki pasatzen ari zelako. Hau katea da, bezeroek gaizki pasatzen badute horrek gugan eragina dauka. Gure bezeroei , beraz, zerbait eskaini nahi genien». Tabernetarako joera eta lehengo ohiturak indartzea da ekimenaren helburua. Hala ere, ez da berria. Goralek nabarmendu duenez, «antzekoak egiten ari dira Euskal Herrian barrena, Gasteizen eta baita Gipuzkoako hainbat herritan ere, besteak beste». Errenteria-Oreretan horrelako zerbait egitea egokia zela iruditu zitzaien hainbat tabernariei, «azken batean taberna pila dagoelako gure herrian, eta azken aldian ostalaritzaren inguruko mugimendua nahiko hilda dagoela ikusi genuelako», zehaztu du Sindikato Tabernako nagusiak. Ekimena zabaltzeko beharra Ostalaritza oso zigortuta dagoen sektorea dela esan du Goralek: «Joan den urteko irailetik asko jaitsi da tabernetako [...]

admin

Bihar Hondartzako bizilagunek auzo bilkura dute

Abenduaren 2tik 12ra auzo bilkurak eginen dira Hendaian. Auzokideak gomitatuak dira bilkura horietan parte hartzea. Horren karietara, abian diren txostenak eta azken berriak aipatzen ahalko dira.

admin

Bertshowa Antxora heldu da

Mimos tabernak Bertshowa antolatu du larunbaterako. Jokin Labaien, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jon Martin eta Manex Mujika ariko dira bertsotan Mimosen, 00:00etatik aurrera. Sarrera doan da.

admin

Mus txapelketa antolatu dute larunbaterako

Kamio tabernak mus txapelketa antolatu du larunbaterako. 16:00etatik aurrera mus txapelketa izango da Antxoko tabernan. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu izena emateko. Sari ugari eta galantak iragarri dituzte.

admin

Trintxerzahar abesbatzak meza kantatuko du etzi

Trintxerzahar Abesbatzak Lorenzo Perossiren meza kantatuko du etzi, Karmengo Amaren parrokian, 13:00etatik aurrera, meza ospatu ondoren, Daniel Soliñoren zuzendaritzapean.

admin

Hilaren 14rako deitu du entsegua Kantu Jirak

Antxoko Kantu Jirak hilaren 14rako deitu du hurrengo entsegua. Betiko legez, kultur etxean bilduko dira, 19:30etik aurrera.

admin

Xorrola Lurraldebusen sartzeko hitzarmena sinatu dute udalak eta aldundiak

Bizpahiru hilabetetan egokitzapen teknologikoak egin ondoren erabili ahal izango da txartela. Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Xorrola herri barruko autobus zerbitzua Lurraldebus txartelaren barnean sartzeko hitzarmena sinatu zuten herenegun eguerdian. Aiora Perez de San Roman alkateak sinatu zuen hitzarmena udalaren izenean, eta Larraitz Ugartek Aldundiaren izenean. Ugarte da Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatua. Biek hitzarmenak oiartzuarrei ekarriko dizkien onurak nabarmendu zituzten. Perez de San Roman alkateak hitzarmenaren garrantzia aipatu zuen: «Udalarentzako ezinbestekoa da mugikortasuna hobetzeko garraio publikoa sustatzea. Xorrolak orain arte izan duen harrera ona nabarmentzekoa den arren, Lurraldebus txartelarekin merkeagoa izango da, eta erabiltzaileak gehiago izatea espero dugu». Ugartek esan zuen, bestalde, egindako urratsa interesgarria dela: «Foru Aldundiarentzako estrategikoa da Gipuzkoako garraio guztiak txartel bakarraren barnean egotea, prezio bateratuarekin». Hori lortzeko lanean ari direla nabarmendu zuen: «Hori lortu bitartean urratsak ematen jarraituko du aldundiak, eta Oiartzungo Udalarekin sinatutako akordioa horren adierazle da». Bizpahiru hilabete Lurraldebus sistema Xorrolan martxan jartzeko egokitzapen teknologikoak egin behar dituzte orain. Ugarteren arabera, bizpahiru hilabete barru «Lurraldebus txartela Xorrolan ere erabili ahal izango dute oiartzuarrek».

admin

Jaiegun ‘arrotzetan’, eskolak eta aldarrikapena

Lan egutegi ofizialean, jaieguna izan zen atzo. Hala ere, Espainiako Konstituzioa ospatzeko arrazoirik ikusten ez dutela eta, Ikasle Abertzaleek deituta, Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko hainbat ikastetxeetara joan ziren hamarnaka ikasle. Bertan, normalean ematen ez dituzten ikasgaiak jorratzeko aukera izan zuten ikasleek. Horrez gain, gosaltzeko aukera ere izan zuten (goiko irudian, Oiartzungo Elizalde Herri Eskolako egindakoa). Kalean ere aldarrikapena ere egin zuten, «jaiegun arrotzei intsumisioa» leloarekin. Beheko irudian, Errenteria-Oreretako Herriko Enparantzan egindako elkarretaratzea.

admin

EPLEko Zangitu eta Aranburu finalean izango dira

Zangituk eta Aranburuk Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko dute eskuz binakako 3. Mailan. EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteko Donibane Zangitu eta Antton Aranburu eskuz binakako Gipuzkoako txapelketako finalerako sailkatu dira. Hirugarren...

admin

Azabaratza txukundu dute Itsas Gelako lagunek

Hogeita hamar boluntarioek Jaizkibelgo Azabaratza hondartza garbitu eta aztertu dute. Urtez urte Azabaratza hondartzako hondakin kopurua handiagoa dela ikusirik, eta arazoa murrizteko asmoarekin, Azabaratza garbitzeko irteera antolatu du aurten Itsas Gelak. Lehengo azaroaren 27an egin zuten irteera, eta hogeita hamar boluntarioek eman zuten izena. Elkarteko arduradunek esan dutenez «landa irteerak goiz zoragarri batez gozatzeko aukera» eman zien lanera bildutakoei. Club Vasco de Camping-ek markatutako Jaizkibelgo itsasertzeko bidetik abiatu ziren. Bi ordutan osatu zuten Azabaratza arteko bidea. Behin hondartzan «bi ezusteko eder» izan zituzten: «Batetik, itsasaldi biziak agerian utzitako hondarra, eta bestetik, hondartzaren garbiketa hasi baino lehen indarrak hartzeko ibiltarientzako prestatuko hamaiketako goxoa». Garbitu ondoren, autoetan atera zituzten hondakinak, udalak hurrengo egunean kudeatu zitzan. Kortxo zuria edo poliestirenoa Plastikozko hondakinak dira gehien topatu zituztenak: bidoiak, poltsak, botilak, gurpilak… Zehaztu dutenez, ontziratze eta eraikuntza sektoretan erabiltzen den kortxo zurizkoak edo poliestirenozkoak ziren gehientsuenak. «Zonalde horretan benetako kortxo zuriko hondartzak sorrarazten ditu petrolioaren deribatu horrek, eta biodegradatu arte bizi iraupen luzea duenez, ingurumenean inpaktu handia dauka», ohartarazi dute.

admin

Herrera Herrira: «Pasaian bada biziberritzeko proposamena»

Herritarren batzordeak kargu hartu die beren proposamena kontuan hartu gabe biziberritzea hizpide dutenei. Gipuzkoako erakundeei eskutitz irekia. Hor bada norbait? izenburupean, azken asteotan Pasaiako biziberritzeaz han eta hemen antolatu dituzten foroetan egin dituzten adierazpenei erantzun die Herrera Herrira herritarren batzordeak. «Paradoxikoki, auzi honetan benetako protagonistak, herritarrak eta udalak, ez dute izan inongo eztabaida eta foroetan aukera berdintasunean parte hartzerik», salatu dute. Horren aurrean, herritarrek landutako proposamena mahai gainean dagoela eta udalak bere egin duela gogorarazi dute: «Zoritxarrez, argi eta garbi gogorarazi behar diegu Pasaian badela biziberritzeko proposamena, herritarrek sortutakoa». 2009an ekin zion lanari Herrera Herrirak eta bi urteko epean, 165 lagun baino gehiagok parte hartu dute kaiko Herrera ordenatzeko landu duten  proposamena eraikitzen. Egoera iraultzeko giltza Herritarren proposamena bere egin zuen udalak lehengo maiatzaren 18ko udalbatzarrean. Horrez gain, Pasaiako eragile sozial, politiko eta kulturalen artean  6.000tik gora atxikimendu lortu dituzte proposamena plazaratu zutenetik. Herrera Herrira batzordearen arabera, herritarrek biziberritzerako landutako proposamena «era egokian kudeatuta herriaren egungo errealitatea iraultzeko» baliagarria litzateke. Gogorarazi dutenez, herritarren proposamenak azpiegiturak ez ezik, biziberritze ekonomiko, sozial zein kulturalerako lan lerroak jasotzen ditu. Udalaren babesarekin, proposamenak kalean ez ezik, erakundeetan ere bide bat egina duela ohartarazi dute. Deiak Herrera Herrira batzordearen arabera, erakundeek eta bestelako eragile ekonomikoek [...]

admin

Santa Barbaran, Arditurrira

Santa Barbara meatzarien zaindaria da, eta horren harira, eskaintza berezia prestatu zuten Arditurrin herenegun. Horrela, meazuloa ireki zuten 10:00etatik 14:00etara, prezio merkeagoan. Garai batean Pasaiako Porturaino joaten zen trenaren bidetik ere i...

admin

Mendira, ikastolarekin

Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak antolatuta, neguaren etorrera ospatzeko martxa egin zuten Bianditzera eta Artikutzara herenegun. Ondoren, Karrikako Artaso elkartean bazkaldu zuten.  

admin

Mojei omenaldia

Larunbatean omenaldi beroa egin zieten orain arte Petra Lekuona zaharren egoitzan lanean aritu izan diren mojei. Egoitzan gelditzen diren lau mojei omenaldi erlijiosoa —meza— egin zieten lehenik, eta ondoren zibila —omenaldia eta luntxa—.  

admin

Hilaren 18an ospatuko dute San Tomas Antxon

Antxoko hainbat elkartek antolatuta, San Tomas feria ospatuko dute antxotarrek hilaren 18an. Urtero legez,  baserriko produktuak eta  artisauen lanak erosteko aukera izango da Gure Zumardian atonduko duten azokan. Horrez gain, eta txikienen gozamenerako, inguruko baserrietako animaliak ikustea izango da. Feria girotzeko, kantaldiak eta dantzaldiak iragarri dituzte antolatzaileek, eta nola ez, txistorra  eta taloak ez dira faltako. Urtero legez, 14:00etan, otarrea zozketatuko dute.

admin
Gehiago