Ostalaritza eta aisia sustatzeko proposamenak plazaratu ditu PPk

Bide seinale gehiago, begiratokia, ibilbide turistikoak eta espaloiak eta errepideak txukuntzea eskatu dute.  Pasaian ostalaritza eta turismoa sustatzeko helburuz, hainbat proposamen helarazi dizkie PPk udalerriko gainontzeko indar politikoei, gerora ...

admin

Oarsoarrak sariak 2011: euskara zineman, eta bizitza osoan

Euskararen normalizazioarekin zerikusi zuzena duten eragileetako eta eskualdeko udaletako ehun kide inguru bildu ziren ostiral eguerdian Manuel Lekuona Bibliotekan. Espero bezala, Oarsoarrak sarien 2011ko banaketa ekitaldia, berezia eta jendetsua izan zen: lau herrietako korporazioak, udal teknikariak, Oarsoaldeko teknikariak, saritutako sektoreko agenteak, Oarsoaldearen egitasmoekin lotura duten eragileak, eskualdeko komunikabideak, gizarte eragileak (ikastetxeak, kultur elkarteak, euskaltegiak…)… izan ziren bertan. Naroa Iturri eta Joxe Juan Ugalde kazetariek izan zuten ekitaldia aurkezteko ardura. Hasteko, Oarsoaldeko lau herrietako alkateak aurkeztu zituzten, eta alkateek sarien nondik norakoen berri eman zuten. Lehenengo, Oiartzungo Aiora Perez de San Romanek sartu zuen hitza, Julen Mendoza Errenteria-Oreretakoak gero, Pasaiako Amaia Agirregabiriak hirugarren tokian, eta Ainhoa Zabalok azkenik. Sari banaketa Alkateen hitzen ondoren, sari banaketaren txanda izan zen. Lehenengo, ohorezko aipamenaren diploma banatu zuten: bizitza ibilbideari errekonozimendua. Inaxio Albisuri eman zioten: «Euskarako eskolak emanez, eta euskararekiko maitasuna nonhai zabalduz, gure hizkuntzari jendartean eta herrigintzan bere lekua egiten laguntzen diolako». Pozik jaso zuen saria Albisuk, eta eskerrak emateaz gain, gazteetako hainbat istorio kontatu zituen. Txikitatik euskalduna izan arren, hainbat urtez gaztelaniaz bakarrik egin zuen, eta euskara galdu zuen. Urte batzuek beranduago berreskuratu zuen, eta ordutik euskararen alde aritu da lanean. Euskarak, gainera, bizitzako une ilun batean salbatu egin zuela jakinarazi zuen. Oarsoarrak [...]

admin

Alaia Martin eta Jon Martin finalean izango dira

Dagoeneko argitu dituzte hilaren 18an Illunben finala jokatuko duten zortzi bertsolarien izenak. Herenegun jokatu zuten Hernaniko Galarreta pilotalekuan Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketako, Gpuntuko, finalaurrekoetako azken bertso saioa, eta dagoeneko jakina da zeintzuk izango diren hilaren 18an finala jokatuko duten zortzi bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Agin Rezola, eta Alaia eta Jon Martin anai-arreba oiartzuarrak. Zortziak ariko dira abenduaren 18an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean, Illunben. Bi oiartzuar izango dira, beraz, Donostiako final nagusian. Hernaniko azken finalaurrekoa Iñaki Apalategik irabazi zuen. Herenegungo Galarretako saioan izan zirenetatik hura eta Jon Martin baino ez dira sartu finalera, puntu gutxiko saioa izan baitzen. Lehen agurretik saioa girotzen aritu ziren sei bertsolariak, baina, oro har, ez zen izan goi mailako saioa, nahiz eta bertso onak entzuteko aukera izan zen. Zortziko handian Jon Martin nagusitu zen eta zortziko txikian,  parekotasun handia egon zen, maila apalean; puntuazio altuenak Amaia Agirrek eta Jon Martinek lortu zituzten. Seiko motzean Jokin Uranga eta Jon Martin  izan ziren onenak eta bukaeran, Iñaki Apalategi izan zen puntu gehien lortu zituen bertsolaria. Saio osoan erregulartasuna mantendu bazuen ere, kartzelako lanak eman zion garaipena Apalategiri. Araudia, Jonen alde Zortea aldeko izan du Jon Martinek azken unean. Izan ere, Felix [...]

admin

Euskal Herria-Tunisia partida ikusteko autobusa

Euskal Selekzioaren partida ikustera joateko autobusa antolatu du Antxoko Gazte Asanbladak. Zerrendak gaztetxean, Kamion eta Izadin daude. Sarrera eta autobusa, biak batera ordain ditzakete izena ematen dutenek. Euskal Herria-Tunez partida hilaren 28an jokatuko dute Bilbon.

admin

Onartu dute datorren urteetarako euskara plana

Asteazkenean onartu zuen Udalbatzak, eta ostegun arratsaldean aurkeztu zuten jendaurrean, udaletxeko areto nagusian. Oiartzungo Euskara Biziberritzeko II. Plan Nagusia (EBPN) datorren urtean jarriko dute martxan, 2017 arte. Urte horietan Oiartzunek euskarari dagokionez izango dituen lan ildoak, lehentasunak eta egitasmoak zehazten ditu plan horrek. Irati Etxebeste Euskara zinegotziak, Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak eta EMUNeko Gurutze Mendizabalek aurkeztu zituzten planaren ildo nagusiak. Erabilerak (ahozkotasunak), etorri berriak euskalduntzeak eta udal barruko normalizazio planak izango dute lehentasuna. Ahozkotasuna izango da arlo garrantzitsuenetarikoa. Oiartzuerari emango diote lehentasuna bai hezkuntzan, bai gazteen artean, eta baita guraso euskaldunen artean. Oiartzuera mantetzea eta sustatzea da helburua. Prozesu parte hartzailea Bigarren plana herritarrekin batera osatu dute udaleko kideek eta EMUNekoek, euskararen normalizazioarekin zerikusi zuzena duten sektoreetan dabiltzan oiartzuarrekin. Hala, guztira 112 oiartzuarrek parte hartu dute II. EBPN osatzeko prozesuan. Emaitza eta herritarrek jarrera eskertu du udalak: «Parte hartu duten herritar guztien jarrera ezin hobea izan da. Guztiek laguntzeko prestutasuna erakutsi dute, eta ideia fresko eta politak atera dira elkarlan horretatik». Horrez gain, planari esker, Oiartzun gero eta herri euskaldunagoa izateko bidean jarriko dutela gogorarazi zuen Etxebeste zinegotziak aurkezpenean. Era berean, krisia ere aipatu zuen: «Konziente gara zein den egoera. Plana ideala da, baina krisi egoerara moldatu beharko dugula badakigu, [...]

admin

Egoera fisikoa ezagutzeko aukera

Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegietako instalazioetan norberak bere egoera fisikoa zein den ezagutzeko zerbitzua jarri dute martxan. Zerbitzu hori kirolari guztiei zuzenduta dago, eta ebaluzio antropometrikoa eta egoera fisikoaren ebaluazioa egite...

admin

Kukaik ikastaro irekia emango du hilaren 16an Donostian

Ballet Biarritzek Donostian egingo dituen emanaldien harira, Kukai dantza konpainia oreretarrak ikastaro bat emango du Donostian bertan. Kukaik jakinarazi duenez, hilaren 16an, 17.00etatik 19:00etara emango du formazio kurtsoa, eta irekia izango da. Vi...

admin

Alaia Martin eta Jon Martin finalera pasatu dira

Hilaren 18an jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala Donostiako Illunben. Zortzi bertsolari sailkatu dira egun horretan lehiatzeko, tartean, Alaia eta Jon Martin anai-arreba oiartzuarrak. Atzo Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatu zut...

admin

Intzurako auzo bilera, bihar

Abenduaren 2tik 12ra auzo bilkurak eginen dira Hendaian. Auzokideak gomitatuak dira bilkura horietan parte hartzea. Horren karietara, abian diren txostenak eta azken berriak aipatzen ahalko dira.

admin

Donibane Eskubaloiak 34-29 galdu du

Garaipena behar du, baino ezin du lortu. Donibane Eskubaloiak 34-29 galdu zuen herenegun Leizaran Ernio Inmobilia taldearen kontra jokatutako partida. Denboraldia hasiz geroztik bi puntu besterik ez dituzte gehitu arrosek. Sailkapenaren zuloan daude.

admin

2-0 galdu du Trintxerpek Anaitasunaren kontra

Liderraren kontra zuen partida Trintxerpek, Anaitasunaren kontra, eta ezin izan zuen gainditu. 0-2 galdu zuten zuri-urdinek, eta horrenbestez, sailkapeneko hamabigarren postura jaitsi dira. Hamasei puntu ditu Trintxerpek, Bergara eta Hondarribia taldea...

admin

Bina berdindu dute Bergarak eta Pasaiak

Pasaia izan zen lehengo larunbatean Don Boscon markagailuan aurreratzen lehena, baina partida bukatzear zela bi gol sartu zituen Bergarak. Horrenbestez, hiru partida jarraian berdindu dituzte zuri-gorriek. 23 punturekin laugarrena da Pasaia sailkapenean.

admin

Garberako biribilgunearen lotuneetako bat itxiko dute bihar

Planoa 10:00etatik 18:00etara egongo da itxita, Bilboko noranzkoan, Intxaurrondoko lotuneko lanengatik. Bihar, 10:00etatik 18:00etara, itxi egingo dute GI-20 errepidea Garberako biribilgunearekin lotzen duen bidea. Zehazki, GI-20-4-1-S bideadarra da it...

admin

Herri eskolak egingo dituzte bihar Elizalden

Espainiako Konstituzioaren eguna da bihar. Jai egun arrotza dela aldarrikatzeko, herri eskolak egingo dituzte Elizalde ikastetxean, 10:00etatik aurrera, Ikasle Abertzaleak-ek deituta. Ikasleei agertzeko deia egin diete.

admin

Amaia Luquin Euskadiko Mendi Duatloi Zirkuituko garaile

I. Euskadiko Mendi Duatloi Zirkuitua atzo amaitu zen Zubietan, eta Amaia Luquin errenteriarrak irabazi du. Irailean hasi zen zirkuitua, eta tartean, Euskadiko txapelketa ere jokatu dute, eta Luquin bera izan zen garaile.

admin

Erakusketa berriaren inaugurazioa Espacio …, por favor aretoan

Colon pasealekuko Espacio …, por favor arte aretoak erakusketa berrian inauguratuko du gaur arratsaldean, L.A.M.I.N.A. goiburua du.

admin

Omenaldia mojei

Gaur goizean omenaldi beroa egin diete orain arte Petra Lekuona zaharren egoitzan lanean aritu izan diren mojei. Begoña Elorriaga, Ana Mitxelena eta Victoria Baztarrika mojei omenaldi erlijiosoa egin diete lehenik, eta ondoren zibila. Ikusi hemen BOGA...

admin

2025erako plan estrategikoa osatu nahi du udalak, herritarren parte hartzearekin

Gaur eguerdian Errenteriako Udal Gobernu Taldeak datozen lau urtetarako ildo estrategikoak aurkeztu ditu Merkatuzarren. Aretoa jendez lepo bete da; guztira 300 lagunetik gora azaldu dira, eta batzuek zutik jarraitu behar izan dute ekitaldia. Udalak Errenteria-Oreretak izan duen lehenengo plan estrategikoa osatu nahi du, 2025erako, Errenteria 2025 izenekoa. Horretarako, herritarren parte hartzea “ezinbestekoa” izango dela adierazi du Julen Mendoza alkateak. Prozesu parte hartzailea datorren urtean hasiko da, eta 2013an bukatuko dela esan du. Plan estrategiko hori aurrera eramateko, baina, sektoreka landu behar da, eta arlo bakoitzaren azalpenak eman dituzte Udal Gobernu Taldeko zinegotziek. Hitza hartzen lehena Luisma Diez Hirigintza eta Obra zinegotzia izan da. Nabarmendu duenez, gaur egun hartzen diren erabakiek geroan izango dute eragina, eta horretarako Errenteria-Orereta 2025ean nolakoa izango den imajinatu behar da. “Herri honek dituen puntu sendoak, ahulak, abantailak eta desabantailak identifikatu behar dira”. Horregatik, orain dela zortzi urte martxan jarri zuten Hirigintza Plan Orokorra “zaharkitua” gelditu dela esan du, “eta garai berrietara egokitu behar da”. Horrez gain, Mugikortasun Plan Orokor berria martxan jartzea ere beharrezko ikusten du gobernu taldeak: trafiko antolamendu berria arautuko dute, eta aparkalekuei, garraio publikoari, bidegorriei eta oinezkoentzako lekuei garrantzia emago diete.   Biziberritze ekonomikoa Segidan Garazi Lopez Etxezarreta Berdintasun zinegotziak hartu du hitza, [...]

admin
Gehiago