“Gauza txikien garrantzia” nabarmendu du H1ek

“Jendeari benetan axola, eta eguneroko bizitza hobetzen dutenak direlakoan gauza txikien garrantzia” nabarmendu du H1en zerrendaburu Miriam Canok bere hautagaitzaren lan ildo nagusiak aurkezterakoan. Pasaitarren “ongizatea” aldarrikatu du eta berau lortzeko giltza “badiaren biziberritze integrala” jo du, “enplegu eta aberastasunaren iturri” izango direlakoan. “Onartezina” iritzi dio Canok Pasaiak bizi duen egoera sozioekonomikoari: “hau aldatzeko gai izan behar dugu, Pasaiak merezi duen tokia berreskura dezan”. Udaleko jardunean  “liskarrak” atzean utzi  “baiezko eraikitzailea” lehenetsiko duela esan du Canok, eta horretarako “gaztetasuna eta esperientzia” uztartzen duten taldea osatu dutela argitu du. Hortxe H1en zerrenda: 1.   Miriam Cano Puy 2.   Jon Samaniego Arrieta 3.   Iñaki Arrieta Egia 4.    Ane Egia Goiene­txea 5.    Koldo Merino Nazabal 6.    Santi Mariezkurrena Ezkurra 7.    Begoña Fernandez Entenza 8.    Sebas Cano Gonzalez 9.    Mª José Esnaola Agesta 10.   Julen Etxa­niz Danbolenea 11.    Maialen Arrieta Arrieta 12.    Amaia Osa Etxe­berria 13.    Txema Sancho Dominguez 14.   Mª Jesús Goienetxea Sistiaga 15.    Hector Oscar Soria 16.   Mª Carmen Arrese-Igor Fraile 17.    Martin Iparragirre Angiorama

admin

Plataforma logistikoari buruzko mahai-inguruaren jarraipena, bihar

Nola eragingo digu Plataforma Logistikoak? galdera oinarri hartuta, apirilaren 14an eta 15ean jardunaldiak izan ziren herrian, Oiartzunarriskuan taldeak antolatuta. Lehen saioan Alberto Lopez arkitektoak hitzaldia eman zuen, eta bigarrenean, udaletako ordezkariekin mahai-ingurua izan zen. Mahai-inguru horrekin jarraituko dute bihar. Hala, Pavel Viñasek eta Haritz Salaberriak, Oiartzun eta Lezoko udalen izenean, Lezo-Gaintxurizketan egin nahi duten Plataforma Logistikoari buruzko mahai-inguruan parte hartuko dute, 19:00etan, udaletxean. Ondoren eztabaida irekia izango da. Biak Oiartzunarriskuan taldeak antolatu ditu. Helburua, azpiegiturak udalerriotan izango duen eragina aztertzea da, bai arlo ekonomikoari dagokionez, eta baita lurraldeari dagokionez ere. Orain, gainera, Lezori dagokionean, Gipuzkoako Foru Aldundia hasi berri da hainbat enpresa (50 inguru) eta baserriren balorazioa egiten, lur horiek desjabetu eta plataformaren baitan kokatzen den geltoki intermodala eraiki ahal izateko. Oiartzunarriskuan taldeak herritar guztiei, eta enpresei eta gainerako erakundeei mahai-inguruan eta ondorengo eztabaida saioan parte hartzeko gonbita luzatu die: “Kontuan izan behar da azpiegitura honek eta Lurralde Zatikako Planekoek bi udalerrien eta Oarsoaldea osoaren etorkizunean izango duten eragina”.

admin

Bost lan eta hiru kolore

Gaur eguerdian ireki dute 2011ko San Pedro eta San Martzial jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko epea. Lehiaketara aurkeztutako lanen artean epaimahai batek bost kartel hautatu ditu, eta horietako bat izango da irabazlea, herri bozketaren prozedura erabiliz.

admin

Merkatariek, ostalariek eta Rural Kutxak fideltasun txartela sortuko dute

Higer Elkarteak, Ostalaritzako Enpresarien Elkarteak eta Rural Kutxak lankidetza hitzarmena sinatu dute, fideltasun tresna bat martxan jartzeko. Honela, Hondarribiko establezimenduak lehiakorragoak izaten saiatuko dira eta merkataritza gune handien aldean hobetzea dute helburu. Fideltasun proiektuarekin bi tresna nagusi jarriko dituzte martxan: sustapen ekintzak gauzatzeko eta fideltasun sistema burutzeko programa informatiboa eta fideltasun txartela, merkatari, ostalarien eta erabiltzaileen artean banatuko dena. Txartelaren bidez sustapen kanpainak eta fideltasun ekintzak eskuratuko dituzte, eta ondorengo ezaugarriak izango ditu: doakoaizango da, ordainketa hiru hilabetetan egin ahal izango da, bezeroak ez du hartarako kontu berririk ireki behar izango, eta bezero eta erabiltzaileei zenbait kanpainatan parte hartzeko aukera eskainiko die, doan. Fernando de la Fuente, Higer Elkarteko ordezkariak azaldu duenez, “etorkizunerako proiektua da, hain zuzen ere gure hiriko merkataritza alorra indartzeko eta merkataritza gune txikien esku enpresa handiek dituzten tresna eta abantailak jarriko ditu”. Gainera, Ostalarien Elkarteko presidente den Miguel Sotok, proiektua marketing estrategien hobekuntza dela esan du, osagarri bat alegia, “gure bezeroei zerbitzu hobea eta hirian duten eskaintzaz baliatzeko argudio sendoak ematen zaizkie, bai merkataritza alorrean, eta bai aisia nahiz jatetxe alorretan, eskaintza hondarribiarrei nahiz ohiko bisitariei zuzendua da”. Fernando Sotok, Rural Kutxako Erakunde Harremanetarako Zuzendariak, “lankidetza eremu berri honen helburu nagusia establezimendu txikiek dituzten ahuleziak murriztu [...]

admin

Elkarretaratzea, Zigor Garro eta Marina Bernadoren aurkako epaiketa salatzeko

Zigor Garro eta Marina Bernado euskal presoen aurkako epaiketa hasi zen atzo Parisen eta hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten Herriko Enparantzan. Garrok epaileari hitza eskatu zion “Espainiak eta Frantziak aurrean urrezko aukera” dute...

admin

Gipuzkoaren jatorriaren DVDa aurkeztuko du Nabarraldek bihar liburutegian

Nabarraldek Gipuzkoaren jatorria DVDa aurkeztuko du bihar, Manuel Lekuona Bibliotekan. 19:30ean hasiko da aurkezpena. Orain arte, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia Gaztelara euren borondatez batu zirela dio historiak. Nabarraldek ekoitzi duen DVDan, aldiz, d...

admin

Elkarretaratzea egin dute Lezon Bilduk hauteskundeetan behar duela adierazteko

Espainiako Auzitegi Gorenak Bilduren zerrenda guztiak (udalerrietakoak, aldundietakoak zein Nafarroako Parlamentukoak) baliogabetu dituela eta, Oarsoaldeko zein Bidasoko hainbat ordezkari politikok erabaki hori gaitzetsi dute. Irudian Lezon egin duten elkarretaratzea.

admin

Gloria Askasoren ikasleen lanak, Garmendin

Gloria Askasoren ikasleen lanak Garmendi txokolategian jarri dituzte. Hilaren bukaerara arte ikusi ahal izango dituzte interesdunek, txokolategiko ordutegian.

admin

Birgaitze Integralerako Area izendatu dute hirigune historikoa

Lezoko hirigune historikoa Birgaitzea Integraleko Area (BIA) izendatu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzak. Horrela, Oarsoaldeko lau udalerrietako alde zaharrek izendapen berbera dute. Izendapen hori egiteko arrazoia azaldu du Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakari Ander Pozak: “Joan den mendeko hiri hazkunde bizkorraren ondorioz, hirigune historikoak hondatzen joan dira, tartean Lezokoa”. Pozak esan duenez, “administrazioaren eta bertako bizilagunen esfortzuarekin”, alde zaharren narriadura zuzentzen ari da, “dagoeneko eraikita dagoena hobetzeari lehentasuna emanez”. Laguntzak handitu dituzte Dagoeneko eraikita dauden etxeak birgaitzeko asmoz, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez diru laguntzak jaso ditzakete, obrak hasi aurretik. Hirigune historikoan dagoen etxebizitza baten jabeak etxea berritzea erabakitzen badu, errenta aitorpenean desgrabatzeko eskubideaz gain, itzuli beharrik gabeko diru laguntzak eta baldintza oneko maileguak eskuratzeko aukera izango dute. Eusko Jaurlaritzak lagunduko du finantzazioan. Alde batetik, udalek egiten dituzten lanak finantzatuko dituzte: obra proiektuaren kostuaren %90 arte finantza dezakete edo hirigintza obren %75. Bestalde, etxebizitzen jabeek egiten dituzten lanei emango dituzten laguntzak honakoak dira: komunitateak egiten obrak %5etik %10era igoko dituzte; partikularrena, berriz, %35raino eta desgrabatzeko eskubidea (gastu partikularraren %18a) eta mailegu pertsonalak baldintza hobeetan eskuratzeko aukera. Laguntza horiek jasotzeko Errenteria-Oreretako Olibet auzoan agentziak duen egoitzatik pasatu daiteke edo xsanchez@oarsoaldea.net helbidera bideratu daiteke eskakizuna. Horrez [...]

admin

Visi Salazarren lanak ikusteko azken egunak

Visi Salazar margolari donostiarraren lanak ikusteko azkeneko egunak dira hauek. Ostiralera arte egongo da erakusketa jarrita Petra Lekuonan. Ordutegia: 09:30-13:00 eta 16:00-20:00.

admin

Uda 2011ko kirol ekintzak antolatu ditu patronatuak

Hiru urtetik gorako haurrei zuzenduta, Udal Kirol Patronatuak Uda 2011 kanpainarako ekintzak antolatu ditu. Haurren udako aisialdiari begira antolatutako ekintza horiek ekainaren 24ean hasiko dira. Lehenengo tanda hori eskola egutegiari eta herriko jaiei begira zehaztu dutela jakinarazi dute patronatutik. Gaineratu dutenez, hamar tanda izango dira aurreko urteetan bezala. Aurten berritasun moduan bi ekintza konbinatu antolatu dituzte. Batetik, Kirol Campusa antolatu dute, eta bertan, futbola izango da ekintza nagusia, baina horrekin batera, eskulangintza tailerra, eta uretako eta jolaserako ekintzak egingo dituzte. Bestetik, berriz, Kirol Udalekuak egiteko parada izango dute haurrek: kirol hastapena eta joko tradizionalak, eskulangintza tailerrarekin, eta uretako eta jolaserako ekintzekin batera. Kirol Campusa eta Kirol Udalekuak 09:00etatik 13:00etara egongo dira martxan, eta 15:00etara arte luzatu daiteke nahi duenarentzat ordutegia. Ordutegia luzatzearen alde egingo dutenei eguneko bazkaria emango zaie, eta ondoren, film proiekzioa izango dute. Ohiko ekintzak Horiez gain, ohiko ekintzak egiteko aukera ere izango da. Fanderiako instalazioetan lau ikastaroko eskaintza dago: igeriketa, askotariko ekintzak, dantza eta tenisa. Galtzarabordan, berriz, igeriketa, dantza eta tenisaz, gain, patinetan ikastera animatu daitezke txikienak. Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, ikasleei kirol ekintzetan hasteko eta perfekzionatzeko aukera eman nahi diete Uda programaren bidez. Bide batez, urtean zehar egindako ekintzen osagarri izatea ere bilatzen dute. Gaineratu [...]

admin

Kaleko argiteria kontrolatuko dute energia aurrezteko

Udalak energia aurreztearen aldeko apostua egin du eta bide horretan kaleko argiteriaren kontsumoa murrizteko, kontsumo urriko argiak, kontrol sistema eraginkorragoak eta EVEk (Energiaren Euskal Erakundea) diruztatutako tresnak eta neurriak ezarri ditu...

admin

Etzi jakinaraziko dituzte egoera politikari buruzko hitzaldi zikloko ondorioak

Gaztediren lokalean egin zituzten egoera politikoari buruzko hitzaldi zikloetatik ateratako ondorioak ostiralean jakinaraziko dituzte antolatzaileek, herritar talde batek. 2010eko otsailean Brian Currin nazioarteko bitartekariaren hitzalditik hasita, a...

admin

Gipuzkoa osoko gazteek parte hartu ahal izango dute III. Argazkiez blai! lehian

III. Argazkiez blai! lehiaketa antolatu du Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak. Aurten, Gipuzkoa osoko 29 urtera arteko gazteei zuzenduta dago. Hilaren 31ra izango da parte hartzeko aukera, Internet bidez www.gazteoiartzun.net/argazkiak atarian, eta 2.600 euro banatuko dituzte saritan. Aurten ere hiru kategoriatan parte hartu dezakete argazkilariek: haurrak (12 urtera arte), nerabeak (13 eta 17 urte artekoak) eta gazteak (18tik 29 urte artekoak). Sail bakoitzean bost sari banatuko dituzte: hiru onenak, Interneteko saria eta Oiartzungo onenari emango diotena. Sari banaketa, uztailean Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ditzake lehiaketara. Argazki guztiak www.gazteoiartzun.net/argazkiak webgunean zintzilikatu beharko dituzte, 500 kb-ko gutxieneko pisuarekin eta gehienez, 3 Mb-koarekin eta JPG formatuan. Oinarrizko ukituak onartuko dituzte, baina fotomuntairik ez. Gaia librea da. Argazki lehiaketan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da norberarenak ez diren lau argazki baloratzea eta biri, behintzat, iruzkina idaztea. Sariak uztailean banatuko dituzte, argazkilaritzan adituak diren pertsonek osatutako epaimahaiaren erabakia oinarri. Ondoren, Manuel Lekuona Bibliotekan erakusketa jarriko dute kategoria bakoitzeko argazki onenekin. Argazki sarituak Oiartzungo Udalaren jabetzakoak izango dira. Informazio gehiago Gazte Informazio Bulegoan —Mendiburu kaleko 5ean, 943 49 11 05 telefono zenbakian edo gazteinfo[abildua]oiartzun.org helbidean, www.facebook.com/OiartzunGazteriaKirola orrian— eskura daiteke, edo www.gazteoiartzun.net gunean. Sariak: Gazteak 1. saria. 600 euro. 2. saria. 300 euro. 3. saria. [...]

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 4

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Udalaren tartea: Garazi Portugal Ttur-Ttur euskaltzaleon bilguneko kidea eta Antton Mendizabal urtero errenta aitorpena euskaraz egiten duen herritarra izango dira estudioan. 11:30ean: Metaziy...

admin

Hauteskundeetan nahi dutela esateko bildu dira

Espainiako Auzitegi Gorenak Bilduren zerrenda guztiak (udalerrietakoak, aldundietakoak zein Nafarroako Parlamentukoak) baliogabetu dituela eta, Oarsoaldeko zein Bidasoko hainbat ordezkari politikok erabaki hori gaitzetsi dute. Mobilizazioak egin dituzte gaur arratsaldean, udalerri guztietan. Irudian Hondarribiakoa.

admin

Manu Ugartemendia gose greban dago

Espainiaratuko duten beldur, Manu Ugartemendia preso oreretarrak gose greba hastea erabaki du. Hilaren 13an bukatzen zaio Frantziako Estatuan ezarri zioten zigorra, eta egun horretatik aurrera, Espainiaratua izan daiteke. Hori gertatuz gero, “Esp...

admin

Jazarpen kasuak direla eta, erantzukizunak argitzea nahi du ezker abertzaleak

Errenteriako Udalean izan diren lau jazarpen kasuetako batean epaia irmoa izan da: Udalak ia 221.000 euroko kalte ordainak eman behar dizkio langile ohi bati. Legeak dioena baliatuz, ezker abertzaleak ezohiko udalbatzarra eskatuko du erantzukizunak eskatzeko eta argitzeko: “Kalte ordainak ordaintzeko orduan eta zigorrak jasotzeko orduan argitu nahi dugu zeintzuk diren erantzule zuzenak”. Ezker abertzaleko zinegotziek azaldu dutenez, kalte ordainak ordaindu behar direnean, 30/1992 Legeak dio Udalak berak politikariei eta langileei erantzukizuna  eskatzeko prozedura bere kabuz martxan jarri behar duela, eta horixe bera eskatu dute talde abertzaleko sei zinegotziek. Pasa den ostiraleko udalbatzarrean, LABeko eta ELAko kideek prozedura bera martxan jartzeko mozioa aurkeztu zuten, baina Juan Carlos Merino alkateak ez zien gai ordenean txertatzeko aukerarik eman. Hala, ezker abertzaleko zinegotziek pauso hori eman zuten, eta ostiralean bertan eskatu zuten ezohiko batzar hori. Orain, hamabost egun baino lehen deitu beharko du alkateak. Zinegotzien ustez, “oso larria” da lau lan istripuen gaia, eta beharrezkoa da erantzuleak nor izan diren zehaztea: “Udalak eta herritarrek ez dute zertan pertsona zehatz batzuek egindakoa ordaindu behar”. “Ezin dute zigor gabe geratu” Gaineratu dutenez, lan istripua eragin duten pertsonek “ezin dute zigor gabe gelditu, bestela, berriro gertatzeko arriskua dago”. Hala, Udalak lan istripuak saihestu behar dituela berretsi dute, [...]

admin

Kantu irakasle batek gidatuta, opera entzuteko aukera

Pasaia Musikalek antolatuta, ostiralean, hilak 6 Lucia di Lammermoor operaren proiekzioa entzun eta ikusteko aukera izango da. Oihana Reguela kantu irakaslearen azalpenak lagundutako proiekzioa izango da, nahi duen edonori irekia, eta doan. Proiekzioa ...

admin

Sendabelarrei buruzko ikastaroa antolatu dute aurten ere

Intxixu Herri Kultur Lantaldeak sendabelarrei buruzko ikastaroa antolatu du beste behin. Maiatzean eta ekainean zehar, larunbatetan, hainbat saioa egingo dituzte. Beheko zerrendan ikus daitezke egunak eta eskolak. Informazio gehiago jasotzeko edo izena...

admin
Gehiago